Aisialdia: Ikusitakoak
|
“Speed Racer”
Zuzendariak: A. eta L.Wachowski
Aktoreak: Emile Hirsch, Christina Ricci, John Goodman, S. Sarandon. Iraupena: 129 minutu
Speed Racerrek oso gustuko ditu auto lasterketak, txikitatik anaia Rex honetan ikusi duelako. Baina lasterketa batean Rex hil egiten da. Speed Racerrek anaia baino hobea izan nahi du. Enpresa garrantzitsu batek eskaintza izugarria egiten dio, baina berak aitarekin jarraitzea erabakiko du. Enpresak Speed Racerren aurkako maltzurkeriak antolatuko ditu. Oso interesgarria eta oso dibertigarria iruditu zaigu.
|
|
Mikel Etxabe eta Unai Díez de Ulzurrun
|
|
Papa por sorpresa
Zuzendaria: Andy Fickman.
Aktoreak: Madison Pettis, Dwayne Johnson, Kyra Sedgwick
Iraupena: 110 minutu.
Joe Kigman errugbi taldea trofeo bat lortzearren dabil lehian. Joe aberatsa da eta bakarrik ederki bizi da, zazpi urteko neska bat etorri zaion arte. Neskak esaten dio bere alaba dela. Joek hasieran ez du sinesten, baina gero konturatuko da neskak egia dioela. Bere bizitza erabat aldatuko da. Denborak aurrera egin ahala, ordura arte beretzat garrantzitsuak ziren gauza asko ez direla hain garrantzitsuak ohartuko da.
|
|
Nagore Marcos eta Maider Lago
|
|
“Todos contra él”
Zuzendaria: Betty Thomas.
Aktoreak: Jenny McCarthy, Jesse Metcalfe eta Sophia Bush
Iraupena: 87 minutu
Mutil bat hiru neska politekin batera ateratzen hasten da. Neskek ez dakite mutila zer ari zaien egiten. Baina konturatzen direnean, edozer gauza egiteko prest daude mendekua hartzearren. Filma asko gustatu zaigu, oso dibertigarria eta barregarria izan delako eta Amerikako institutuetako taldeen banaketak ikus daitezkeelako.
|
|
Ainhoa Pedrosa eta Lourdes Martín
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|