Aisialdia: DVDak
|
“Harry Potter eta Fenixaren ordena”
Harry osaba-izeben etxean dagoen bitartean, magoen komunitatean albiste ikaragarria jakinarazi da: Albus Dumbledorek Lord Voldemort bizirik dagoela dio. Ez dute sinesten, Magiaren Ministerioa aztoratu eta bazterrak nahastera baino ez dela etorri esanez. Hori saihesteko, ministroak hezkuntza ikuskatzaile bat kontratatzen du. Honek eskolan ordena jartzea erabakitzen du. Harryk, Ronek eta Hermionek, garai ilunei aurre egiteko asmoz, klandestinitatean talde bat osatzea erabakitzen dute. Gure ustez, oso polita da. Filmak intriga dauka, baita akzioa ere. Anima zaitezte, ez zarete aspertuko!
|
|
Julen Domingez eta Imanol Ubarretxena
|
|
Jumper
David Rice ahalmen berezi batekin jaio da: une oro nahi duen tokira joaten da, paretak zeharka ditzake... Ahalmen hori daukala konturatu denean, erabiltzen hasi da. Bera bezalako pertsona batekin topo egitean, ahalmen horiek arriskutsuak izan daitezkeela eta berak maite dituen pertsonak hil daitezkeela konturatzen da.
|
|
Xabier Anduaga eta Aitor Odriozola
|
|
Los Simpson
Kutsadura ez zabaltzeko, Springfield guztia kupula baten barruan gordetzen du kutsaduraren aurkako erakundeak. Simpson familiak zulo batetik ihes egitea lortzen du, baina erakundekoak segika dituzte. Familiak Springfield salbatu behar du. Barre asko egingo duzu. Telebistako saioa gustatzen bazaizu, ez ezazu film hau galdu. Pertsonaiarik dibertigarriena Spidercerdo da: Homerrek salbatzen duen txerri barregarria.
|
|
Agustin Blázquez eta Beñat Aburuza
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|