Aisialdia: jokoak
|
Call of dutty 4: Modern warfare
Play Stationerako joko honetan gerra eta misio askotan parte har dezakezu, eta zure lagunekin ere joka dezakezu, on line. Gerra giroa dugu, baina izugarrizko teknologiarekin; mota askotako armak dauzkazu jolasteko, eta oso entretenigarria da. Hori bai, oso joko bortitza da, eta 16 urtetik gorakoentzat da. PCrako, X box-erako eta wii-rako daukazu. Gaur egungo joko onenetarikoa da, eta jende askok dauka. Nire ustez, egokia da lagunekin jolasteko eta ondo pasatzeko. Gerra joko honen gauzarik onena grafiko ikusgarriak dira.
|
|
Dasnel Gonzalez Martinez
|
|
Dave Mirra
BMX txirringei buruzko jokoa da. Azken urte hauetan ospe handia hartu du. Joko interesgarria da, baina, egia esan, Tony Hawnk jokoaren oso antzekoa da. Jokoak hainbat modalitate ditu, eta ezagunenak Freestyle eta lasterketa dira. Marrazkiak ez daude oso garatuak, baina horrek ez du esan nahi primeran pasatzeko balio ez duenik. Jolasteko eskaintzen dituen aukerak oso errazak dira, eta adin guztietako pertsonek erabil dezakete. Salmentetan nagusi izan da bere garaian.
|
|
Mikel Aranzabal, Mikel Badiola eta Mikel Gómez de Segura
|
|
Pro evolution soccer 2008
Futbolari buruzko joko. 1-4 jokalarientzat da. Munduko liga guztiak daude. Aurrekoak eta FIFA baino hobea, adibidez: defentsak abilagoak dira, dribling gehiago eta hobeak daude... Denboraldiak egin daitezke edozein talderekin. Gauza txarrak ere baditu, ordea: ez dago bigarren mailako talderik, liga ingeleseko taldeen izenak aldatuta daude, etab.
|
|
David Salvador, Asier Iriarte eta Leire Ubeun
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|