euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 93 2008/06 »  Musika



Aisialdia: entzundakoak

nahiadance

Lehenengo diskoa dute. Techno-pop nahasketa bat da, eta martxaz beteta dator. Abestirik ezagunena Ni naiz zure nahia da eta jada Gazteak Sarietan sari bat jaso dute abesti honi esker. Lehenengo aldiz entzuten duzunean interesgarria iruditzen zaizu, baina behin baino gehiagotan entzutean, buruz ikasi eta buruan daramazu denbora osoan. Hortaz, azkenean, aspergarria egiten da eta oso errepikakorra iruditzen zaizu. Abesti honek kritika onak eta txarrak jaso ditu.
Irati Markuleta, Jone Mungia eta Maite Furundarena

“Disko infernu”

Gatibu

Lau gernikarrek osatzen dute taldea. Euskaraz abesten dute, eta erritmo lasaiak eta gogorrak nahasten dituzte. Bi disko dituzte: Zoramena (2002koa) eta Disko infernu (2005ekoa), hamarna abestirekin. Gatibu talde ona eta entzuteko atsegina da. Zoramena diskoan, gustukoen dugun abestia Urepel da, eta entzutera animatzen zaituztegu. Rocka eta euskara maite badituzu, hauxe duzu disko aproposa!
Irati Berzosa eta Sara Mansilla

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena