|
Arantzazuko Ama
BHI
DBH 2ko ikasleak
M. Josune Otxotorenaren ardurapean
|
I EKITALDIA
(Ane jende artetik, eskuan egunkaria duela, inguratzen da Mendelu 46ra)
1. eszena
ANE: (Publikoari) Aizue, badakizue non dagoen Mendelu 46?…; 42…, 44…, 46..., A! Hemen da! Azkenean! Kaleko azken ataria, porru eginda nago, eta ez enporratuta, e! Ni sanoa naiz, porru eginda egotea euskaltegian esan dute… didate nekatuta egotea dela jator esanda, (Arnasestuka). Bihotza bun-bun-bun… bonbo baten gisa daukat.
(Atea jotzen du).
PERU: Nor da?
ANE: Hemen da pisu… ui!… etxebizitza alokatzen (Bere kolkorako) “alokatzen ja-ja” den lekua? “Ni” interes handia dut.
PERU: “Zuk” izango da, “zuk” interesa duzula.
ANE: Bai hori esan dut “ni”.
PERU: “Zuk”, “zuk” esan duzu.
ANE: A, tira-tira, mila esker; euskara ikasten ari naiz eta, zu nire irakasle izan zaitezke.
PERU: Ongi, baina etxe polit, argitsu, txukun, ederra ikusi nahi duzu?
ANE: Baiii?, hori dena da?; ez baditut gorriak ikusten eta merkea bada.
PERU: Eskaintzen duenerako oso… txit merkea, badakit nik ederki aski zuek, gazteok, ez duzuela diru askorik.
ANE: Egiatan? Flipatzen nago, ez zara timatzailea izango, ezta?
PERU: Jainkoaren izenean, Ave Maria gratia plena! Ni ez naiz zuria, zera…!
ANE: Orduan, beltza!
PERU: Ez naizela gezurtia, kontxo! Zatoz eta ikusiko duzu! (Etxea erakusten dio), gela bat, bi, hiru, lau eta bost! Bainugela eta sukaldea hor. Dena kanpo aldera, hondartza parean. Margotu berria, pvc-zko leihoak, fabrikatik atzo ekarritako altzariak. Berogailu modernoenetarikoak… eta dena merke-merke.
ANE: Zenbat? (eskuz egiten dio keinua)
PERU: Zu izateagatik, euskaltegiko ikaslea, merkexeago utziko dizut.
ANE: Bai, baino, zenbat? Kontuz nire bihotza oso ahul-ahula,…
PERU: 500 euro orduan.
ANE: Ala! Amatxo maitea! Nire soldata baino gehiago.
PERU: Txintxoa ematen duzu ba, e! Orduan 50 kenduko dizkizut, 450ean utziko dizut.
ANE: 450 euros, la leche! Bueno, gizona, banoa azkar ikastera. Izango duzu nire berri! (Ateratzen da eta marmarka) Arranopola! Aitona bai baina tontoa ez! Ea nor engainatzen dudan nik, nori sartzen diodan ziria hona etortzeko.
II EKITALDIA
1. eszena
(Martak eta Anek kalean elkar topo egin eta hizketan ari dira)
MARTA: Fashion–fashion izan behar du, e!
ANE: ¿Cómo no? Horixe baietz! Bestela ez nizukeen esango. (Berekiko) Ondo esan dut, ez?
MARTA: Askotxo da, dena den, eta ez dakit nire gurasoek dirua emango didaten, bestelako beharrak ere baditut, eta ez dut lan bat bilatuko, zeren nik... (bere eskuei begira).
ANE: Bueno, “baga edo ez ga”, nire maisuak esaten duen bezala; elkarrekin sartuko gara, bai ala ez?
MARTA: Eta zergatik ez jende gehiago bilatu? 5 gela betetzekotan komeni zaigu pisua.
ANE: ... esperientzia berrietara irekitzea.
MARTA: ... hori, hori! Gurasoei eskatuko diet etxebizitzarako diru sarrera, (begi handiak jarriaz) eta elkarrekin esperientzia berriak, ui, jende berria aurkituko dugu.
ANE: (Bosteko hegalaria emanez) Ederki! Iujuuuuu! Riau-riau! (Eta biak elkarrekin doaz saltoka).
III EKITALDIA
1. eszena
(Txartel bat itsatsita horman: “Pisua konpartitzen da, interesatuok Mendelu 46ra etorri”)
(-Tok , tok!!!)
ANE: (Atea irekitzen du)
KOLDO: Kaixo, arratsaldeon, barkatu, hemen da bi neska jatorrekin alokatzen den pisua?
ANE: Bai hementxe da. (Berekiko) “A ze mutil jatorra”!
ANE: Sartu, sartu, kaferik nahi?
KOLDO: Ez, eskerrik asko, niri tea gustatzen zait.
ANE: A... sentitzen dut baina terik ez dugu.Beno, beno, etorri logelak ikustera...
KOLDO: Non dago beste neska?
ANE: Oraintxe ez dago etxean...Beno,hau da lehenengo logela; oso abegikorra da, denetatik dauka; Armairu enpotratua,izugarrizko bistak...
KOLDO: A! ederki asko baina... noiz itzuliko da etxera beste neska?
ANE: (Ejem, ejem...) bai, gero,gero... (Berekiko) A ze tipoa, ez dit ba besteagatik galdetu besterik egingo beti, ezta? (Koldori) eta hemen dago bigarren logela... hau pixka bat txikiagoa da baina denetatik argitsuena eta gainera «tiene cuarto de baño incluido».
KOLDO: Bai, baina honek denak, zenbat balio du...zeren ni (ejem, ejem) estudiantea izanik, nire gurasoek hilean 600 euro bakarrik ematen didate.
ANE: (Berekiko) Jopela , earraz aparte, xoxak ugari ditu honek! (Koldori) 450 euro balio du
(Tok, tok, jotzen dute atea eta Anek irekitzen du)
MARTA: Joe, kostatu zaizu atea irekitzen, e!!!
ANE: Marta, hau da gure maizter berria! Koldo du izena ...
MARTA: (Joaten da Koldorengana) Ui! Jertse hori zer da, “Ripiti curl”? (Aneri ekarritako arropa botatzen diola).
KOLDO: Bai.
MARTA: Ai! Ze fashion!!! (Besarkada bat ematen dio)
KOLDO: Kendu hemendik! Nor ari zara besarkatzen ni edo nire jertsea?
MARTA: (Joaten da Anerengana) Begira, Ane, ze poltsatxo polita erosi dudan, “Mis Muñeki”!!!
ANE: (Haserretuta sofa gainera botatzen du arropa guztia)
KOLDO: Bueno, ba... pisuan geratuko naiz. Noiz ekarriko ditut nire trasteak?
ANE: Nahi duzunean, tori giltzen kopia bat!
KOLDO: Bale ba, beno, gero arte, e!!! AGUR
ANE: Agur Koldo!!
MARTA: (Joaten da Koldorengana eta bi muxu emanez) Ciao, ciaito, Koldito!!!!
(Atea ixten denean...)
KOLDO: (Imitatuz) “Ciao, ciaito, Koldito” Joe! Neska txolin hau jasan beharko dut, ba! Beno, baina bestea... ez dago batere gaizki.
2. eszena
(Lierni kalean paseatzen ari da eta hormako txartela ikusten du. Mendelura joaten da eta neskei deitzen die. Aitona aterako da)
AITONA: Bai, nor da?
LIERNI: Kaixo, pisu bila nator.
(Bitartean amona atearen beste aldean dena entzuten ari da.)
AITONA: A bai, hemen da, baina beste neska batekin geratu beharko duzu, 4. C-n geratu beharko duzu.
LIERNI: A, ongi.
3. eszena
MARTA: Kaixo, zein da?
LIERNI: Kaixo, Lierni naiz, kaleko iragarkia ikusi dut. Hemen da, ezta?
MARTA: Bai, hemen da. Etxea ikusi nahi duzu?
LIERNI: Bai, bai.
MARTA: Sartu, ba.
LIERNI: Oso polita da, ez balitz leihoak hautsita daudela, lurra zulatuta dagoela, arratoiak daudela...
AMONA: Epa! Ni Joxepa naiz, hemengo modelo sexia (Itxura sexia jarriz) dena entzun dut, zu bai gezurtia, etxe hau primeran dago.
LIERNI: “Bai, bai, hemengo kontakatilua, seguru”.
(Martak entzuten dio, barrez hasten da).
AMONA: Ze arraio ari zarete barrez? “Hau pailazo parea!”. Hau primeran dago; zikinkeria pixka bat garbitu eta kito! Leihoak ez daude hautsita, hori haize egokitua da.
LIERNI: Zu hemengo jabea zara?
AMONA: Ez, ni...
LIERNI: Ba orduan, aire, aire, eta bakea eman!
MARTA: (Baju) Nola moztu duen!
LIERNI: Zein uste du dela, hori sexia bada ni zer naiz?, Claudia Schiffer edo...
(Lierni eta Marta amona imitatzen hasten dira, honetaz barrezka).
MARTA: Bueno orduan zer, etorriko zara hona bizitzera? eta arratoiak direla eta, lasai, jabeari esango diogu konpontzeko.
LIERNI: Bai, baina prezioa...
MARTA: Lasai, beste lagun bat ere gurekin biziko da eta ez da asko izango, lasai.
LIERNI: Bueno ba, hurrengora arte.
MARTA: Bai agur, eta deitu, e?
LIERNI: Bai.
4. eszena
(Lierni etxetik irteten da eta amona ikusten du nola ari zaion ikusitako guztia aitonari kontatzen).
AMONA: Bota ninduten gelatik eta...
AITONA: Hori ez da posible.
LIERNI: E, agur sexi, “ja, ja ja” eta ez ligatu asko aitonarekin, ea horrelako sasoiarekin jarraitzen duzun beti.
AITONA: Errespetu gehiago mesedez, a ze modalak, ez ahal zara etorriko behintzat!
|