ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Amonaren baserria

Amonaren Baserria


1. Zatia

(Ikastetxeko patioan lagun talde bat hizketan)



Jon Ander: Nolako klase aspergarria!! beti gauza bera birpasatzen, kimikako taula.

Eder: Ba bai, kimikatan gauza bera egiten dugu beti. Aizue, badakizue atzo Marrazoa filma ikusi nuela, nolako pasada!

Lidia: Aaaa, baina Marrazoa beldurrezkoa da, nolako beldurra eta nolako nazka!!

Kristina: Ez izan beldurti, tía!

Izaskun: Ba, niri gehien gustatzen zaizkidan pelikulak, Grease eta Besteak dira. Horiek bai onak!

Itziar: Bai, bai, gainera horien arropak super-txuli dira, eta zapatak eta ilea...!! Sekulakoak, tía!!

Jon Ander: (Itziar imitatzen) Joeeee, beti igual. Supertxuli… neskak, neskak. Aizu, Eder goazen pilotan jolastera!

Eder: Ondo, baietz irabazi?

J Ander: Bai zera! Zuk niri irabazi, ja, ja, ja...

Eder: Hamarrera, ados?

J Ander: Ondo, ez dut beldurrik.

(Badoaz bi mutilak)

Olatz: Eskerrak joan diren. Mutilak, ze zakarrak!!

Kristina: Bai, gainera badugu gai interesgarri bat, eeee!!

Itziar: Bai, tía, txupi guay prestatu behar dugu, eee.

Kristina: Ederren urtebetetzerako zer egingo dugun pentsatu behar dugu.

Olatz: Bai bera ohartu gabe.

Itziar: Bai, tía, super-sorpresa izan behar du. Ze guay, tia!!!

Lidia: Igerilekuan ospa dezakegu.

Izaskun: Edo izotz jauregian.

Olatz: Edo zineman.

Itziar: Super-ideia bat daukat: diskoan guay, ezta?

Lidia: Neska, baina Ederri gustatu behar zaio eeehhh?

Olatz: Ideia bat daukat. Begira, nire aitonak liburu misteriotsu bat zeukan eta magikoa zela esaten zuen. Orain bi urte hil zen eta ez gu gara ausartzen irekitzen; nahi baduzue, hartu egingo dut, beldurrezko zerbait egin.

Itziar: Bai, Ederren amonaren baserrian!!!

Kristina: Bai, ideia bikaina!!

Izaskun: Nik tribiala eramango dut, eta liburu erromantiko bat.

Lidia: Ai, baina a ze beldurra ezta?

Itziar: Ez, txupi!

(Mutilak jolastetik itzuliko dira)

Lidia: Ixo, badatoz. J Ander: Palmera bat zor didazu, je, je, je, irabazi egin dut.

Eder: Zertaz hitz egin duzue?

(Neskak isilik geratuko dira)

Lidia: Ezertaz ez, eta zuek, kuxkuxero?

Izaskun: Eder, zure amonak baserri bat zeukan, ezta?

Eder: Bai, zergatik?

Kristina: Txango bat egiteko zure urtebetetzea ospatu nahi dugu.

Itziar: Garbia egongo da, ezta?

Eder: Bai, neska, nire amonari deitu eta galdetuko diot ea joan gaitezkeen, nahiko arraroa da eta.

Kristina: Arraroa? Ze ba?

Eder: Batzuetan burua joaten zaio.

(Oihala itxiko da)



2. Zatia

(Musikarekin koreografia egingo dute, mendian zehar amonaren baserrirantz abiatuz. Baserrian ailegatzean, kanpoaldean geldituko dira amonaren zain.)



Lidia: Oso ideia ona izan da txango hau egitea, baina urruti dago, eee, Eder?

Itziar: Ba nire zapatila Nike berriak lohiz beteta ditut.

Izaskun : Izerditan nago. A ze nazka!!! Zain gauden bitartean, nire liburua aterako dut.

J Ander: Kexati, ez izan horrelakoa, neskak, neskak. Natura abentura da.

Kristina: Gainera haize freskoan. Nolako gozamena!

Itziar: Bai zera! Behi usainarekin, eta ez dago koberturarik. Ze fuerte!!!!

Kristina: Ai, nolakoak diren hiriko neskak!!!

Eder: Uste dut nire amona gertu dagoela, ordu batean geratu nintzen berarekin (ordulariari begira)

Olatz: Nolako gogoa dudan baserria barrutik ikusteko.

Neskak: Bai.

Itziar: Pijamada egingo dugu eeeee? Ze ondo!

J Ander: Neskak, beti beren kontuekin. Hala ere, ezin da neskarik gabe bizi.

Eder: Ai, Jon Ander, nabaritu egingo zaizu…

J Ander: Zer nabaritu?

Eder: Ba, Olatz gustuko duzulaaaa.

J Ander: Eta zuk Kristina!

Izaskun: Aaa!!! Uste dut Jon Anderri norbait gustatzen zaiola.

Eder: Hara, han dago amona Ramona, primeran!

Denak: Amona Ramona?????

J Ander: Txiste bateko izena du.

Eder: Bai, Amona Ramona.

Olatz: Uste dut oso berezia izango dela asteburu hau.

Itziar: Txupi guay izango da.

Denak: Bai.

(Musika hunkigarria eta elkarri musua emango diote ederrek eta amonak)

Amona: Ene maitea, azkar iritsi zarete, ez dut ezer prestatu.

Eder: Amona, zer moduz zaude? Gehiagotan etorri beharko zenuke herrira.

Lidia: Amona, ez kezkatu denon artean prestatuko dugu prestatu beharrekoa.

Amona: Ez, laztanak, neuk prestatuko dut. Baina, Eder, aurkeztu zure lagunak.

Eder: Bai amona, begira hau Jon Ander nire laguna duzu, oso lagunak gara; eta hauek neskak dira, Izaskun, Olatz, Kristina, Itziar, Lidia… Lidia, Jose Ramon zapatariaren iloba da, aaaaaaaa!!!! eta Olatz Javier Irigoienen iloba.

Amona: Javier Irigoien (Harrituta eta beldurtuta) Zer moduz zure aitona?

Olatz: Duela bi urte hil zen. Ezagutzen zenuen?

Amona: Ondo! Barkatuko duzu, baina eskerrak, oso arraroa zen eta. Espirituekin hitz egiten ibiltzen zen beti. Baina sartu, sartu baserrira.

Olatz: Baina… errespetu pixka bat.

Kristina: Egia, egia.

Amona: Sartu barrura.

Eder: Sartu barrura lagunak eta lasaitu, erotuta dago.

Izaskun: Nire liburuan agertzen den etxea bezalakoxea da.

Amona: Sartu, hoztuko zarete bestela.

Lidia: Armiarma bat dago.

Kristina: Ez izan kakati.

Olatz: Ez eztabaidatu gehiago, zer etxe polita!

Amona: Utzi hemen zuen gauzak eta joan gelara jolastera.

Eder: Bai, etorri hemendik.

(Denak baserriaren barrualdera sartuko dira. Oihala itxiko da.)

1. Atala

(Gazteak borobilean daude eserita eta amona gailetatxo batzuekin sartuko da sukaldetik, mantala jarrita duela. Espazio handia da eta bi ate daude: bata sukaldea da eta bestea logeletara joatekoa. Tximinia eta mahai bat ere badaude.)



Eder: Sei!

Lidia: Hamar!

Kristina: Nik erregea.

Amona: Hona hemen txokolatezko gailetarik goxoenak.

Itziar: Eta nik zaldia, um, ze ona!

Izaskun: Ze ona txokolatea.

Olatz: Ba nik alergia diot txokolateari.

Eder: (Burla egiten) Ba nik alergia diot…

Kristina: Nik ere ez ditut nahi.

Eder: Ba niretzat munduan probatutako onenak dira, ummmm.

J Ander: Ba hobeto, gehiago guretzat. Baina Olatz, jan bat ez izan arranguratsua.

Amona: Zer moduz daude gailetak?

J Ander: Oso goxoak, baina Olatzek ez du jan nahi.

Olatz: (Bat hartuz) Beno, eskerrik asko, bat jango dut.

Amona: Ene! Bere aitona bezain arraroa da.

Itziar: Ai, ai, zer jatorra den zurekin Jon Ander, eeeee??

Olatz: Zure eta amonaren artean nazkatuta naukazue. Nahiago nuke hil egingo banintz.

J Ander: Neska, ez esan horrelako astakeriarik, maitea.

Izaskun: Zer, jarraituko dugu kartetan edo liburuaren bila noa?

Manoli: Arratsaldeon, zer moduz zaudete? (Lorategiko tresnekin sartuko da)

Eder: Kaixo, Manoli, zenbat denbora!

J Ander: Manoli, Ramona, eta hurrengoa zer?

Lidia: Honek baserria baino gehiago, zirkua dirudi.

Manoli: (Ederri begiratuz) Bai, gu hemen gaude beti, baina bisita gutxi egiten dizkiguzu.

Eder: Hau Manoli da, nire amonaren lorazaina. 25 urte darama baserri honetako loreak zaintzen.

Manoli: Loreak eta belarrak eta egurrak moztu eta amonarekin adi egon!!

Eder: Zer diozu?

Manoli: Bai, Eder zure amonak urteak betetzen ditu eta burua joaten ari zaio; adi egon behar da: duela bi aste, pijama jarri eta ukuilura joan zen; eta orain hilabete gaueko hamaiketan ile-apaindegira zihoala eta ohean sartu behar izan nuen.

Eder: Beno, espero dugu asteburu hau lasaia izatea.

Manoli: Bai, ni banoa, sua itzaltzen bada abisatu, ados?

Olatz: Bai, lasai, adi egongo naiz.

J Ander: Ze ondo hemen, suarekin.

Izaskun: Ze erromantikoa!

Olatz: Ze txispa eeee!!!!!!!!!!!!!!

Lidia: Baina nahikoa ilun dago

Itziar: Baina, zerbait girotzeko ondo.

Kristina: Baina nolako tronada daukazun!

(Manoli kanpoaldera doa. Bat-batean amona abesten entzungo dute ero moduan sukaldean. Denak isilik geratuko dira eta barre egingo dute ahopeka)

J Ander: Ze ondo pasatuko dugun!

Eder: Amona, amari deituko diot telefonoz, ados?

Itziar: A, baina hemen telefonorik al dago? Uste nuen ez zegoela.

Kristina: (Imitatuz eta burla egiten) Baina hemen telefonoa dago. Zer pentsatzen zenuen ba, 1900 urtera bueltatu garela, tuntuna.

Amona: (Sukaldetik)Ondo baina ondoren, hasi afaltzeko gauzak prestatzen.

(Ederrek telefonoa hartu eta...)

Eder: Ama, Eder naiz bai iritsi gara... berehala afalduko dugu..... ondo sukaldean dago abesten.... bai.... beno ama itzultzen garenean deituko dizut....Agur….

Eder: Banoa!!! (Olatz eta Kristina berarekin doaz laguntzera)

Izaskun: Zenbat urte izango ditu Ederren amonak?

Lidia: Ez dakit, 80 urte edo, ezta? Aizue, ez esan Ederri, baina niri beldur pixka bat ematen dit.

Izaskun: Bai? Ba niri ere bai, arraro samarra da, e?

J Ander: Zer ari zarete esaten, nolako txorakeria! Ikusiko duzue zer afari goxoa prestatu duen?

(Ateko txirrina jotzen dute.)

J Ander: Banoa!!!!

(Izaskun eta Lidia han geldituko dira entzuten, ateko elkarrizketa OFFen da)

Mendizale 1: Kaixo, gabon, barkatuko diguzu ordu hauetan ate joka ibiltzea, baina sei ordu daramatzagu bueltaka inguruetan.

Mendizale 2: Galdu egin gara eta ez dakigu non gauden ere.

J Ander: Eskoriatzan zaudete. Gure habia baserria duzu. Nahi duzu amonari esatea ateratzeko ? (Momentu horretan Manoli agertuko da)

Manoli: Barkatu zein zarete ba?

J Ander: Manoli, galdu egin omen dira.

Manoli: Galdu? (Ordularia begiratzen du) Ba ordu hauetan ezin dugu gauza handirik egin, baina sartu, gustura hartuko duzue salda beroa, ezta?

(Sartzen dira.)

Amona: Zein da?

Lorazaina: Ramona, begira, mendizale hauek galdu egin dira eta salda bero bat eskaini diet.

Amona: Ondo da, sartu eta eseri lasai. Eta, nondik zatozte ba?

Mendizale 2: Ba, Nafarroatik, Burlatakoak gara.

Mendizale 1: Hamaika etorri gara, baina gu atzerago geratu gara eta galdu.

Mendizale 2: Bai, iturri batean geratu gara ura hartzen eta gero akabo.

Mendizale 1: Gainera koberturarik gabe eta iluntzen hasi da.

Amona: Lasai, salda bero-beroa hartu eta irtenbidea bilatuko dugu.

(Telefonoak joko du eta Eder altxa egingo da. )

Eder: Zein da? Zein da? (Azkenean eskegi egingo du, ez da-eta ezer entzungo)

(Esertzerakoan berriz telefonoak joko du.)

Eder: Zein da? Bai? Bai esan? Ze arraroa ez da ezer entzuten.

Amona: Lasai askotan gertatzen da, hotzarengatik da.

Manoli: Baina nola izango da hotzarengatik?

Amona: Bai frogatuta daukat.

Mendizale 2: Agian haizearengatik, antena erori zaizuelako.

Mendizale 1: Edo hegaztiek antena apurtu dute beharbada.

Amona: Beno, tira, denok afaltzera!!!

Denak: Bai, primeran, bazen garaia!!!

Eder: Ni komunera noa!!

Manoli: Ba nik eskuak garbitu behar ditut.

Izaskun: Nik liburua gelan utzi behar dut.

Mendizale 1: Nik arropaz aldatu nahiko nuke, zapatak zikin-zikinak ditut eta asko pisatzen dute, baina ez dut ezer hemen. Kristinak: Lasai, nik nire etxeko zapatila goxoak utziko dizkizut.

(Biak aterako dira kanpoaldera)

Mendizale 2: Ba ni lehenbailehen eseri eta afaltzera. Nolako gosea!

Olatz: Zer? Aspalditik jan gabe, ala?

Mendizale 2: Ba bai. Besteek zeukaten janaria eta hamabitan galdu gara, pentsa.

(Argia joaten da.)

Amona: Eder, itzali komuneko argia.

Eder: Ados.

(Berriro argia piztuko da eta Eder agertuko da.)

Lidia: Non dago amona?

Olatz: Bai oraintxe hemen zegoen.

Eder: Amona!

J Ander: Amona galdu dugu.

Eder: Amona!

Manoli: Ramona, non zaude?

(Mendizale 1 eta Kristina agertzen dira)

Kristina: Zer da iskanbila hau?

Mendizale 1: Zer gertatu da argiekin?

Itziar: Ba argia joan da eta amona desagertu da.

Eder: Amona! Non egongo da?

(Bat-batean Izaskun eta amona agertuko dira kandela askorekin eta barrezka.)

Eder: Amona, baina non sartu zara?

Lidia: A ze sustoa eman diguzun!

Izaskun: Kandela bila joan gara.

Jon Ander: Ba hurrengoan abisatu.

Mendizale 1: Baserri honek misteriotsua dirudi. Argiak, haizea, telefonoa, “amona”.

Olatz: Beno goazen afaltzera, honek gozo-gozoa dirudi eta.

Amona: Bai, hasi hoztu baino lehen.

Olatz: Eman ogi pixka bat, Kristina.

Kristina: Tori

Lidia: Amona, zorionak, primeran dago oilaskoa.

(Argia itzaliko da eta Olatz lurrena etzanda azalduko da, hilda.)

Lidia: Baina baina, ezin dut ulertu!!! (Negarrez)

Kristina: Olatz, Olatz !!!

Izaskun: Olatz,Olatz!!!

Jon Ander: Baina…..hilda dago!!!!!

Mendizale 1: Hilda? Ezinezkoa da!!

Itziar: Hau txantxan ez zegoen…Olatz, aizu, ez da barregarria!!!!

Eder: Txantxa? Baina ze txantxa?

Kristina: Ez egin negarrik! Zerbait egin behar dugu.

Jon Ander: Ez dauka pultsurik!

Amona: Ba hau ez da txantxa, hilda dago benetan! Ez dauka pultsurik!

Manoli: Mediku baat!!!! (Konortea galtzen du)

Amona: Manoli, Manoli!! Ura ekarri!!

Jon Ander: Neuk ekarriko dut

Kristina: Nire amak esaten du haizea eman behar zaiola!!

Izaskun: Ba nire aita medikua da eta hankak altxa behar zaizkiola esaten du!

Amona: Utzi lasai eta egin lekua.

Lidia: Ai, ama! Bat hilda eta bestea konorterik gabe! Ze beldurra!

Itziar: Ai, ai, ai!! Ni ez bakarrik utzi!!

Mendizale 1: (Mendizale 2ri) Non sartu gara….

Mendizale 2: Deitu telefonoz mediku bati!

Lidia: Edo poliziari!!

Kristina: Edo suhiltzaileei!!!

Amona: Bai! Argi dago, laguntza eskatu behar dugu.

Eder: Banoa!!!

(Eder telefonoa hartzera joango da. Denak garrasika, oso urduri.)

Amona: Ixo, eta egon lasai!!!

Eder: Telefonoa ez dabil, ez dago linearik!

Jon Ander: Nola ezetz! Utzidazu niri!

Manoli: Baina zer gertatu zait!

Amona: Manoli, ondo zaude?

Lidia: Baina Olatz hilda dago! Zerbait egin behar dugu bere gorputzarekin!!

Jon Ander: Ezin dut sinetsi! Olatz oso lagun ona zen…Eraman egingo dut.

Amona: Esnea berotuko dut eta, pixka lasaituko gara… ezin dut ikusi…

Mendizale 1: Baina argi dago hemengo norbaitek duela errua.

Mendizale 2: Edo norbait sartu da, argia joan eta etorri horrekin...

Eder: Ni oso nahastuta nago...

Jon Ander: Hitz egin behar dugu…

Itziar: Baina nor izan da???

Kristina: Nire ustez, mendizaleak dira…beti baxu hitz egiten ari dira…

Lidia: Mendizaleak??

Mendizale 2: E! Gu ez gara izan!!

Mendizale 1: Gainera zertarako hilko genuen, ba!!

Izaskun: Ba, nire ustez…Ramona izan da!!!

Eder: Nola izango da Ramona!!!!!

Itziar: Oso ona dirudi!!

Jon Ander: Ez haserretu…Krokis bat egingo dugu, ea erruduna ateratzen den. Paper batean jarri behar dugu, nor eta noiz atera eta sartu egin den sukaldetik.

Itziar: Txupi!!!Guk Sherlock Holmes bezala!!!

Amona: Umeen jolasak…

Kristina: Horixe! Erruduna aurkitu behar dugu! Olatzengatik!!

Lidia: Neuk idatziko dut!

Amona: Ni sukaldera noa, dena garbitzera.

Lorazaina: Zurekin noa, sekulakoa daukagu sukaldean.

Izaskun: Zuek ez zarete hemendik mugituko, denon artean argitu behar dugu gertatutakoa.

Itziar: Tori, Lidia, hasi dena idazten.

Eder: Hamaiketan lehenengo aldiz joan da argia, ezta? Gero ni komunean nengoenez, argia itzuli da.

Amona: Ni Izaskunekin joan naiz kandela bila…eta hor, itzal oso susmagarriak ikusi ditugu… mugitzen eta esamesaka…

Mendizale 1: Ba gu logeletara joan gara eta ez dugu ezer ikusi…

Kristina: Bai, zapatilak hartzera…baina oso soinu arraroak entzun ditugu, ez dakigu haizea zen edo, paperak…

(Argia itzali egingo da berriro.)

Denak: Berriro!! Aaaaa!!!!!!!!

(Argia etorri, eta liburua sutan erretzen ari da.)

Amona: Denok al zaudete?

Eder: Bai, baina ze usain txarra dagoen, ezta?

Jon Ander: Nork bota du puzker bat!?

Lidia: Ez izan nazkagarriak!

Kristina: Liburua, liburua!!!! Olatzen liburua!!

Amona: Liburua, liburua!

Itziar: Olatzen liburua erretzen ari da!

Mendizale 2: Neuk hartuko dut, jarri alde batean!

Mendizale 1: Kontuz! Ez erre!

(Liburua ateratzen du)

Jon Ander: Utzi begiratzen, zerbait jartzen du! Hemen jartzen du nork hil duen.

Lidia: Ezin dut sinetsi gertatzen ari zaiguna!

Itziar: Beldurrezko film bat dirudi.

Manoli: Ba isilik entzun dezagun….

Eder: Baina… zer liburu da hori?

Amona: Hori, zertarako ekarri duzue liburu handi hori? Olatzen aitonak erabiltzen zuen, sorginkeriak egiteko!

Izaskun: Ba txantxa bat egin nahi genuen, Eder.

Kristina: Baina txantxa guretzat izan da.

Lidia: Liburu magikoarekin, Ederri txantxa handi bat egiteko asmoa genuen.

Amona: Ba gauza horiekin ez da jolasten.

Manoli: Noski, horrekin ez da jolasten!

Itziar: Beno Jon Ander, esan zer jartzen duen!

Jon Ander: Hemen jartzen du Manoli izan dela eta gainera, hizki gorriekin… ematen du odola dela, agg, ze usain txarra! Agian Olatzen odola da.

Manoli: Ezta pentsatu ere! Eman liburu hori!

Itziar: Ez, eman niri.

Kristina: Ez, niri!

Amona: Neuk hartuko dut, zaharrena naiz eta.

(Bata bestearen eskutik pasatuko da liburua, baina bat-batean, horretan ari direla, argia joango da. Argia piztu, liburua eta Jon Ander desagertu.)

Eder: Jon Ander, Jon Ander.

Kristina: Nahiko da, Jon Ander. Atera zauden lekutik.

Lidia: Nahikoa, Jon Ander, atera. Non zaude?

Manoli: Jon Ander, mesedez, ni ere izutzen hasi naiz.

Mendizale 1: Ba beno, ez zenion ezer egingo eee?

Mendizale 2: Bai, zuri heriotza leporatu eta argia joan da.

Manoli: Nik ez dut ezer egin, hemen nengoen, zuek bezalaxe.

Itziar: Baina baserri honek zer du?

Amona: Baserriak ezer ez, zuek liburu nazkagarri hori ekarri duzuelako gertatu da.

Lidia: Hori, non dago liburua?

Izaskun: A bai, hementxe zegoen..

(Denak liburua bilatzen hasiko dira, eta azkenean Lidiak aurkituko du, bat-batean musikarekin batera, oihuka hasiko da. Eta Ederri pasatuko dio liburua. Ederrek jarrera bera du, hau da banan-banan ezer esan gabe liburuan idatzita odolez ikusten dute Jon Anderren izena.)

Denak: Jon Ander!!!!

Lidia: Mesedez, ni ez utzi bakarrik.

Kristina: Amatxo maitea, non egongo zara oraintxe bertan?

Eder: Ni telefonoz deitzen saiatuko naiz.

Izaskun: Baina ez dago linea, motel.

Manoli: Beno, zerbait egin beharko dugu, baina zer?

Amona: Nik ez dakit nondik hasi.

Mendizale 1: Ba, gu agian joan egingo gara.

Mendizale 2: Bai, hainbeste iskanbilarekin… bagoaz.

Lidia: Bai zera, zuek beldurra duzue, guk bezalaxe.

Izaskun: Hemen denok pasatu behar dugu gaua elkarrekin, misterioa argitu arte.

Eder: Bai, hemen denen beharra dugu eta denon indarra.

Amona: Eta denon burua, argi eta azkar pentsatzeko.

Lorazaina: Tira, has gaitezen gauzak aztertzen.

Lidia: Argi dago Jon Anderrek hil duela Olatz.

Eder: Baina Jon Anderrek gustuko zuen Olatz!!!

Lidia: Bai?

Izaskun: Nik halako zerbait susmatzen nuen.

Kristina: Ba Olatzek ere gustuko zuen Jon Ander.

Mendizale 1: Ni oso nekatuta nago eta lotara noa.

Mendizale 2: Ni ere zurekin joango naiz.

Lorazaina: Tira, esango dizuet non den zuen ohea.

(Momentu horretan, amona, Lidia, Itziar, Kristina, Izaskun eta Eder geldituko dira.)

Amona: Tira, zuek ere lo egin beharko duzue.

Eder: Orain ezingo dut lo egin.

Amona: Ba nik esne beroa prestatuko dut, ea lasaitzen garen.

(Amona esnea prestatzera doa eta besteak hitz egiten hasiko dira.)

Eder: Ezin dut sinetsi zer gertatu den asteburu guztian.

Lidia: Ba txantxa bat pentsatua genuen zuretzat, baina beno, ez genuen uste horrela bukatuko zenik.

(Bitartean Izaskun Kristinaren hanken gainean jarriko da eta begiak itxiko ditu, musika lasaia dagoen bitartean.)

Eder: Baina Jon Anderrek ez zekien ezer, ez?

Kristina: Ba uste dut Olatzek zerbait kontatu ziola.

Lidia: Hau logura!

Kristina: Bai nire ohean lo egiteko.

(Pixkanaka loak hartzen ditu laurak)

Amona: Hemen esne beroa, hara loak hartu ditu (Manta bat hartuko du eta laurak estaltzen dituen bitartean argia pixkanaka itzaliz doa.). Gabon.



3. Zatia

(Kukurrukuak entzungo dira eta segidan ateko tinbrea. Denak pixkanaka elkartuko dira egongelan eta Eder badoa atea irekitzera. Olatz eta Jon Ander egongelaraino sartuko dira. Eder txuri dago eta besteak oso-oso harrituta.



Olatz: Egun on!

Denak: AAAAAAAAAAAAAAA!!!(Garrasiak
)

Manoli: AAAAAAAAAAAAA (Konortea galduko du)

Jon Ander: Txantxa bat izan da, gau erromantiko bat pasatu nahi genuen, eeeee.

Lidia: Ba guk beldurrezko gau paregabea pasatu dugu. (Oso haserre).

Izaskun: Olatz, zergatik egin diguzu hau?

Kristina: Lagunak ginela uste nuen.

Eder: Jon Ander, oso ona, eee sinestu egin dut.

(Eta hizketan daudela, Oihala jaitsi egingo da.)

Amaiera

Belen ikastetxea