IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 05-06 »  Koadro beltzaren lapurreta

Koadro beltzaren lapurreta
Koadro beltzaren lapurreta


I. Agerraldia



Taberna batean gaude. Bertan barra bat eta zenbait aulki, eta eszenatokian, berriz, zenbait mahai eta aulki. Irratia piztuta, tabernaria, zerbitzaria eta bezero bat daude.



Felix: ...Gainera gauza bat esango dizut... (pentsatzen egongo balitz bezala) beste garagardo bat jarriko didazu mesedez...?

Maritxu: Ez ipini besterik, nahikoak hartu ditu dagoeneko!

Felix: Et, et, et! errespetu gehiagorekin hitz egin, artista batekin zaude-eta! Artista!

Tabernaria: Beno nahikoa da! Tori zure garagardoa Artista. Aizu, Maritxu ez al zaizu iruditzen lanean hasteko ordua dela?

Felix: Nik gauza handiak nituen munduari erakusteko, baina ez zuten nire artea ulertzen... desfasatuta nengoen... desfasatuta? Marraz betetako koadroak ez al daude desfasatuak? Zer esan nahi du marraz betetako koadro batek? Museoek burua galdu dute, jendeak ez du ezer ulertzen... anarkia! horixe anarkia da!

Tabernaria: Felix, badakizu ni zure laguna naizela, baina garaiak aldatu egin dira eta agian zuk ere zerbait aldatu behar duzu.

Maritxu: Aldatu? Kar, kar, kar! hau ez da inoiz aldatuko. Artista hauek beste planeta batean bizi dira, ez al duzu gaurko egunkaria irakurri?

(Maritxu mahaia jasotzen ari denean, hiru gizon sartuko dira tabernan).

Ander: Buff! Oso nekatua nago, lana bilatzea ez da batere lan erraza.

Josemari: Ba... ba... baita ni ere.

Manex: Beno mutilak, lasai egon behar dugu. Seguru nago gaurko kinielan milioiak lortu ditugula. (Tabernariari) egunkaririk baduzue?

Tabernaria: Tira, Maritxu! Telefonoaren ondoan dago egunkaria, mugi ipurtandi hori!

Maritxu: Jexux, Maria eta Joxe! Ze demontre ikusi ote nion gizon honi berarekin ezkontzeko! Itsututa nengoen...

Felix: Hori da! Itsututa daude! Jendea itsututa dago, ez dakite artea begiratzen! Ikustea ez da nahikoa, begiratzen jakin behar da! Ta ospatzeko beste garagardo bat!

Maritxu: Zerbait eskatu nahi?

Josemari: Ni... ni... nik kafesne bat, me... me... mesedez.

Ander: Baita nik ere.

Manex: Kafeina gabeko kaferik baduzue?

Maritxu: Bai noski! (Tabernariari) Bi kafesne eta kafeina gabeko kafea!

Manex: Ea ba...Kirolak! Hemen, ikus dezagun gure kiniela nola geratu den. Betis - Reala X...

Josemari: Ezer ez.

Manex: Alavés – Deportivo 1...

Josemari: Ezer ez.

Manex: Athletic – Bartzelona 2...

Josemari: E... e... e... ezer ez.

Ander: Eta dirua lortzeko, enplegu bat bilatzen badugu, adibidez.

Manex: Lasai mutilak gaur zerbait handia aurkituko dugu, gure bizitza aldatuko duen zerbait!

(Maritxuk kafesneak jarriko ditu mahaian eta langile bat sartuko da tabernan, beste mahaian eseriko da).

Segurtasun langilea: Egun on Maritxu!

Maritxu: Egun on! Lanean sartu baino lehen kafetxo bat?

S.L.: Bai, mesedez. Gaur, gainera, zuzendaria aztoratuta omen dago obra berri bat datorrelako museora... oso obra garestia omen da eta segurtasun berezia behar omen du.

Manex: (Egunkaria irakurtzen) Bihar goizean gure herrian inaugurazio berezia egongo da, Parisetik ekarritako Koadro Beltza famatua gure museoan eskegita ikusi ahal izango dugu betiko. Ohore handia da gure herriarentzat bilioiak balio dituen obra hau izatea....

Josemari: Bi... bi... bilioiak!

S.L.: Bai, horixe bera!

Felix: Ikusten...? bilioiak balio dituen koadro beltz bat! Ze zentzu dauka horrek! Eta horri deitzen diote artea...! negar egitera noa... uaaaa!

Tabernaria: Ikusten Felix, koadro beltz bat margotzea zuri bururatu izan balitzaizu ...kar, kar, kar.. lasai gizona, azkenean zeuk ere gustuko izango duzu.

(Tabernan Museo zuzendaria eta dama aberatsa sartuko dira).

S.L.: Egun on, zuzendari andrea!

(Begiratu gabe mahaian eseriko dira).

Zuzendaria: Eta, esaten nizun bezala, zure koadro zoragarri, bikain eta maitea oso ondo egongo da nire museoan. Segurtasun handia dugu eta arreta berezia eskatuko diet nire langileei zure koadroarekiko!

Dama: Hala espero dut, ez nuke galdu nahi nire obrarik garrantzitsuena.

Manex: Obra garrantzitsua... bilioiak... E mutilak zerbait bururatzen ari zait!

Josemari: Ez zaigu ondo aterako, kartzelan bukatuko dugu...

Ander: Enplegua bilatzea ideia ona zen, ezta?

Manex: Ez da horren zaila izango, ez du inork konturatu behar... koadro beltz bat besterik ez da, kartulina beltz batengatik aldatuko dugu...

Josemari: Ados nago. E... e... eta zu Ander?

Ander: Ondo planeatu behar dugu...

Felix: Mutilak! Nik museoa oso ondo ezagutzen dut, nola sartu eta nola atera esango dizuet. Anarkia honekin amaituko dut!

Manex: sssshhh, ixo!

Zuzendaria: Begira, andrea hemen nere langileetako bat... Zatoz, zatoz, gerturatu mesedez.

S.L.: (Tabernariari) Orain ezagutzen nau! Zuk uste duzu kafe batekin nahikoa izango dudala?

Dama: Egun on andrea.

S.L.: Egun on dama agurgarria.

Zuzendaria: Hau nire langilerik onena da, 10 urte daramatza museoan lanean eta ez zaio inoiz ezer galdu. Gure museoko koadro guztiak gustuko ditu, ezta? Eta bere semeak izango balira bezala zaintzen ditu, ezta? Eta zurea bereziki, ezta?

S.L.: Bai noski, eta oraintxe bertan lanera sartuko naiz... soldata igoko diguzulako, ezta?

Dama: Pozten naiz eta askoz ere lasaiago geratuko naiz orain.

S.L.: Beno joan beharra daukat, lanera sartu behar dut eta.

Zuzendaria: Gero museora joango gara, damari erakutsi nahi diot bere obra eta.

Manex: Entzun al duzue mutilak...? Gure aukera da dirua lortzeko. Gaur gauean sartu behar dugu museoan, goazen etxera den-dena ondo planeatzera.



II. Agerraldia



Museoan gaude, dena erdi ilunpetan dago. Koadroak eskegita ikusten dira eta ezker aldean segurtasunekoen bi aulki eta argitxo bat.



Lapurra I.: Shhhhh, ixo! Kontu handiarekin ibili behar dugu.

Lapurra II.: Ez dut ezer ikusten, linterna hauek ez dute apenas argirik ematen...

Lapurra III.: Ez ezazu niregana zuzendu itsutu egingo nauzu-eta!

Lapurra I.: Shhhhh, isiltzeko esan dizuet! Harrapatu egingo gaituzte!

(Soinu bat entzungo da, Segurtasun langilea sartu egingo da.)

Lapurra II.: Zer egingo dugu orain? Segurtasuneko langilea hemen dago...

Lapurra III.: Ikusi egingo gaitu!

Lapurra I.: Lasai neskak, hauek behin edo bitan mugitzen dira museoan zehar eta gero lo geratzen dira, edo telebista ikusten. Goazen gure plana betetzera eta kitto!

Lapurra II.: Zer koadro lapurtu behar dugu? Nik ez dut ikusten...

Lapurra III.: Ez dakit, baina nik guri begira daudela sentitzen dut... (linterna publikoari zuzenduta) begi asko ikusten ditut.

Lapurra I.: Horiek erretratuak dira, orain dela bi edo hiru mende egiten zirenak... eta, ondo begiratuta, nahiko itsusiak dira.

(Soinu bat entzungo da berriz ere, Zuzendaria eta Dama sartuko dira eszenatokian).

Zuzendaria: Beno bihar inaugurazioan argiak piztuta egongo dira, baina momentuz zure obra non dagoen ikusteko nahikoa argi dago. Segurtasun kamera guztiak zuzenduta daude eta gure segurtasun langileak erne egongo dira, edozer gertatuta ere.

S.L.: Gabon zuzendari anderea, gabon dama.

Zuzendaria: Non dago Mirene?

S.L.: Segituan dator, komunean egongo da.

Zuzendaria: Beno, museoa erakutsiko diot damari, gero bueltatuko gara. Zaindu koadro beltza behar den bezala.

S.L.: Bai zuzendari anderea...behar den bezala zainduko dugu.

(Zuzendaria eta dama antzeztokitik aterako dira)

Lapurra III.: Harrapatuko gaituzte...

Lapurra I.: Shhhhhh, ixo!

(Bigarren segurtasun langilea sartuko da korrika)

S.L. II.: Berandu nabil! Espero dut gaur zuzendariak ustekabeko bisitarik ez egitea. (Lapurrei begira) Hara! Koadroaz gain beste eskultura batzuk ekarri dituzte...

S.L. I.: Bazen garaia! Zuzendari anderea museoan dabil koadroaren jabearekin... komunean zeundela esan diot.

S.L.: Eskerrik asko. Atasku batek harrapatu nau eta ezin izan naiz lehenago etorri.

S.L.: Lasai! Momentuz ez dago ezer berririk, koadro beltz itsusi hori izan ezik!

(Zuzendaria eta dama sartuko dira)

Zuzendaria: Beno ikusi duzun bezala, museoak arte genero handia dauka, aintzinako obrak, eta, zurea bezalakoa, oso garaikideak direnak ere bai.

Dama: Bai asko gustatu zait, egia esan, oso harro nago nire koadroa hemen egoteaz.

S.L. I: Barkatu, kafea hartzeko prest geunden, kafetxo bat nahi duzue?

Zuzendaria: Kar, kar, kar! Kafea? Zuekin? Nola hartuko dugu kafea bi segurtasun langilerekin. Kar, kar, kar! Zoratuta zaudete, ala? Beno, gu bagoaz, erakusketaren inauguraziorako prestatu beharra dugu biharko. Esandakoa, ondo zaindu koadro beltza. Bihar arte.

Dama: Eskerrik asko guztiagatik, zuek zaudetela jakinda, askoz ere lasaiago geratzen naiz.

S.L. II: Ez da ezer dama, gure lana da.

(Zuzendaria eta dama alde egiten dute berriro lapurren aurretik)

Lapurra I.: Beno neskak, badirudi lasaitasuna dugula azkenean! Tira, bila dezagun koadroa eta goazen hemendik...

Lapurra I.I: Hemen gaudela aprobetxatuz, zergatik ez dugu museoa bisitatzen...?

Lapurra I.II: Aupa! Niri oso ideia ona iruditzen zait!

Lapurra I.: Bai noski! Zergatik ez diegu segurtasun langileei eskatzen bisita gidatu bat egiteko... ? Baina burua galdu duzue, ala? Lapurtzera etorri gara, gogoratzen?

(Beste hiru lapur sartuko dira antzeztokian)

Ander: Ideia txarra dela pentsatzen jarraitzen dut...

Manex: Ixo! Ondo aterako da eta sekula ez dugu diru problemarik izango.

Joxemari: Bi... bi... bilioiak gogoratzen?

Ander: Hau oso ilun dago...han argi bat ikusten da. Segurtasun langileak dira eta hemen kamerak daude... zergatik ez goaz etxera? Bihar lan bila jarraituko dugu…

Manex: Aski da! Kartulina beltza ekarri dugu?

Joxemari: Bai!

Lapurra I.: Falta zitzaiguna! Honek merkatua dirudi... zenbat jendek etorri behar du koadro madarikatu hau lapurtzera?

Joxemari: E... e... e... eta zuek nor zarete?

Lapurra I.I: Koadro beltza lapurtzera etorri gara eta lehenagotik gaude hemen, disimuluan... beraz, alde!

Joxemari: Barkatu, bai... bai... baina lapurretaren ideia gurea izan da. Zuek baino lehenago planeatu dugu, eta guri tokatzen zaigu koadroa e... e... e... eramatea.

Lapurra I.II: Lasai, bakoiti eta bikoitietara jokatuz erabaki dezakegu!

Lapurra I.: Zer diozu? Hau ez da jolas bat... Gu lehenago etorri gara; beraz, koadroa geurea da.

Manex: Niri ideia ona iruditzen zait, guk bakoitiak aukeratzen ditugu...

(Segurtasun langileak sartuko dira)

S.L. I: Tabernan nengoela agurtu egin ditut, eta berak ezta begiratu ere... handiki bat da.

S.L. II: Badakigu nolakoa den; damak, berriz, oso goxoa ematen du, ezta? Esker onekoa dirudi, gurekin errespetua erakutsi du. (Lapurrei begira) Begira, hauek dira aipatu dizkizudan eskulturak...oso errealak dirudite ezta?

S.L. I.: Bai, errealegiak... ez nuen eskulturen berririk...

S.L. II: Hala ere, lehenago gutxiago zeudela esango nuke... zergatik ez dugu katalogoan begiratzen, zein diren jakiteko?

S.L. I: Ados, baina museoan zehar ibiliko gara, dena ondo dagoela ziurtatzeko.

(Antzeztokitik aterako dira)

Ander: Goazen hemendik, mutilak! Utzi koadroa beraiei, lehenago etorri dira!

Manex: Ezta pentsatu ere! Bakoitiak!

Lapurra I.: Bikoitiak!

Lapurra I.I: Bat, bi eta hiru! Erakutsi hatzak! Bat, bi, hiru, lau eta bost! Bakoitia, beraiek irabazi dute...

Joxemari: Beno, kartulina aldatu eta jo… jo… joan egingo gara.

(Kartulina aldatu eta antzeztokitik aterako dira guztiak)

S.L. II: Hara! Eskultura guztiak desagertu egin dira!

III. Agerraldia



Taberna batean gaude. Bertan barra bat eta zenbait aulki eta antzeztokian zenbait mahai eta aulki. Irratia piztuta, tabernaria, zerbitzaria eta bezero bat daude.



Felix: Gaur da inaugurazio aspergarri hori! Zer gertatuko zitzaien mutikoei? Espero dut zorte ona izatea eta koadro beltza harrapatzea...

Tabernaria: Maritxu! Gerturatu egunkaria faborez, inaugurazioari buruz zer azaltzen den irakurri nahi dut-eta.

Maritxu: Zer agertuko da, ba? Dena ondo atera dela, jendea oso pozik geratu dela koadro beltz zoragarria ikusita, betikoa. Gainera nire iritzia entzun nahi baduzue, niri asko gustatu zait! Beltzez egindako koadroa oso ideia originala iruditzen zait, beti ikusi ditugun koadro klasikoen itxura hartuta, hutsunea sortuz egin duelako.

Tabernaria: Nola dakizu horrenbeste arteari buruz? Txutxu-mutxuak gustuko zenituela uste nuen...(Felix-i) Eta orain zer diozu? ARTISTA!

Felix: Ba arrazoia eman behar dizut, Maritxu, ideia oso ona da... ospatu dezagun garagardo batekin!

(Lapurrak sartu egiten dira tabernan)

Lapurra I.: Beno, ez da ezer gertatzen...

Lapurra I.I: Esan nizuen museoa ikusteko aprobetxatu behar genuela.

Lapurra I.II: Barkatu, egunkaririk baduzue? Lan bila hasteko garaia dela uste dut. Gainera hiru mutikoengatik pozten naiz, dena ondo atera zaiela dirudi.

(Zuzendaria eta Segurtasun langileak sartuko dira)

Maritxu: Egun on hirukote! Zorionak inaugurazioagatik! Dena ondo atera dela dirudi, ezta?

S.L. I: Bai hala dirudi... hiru koka-kola, Maritxu, mesedez...

Zuzendaria: Orduan, ziur zaudete hor eskultura batzuk zeudela eta bueltatu zinetenean desagertu egin zirela...?

S.L. II: Bai zuzendari andrea, nik hasieran hiru ikusi nituen eta beranduago sei.

Zuzendaria: Lanorduan ez zenuten alkoholik edango... bikoitza ikusteko ezta?

S.L. I: Zuzendari andrea, 10 urte daramatzagu museoan lanean eta ez zaigu inoiz horrelakorik gertatu... Beraz, zer egingo dugu orain? Sei eskultura lapurtu dituzte...

Zuzendaria: Momentuz isilpean gordeko dugu, poliziari berria eman eta itxaron besterik ezin dugu egin. Aizu nire langilerik onenak zarete eta soldata igotzea erabaki dut, merezi duzue-eta. (Beste mahaira gerturatuz) Barkatu andreak... Museo zoragarri eta ospetsuaren zuzendaria naiz, eta, geroz eta handiagoa bihurtzen ari denez, zenbait gidari beharko ditut museoa erakusteko. Ezagutzen al duzue museoa? Egon zarete noizbait?

Lapurra I.: Ba... bai... barkatu ez! Ez dakit, tranpa duen galdera bat al da?

Zuzendaria: Tranpa duen galdera? Barkatu ez dizut ulertzen...

Lapurra III.: Bai, egon gara...

Lapurra I.I: Zertan ari zara? Harrapatzea nahi duzu, ala?

Lapurra I.I: Egon gara eta asko gustatu zaigu, artea asko maite dugu.

Zuzendaria: Bikain, orduan kontratatuta zaudete! Bihar bertan lanean hasiko zarete! Ez dakit zer dudan gaur, baina oso pozik nago eta jendearekin oso gustura sentitzen naiz... udaberria izango da!

Felix: Ez dakit udaberria izango den ala ez, baina horrelako bukaerak asko gustatzen zaizkit... Agian nire artea aldatzeko garaia iritsi zait! Garagardoa utzi eta nire tailerrera joango naiz lan egitera, gauza asko aldatu behar dira eta agian artea izan daiteke bidea... Jaun Andre agurgarriak Ondo bizi!

Amaiera

Orixe Ikastola. 6. maila A