IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 05-06 »  Santiyo etxe

Santiyo etxe


Santiyo etxe

I. Ekitaldia


Fly Doktorearen kontsulta: diban bat eta aulki bat, bertan Jokin Hitzontzi etzanda eta Fly ondoan berari entzuten, Roxi erizaina laguntzaile lanetan.


1. eszena

Fly: Soseguz, soseguz, lasai, lasai Jainkoaren izenean!

Jokin: Nik ez dut Jainkoagan sinesten eta hemendik aurrera gutxiago! Non zaude, Satanas?

Fly: Soseguz, soseguz, edo pilulen bat eman beharko dizut.

Jokin: Pilula? Nik emango diet pilula Santiagomendiko eroetxekoei!

Fly: Relax, relax! Santiagomendin ez dago eroetxerik oraindaino eta Santioetxekoengatik ari al zara?

Jokin: Bai, eta gainera ipurtzulotik sartuko diet...

Fly: Konta iezadazu, zer duzu ba Santioetxekoekin?

(Fly doktoreak keinu egiten dio Roxiri. Berehala pilula bat sartuko diote ahoan eta zapi busti bat jarriko diote kopetan).

Jokin: (Burua jaitsiz) Satanas, Satanas, Satanas, Satanassssss! Non zaude! (Buruarekin “klik” egiten du, barrez hasiko da bat-batean) Kar, kar, kar, kar, zer nahi zenuen?

Fly: Very well, welcome to the real world! Oh my god! Konta iezazkidazu zure barneko kontutxo horiek!

Jokin: Aiiii! Nondik hasiko naiz, ordea!

Fly: Elementala, hasieratik!

Jokin: Hasiera ona izan zen, gero etorri dira komeriak, gero, gero. Batek ezin du guapoa izan!

Roxi: (Albotik eta berekiko) Guapoa, ja ja! Zuk nahi bai!

Fly: Segi, Jokin, segi, guapo!

Roxi: Eta dale! Hau guapo, baaa, edozer gauza.

Jokin: Ba, Santioetxeko, lehiakideak etorri zaizkit, 3 neska eta 3 mutil, hasi gara elkarren aurkezpenak egiten, eta bat-batean neska hiztun bat hantxe lata ematen hasi zait, bla, bla, bla, bla...

II. Ekitaldia


(Santioetxen, lehiaketa gelan: mahai bat, sei aulki...)


1.eszena

Jokin: Ondo etorri denoi, gure ekoiztetxearen izenean. Maddik eta biok espero dugu zuek oso esperientzia polita izateda gure artean. Beste batzuetan, Basetxean, Anaia Handian, Ospetsuen oihanean eta abarretan, oso ondo ibili baziren ere, oraingoak marka guztiak hautsi eta hobeto pasatuko duzue. Bai, egia da.

Maddi: Dudarik ez ezazula izan, Jokin! Ez dituzu ikusten aurpegi sinpatiko hauek? (Denak barrez hasiko dira). Beno, ni Maddi nauzue, Jokinen laguntzailea eta zuena ere bai, zerbait behar baduzue.

Laida: Nik Jokinen laguntzaile izan nahi dut!

Jokin: Ejem, ajam... (urduri). Nik momentuz nahikoa dut Maddirekin (txistuka hasiko dira). Beno, goazen harira. Ni Jokin naiz, baina lagunek Hitzontzi deitzen didate. Urte honetako saioa aurkeztea ohore handia da niretzat. Eta zuek, zer diozue? Aurkeztu zeuen burua!

Laida: Beno, ba, ni... (Keinu eginez Jokini eta ilea behatzean kiribilduz eta doinu lausengatzailez). Ni Laida naiz, baina zuk Lai deitu!

Jokin: Ez, lasai, Laida ba-bazara Lai-Laida zara (totelka).

Laida: Ai, zer ondo ateratzen zaizun Lai (gainera botako zaio, baina Jokinek izkin egingo dio).

Jokin: Ko-ko-kontuz, ea, zein da hurrengoa?

Patxi: Kaixo, Patxi naiz eta “Zapelas” deitzen didate, beti txapelarekin ibiltzen naizelako. Niretzat hoberenak betiko txapelak dira, Tolosakoak, Elosegi. Asko irauten dute, ez dira txikitzen, erosoak dira... Nahi duzu probatu, Jokin?

Jokin: Ez, eskerrik asko, oraingoz ez nago premian. Badut ilea oraindik.

Patxi: Nik ere bai, baina... Elegante... zuk ez dakizu zenbat ligatzen den honekin.

Laida: Ligatu? Bada, utz iezadazu niri!

Patxi: Bai zera, hau pertsonala eta transferiezina da... baina Jokinek nahi badu... (Laida, haserre plantak egingo ditu).

Jokin: Zakurraren barrabilak. Goazen a...

Maddi: (Ahapeka) Jokin!! Telebistan gaude… zuzenean!!

Jokin: Dena dela, ea, hurrengo lehiakidea!

Naiara: Aupa! Ni Naiara naiz eta munduari buelta ematea da nire ametsa. Konpainiarekin edo konpainiarik gabe, berdin zait. Hizkuntza asko dakizkit, baina denetan garrantzitsuena hau (kantari hasiko da). Hori nire trebetasun bat, zirkoko pailazoa ere izan naiteke. Eta horretarako nago hemen, ez pailazoarena egiteko, baizik “txin-txin” sosak irabazteko eta ... ondo pasatzeko... noski.

Jokin: (Ahoa zabal-zabal) eta zer esan duzu konpainiaz?

Maddi: Jokin!! Zuzenean ari garela!!

Jokin: A...aa...(lur hartuz).

Maddi: Oso interesgarriak orain artekoak, ea zer dioen hurrengoak.

Pello: Kaixo, ni Pello naiz eta kotxezale amorratua naiz; problema: gehiegi hausten zaizkit, nik ez ditut puskatzen, eeee...

Maddi: Orduan kotxeak txatarra bilakatzen dituzu!

Pello: Harrapazan!! Neska pizkorra eee! Herrian “Pello txatarrero” ere deitzen didate. Ba, hemen, horregatik nago, ea kotxe berriren batentzat adina egiten dudan edo!

Jokin: Oso interesgarria, zuri ere zorte on-ona opa dizugu eta, zein dugu hurrengoa?

Jesika: Ni, Jesika, modeloa naiz eta espero dut kontuan hartuko duzuela eta niri arropa aproposa emango didazuela.

Jokin: Noski, denoi bezala!

Laida: Bai ezta, Jokin? (Xuabe-xuabe) ee??

Jokin: Bai, horixe, beno eta Jesika...

Jesika: Baina niri “Agata Ruiz de la Prada” edo “RIPCURL” edo...

Maddi: Ados, ados, ados, baina kontuan hartu ez zabiltzala Parisko pasarelan... zu Santioetxen zabiltza eta!

Jesika: Eta zapatak, Brako...

Jokin: Bravo! Eta zer eskatu behar digu gure azken partaideak?

German: Nire familia ikusi nahi dut txe, eta euskara ikastera etorri dut. Nire izena

German da, txe.

Jokin: Baino... nola familia ikusi? Oraintxe heldu zara hona eta!

German: Bai baina kanpotik etorri dut, txe, Argentinatik etorri dut. Ezagutzen duzue pampa?

Naiara: Horixe! Ai ze ilusioa!

German: Nire ilusioa neure familia ikustea da, eta, irabazten badut, nire familiaren fabelara joango naiz, txe... eta... eta.

Maddi: Jaitsi, German, jaitsi... orain Santion gaude eta goazen elkarrekin afaltzera. Xantik eta Kontxitak afaria prest dute eta!

(Badoaz denak)



III. Ekitaldia


(Fly Doktorearen kontsulta)


1. eszena 2.

(Jokin Fly Doktorearen kontsultako dibanean etzanda dago)

Fly: Zer gertatzen zaizu oraingoan?

Jokin: Ai, ai ama!!! Erotzen hasita nago!!! Santioetxeko mutil bat erotzen ari zait!!! Patxi zikin horrek erotuko nau bere txapela galdu duelako, ni erotuko nau amorratuta!!!

Fly: Erotzen? (Aurpegi arraroa jarriko du eta pixka bat geroxeago ahoa estaliko du) Zer gertatzen da ba? Ez da hainbesterako izango!

Jokin: Ba, baaa... ai ama!!! Ai, ai, ai!!! Hitzak ez zaizkit ateratzen!!!

Fly: Soseguz, soseguz!!! Roxi, izerdia kendu, mesedez; ea arreta gehiago jartzen duzun eeee, ia urtu da, gurina eguzkiak jotzen duenean bezala!

Roxi: Barkatu, mesedez, barkatu.

Fly: Lasaitu zara Jokin? (Jokinek buruarekin baietz) Ea ba, orain konta iezadazu istorioa detaile guztiekin.

Jokin: Ba “Zapelasek”, lehen esandako mutilak, bere bihotzeko txapela galdu du eta niri sekulakoa botatzen dit, ia Biblia guztia kontatu dit!

Fly: Eta... beste txapel bat erosten badiozu?

Jokin: Bai zera, Kristoren astuna da, bere txapel zikin horrekin.

Fly: Jokin, ez izan horrelakoa, zer edo zer izango du zurekin, bere txapela oso garrantzitsua izango da beretzat.

Jokin: Saiatu gara, baina berak bere txapela nahi du... bere txapel maitagarria!!! Ezta Elosegi guztia oparituta ere ez luke horrek nahiko... ezta... ezta...!

Fly: Ideia bat daukat! (eta hatza tente jarriko du) “Txapela buruan eta ibili munduan”–eko kamiseta bat erosten badiozu??

Jokin: Beno,... erosiko diot, baina, seguruenik bere txapel handia nahiko du.

Fly: Beno, kontsultako saio hau bukatu dugu, hurrengo arte!! Agur eta ondo segi.

Jokin: Berdin, aio!!



IV. Ekitaldia


(Santiagomendiko zelaian daude, itsu zakur lasterketa hastera doa)


1. eszena

(Lehiaketa gelan)

Jokin: Patxi, zure disgustua asetzeko, kamiseta hau oparituko dizut.

Patxi: Eskerrik asko, baina, nik ez dut behar kamisetarik, nire txapela baizik (kantari hasiko da) “Txapelaaaa, nire txapelaaaaa…”

Jokin: Bueno… bada, gutxienez jantzi, ezta?

Patxi: Ondo da, jantziko dut, baina nire txapela aurkitu behar duzue, bestela mehatxu egingo dizuet…

Jokin: Beno, jokoarekin hasiko gara. 5 minutu dituzue!! Prest? (Denek baietz esango dute) Ekin!!!

Denak: Animo txakurrak, aurrera segi horrela!! Goazen polita… mugitu. Mugitzen Bazara, hezur handi bat emango dizut!!

Patxi: Nora zoaz, txakurtxo? Segi besteekin. (baina txakurrak bide bat lortu du eta txapela aurkituko du). Geldi, geldi!! Nire txapela!!! (txapela hartu eta buruan jarriko du) (abesten hasiko da) Txapelaaa! Nire txapelaaaaa!! Nire txapelaaaa!!! Ez, ez da nire txapela!!!

2. eszena

Patxi: (Kezkaturik joango da bere lagunekin) Kaixo, Xanti, nire txapela aurkitu duzu? nire neska-laguna bezala tratatzen dut.

Xanti: Ez, ez dakit non dagoen… galdetu hango baserritar horri. Kontxita da bere izena eta maitagarria da, nire emaztea da.

Patxi: Ondo da, eskerrik asko, Aio!!

Patxi: Kaixo, Kontxita zara?

Kontxita: Bai Kontxita Mendizabal naiz, zer nahi duzu?

Patxi: Bada, zera, txapel bat galdu dut eta ea ikusi duzun galdetzera nentorren.

Kontxita: Baina nolakoa da, beltza, arrosa,…?

Patxi: Ze arrosa!! Beltza, Tolosako txapela da, Elosegi, eta eguzkia bezain handi eta biribila da.

Kontxita: Hain handia? Orduan gorputz osoa estaliko dizu.

Patxi: Ja, ja, ja, ja, a ze barregura!!

Kontxita: Agian nire txakurrak zure usainarekin txapela aurkituko du.

Patxi: Ondo da!! Utz iezadazu lasterketarako.

Kontxita: Bueno, eeeee, ondo da, txakurra utziko dizut.

Patxi: Mila esker!!(Ikusle baten aurrean dago) Ez duzu txuleta bat izango hor, ez? Edo nire txapela? (Beste ikusle batengana doa) Eta zuk ez duzu hezur bat? Ez, ez duzu ezer. (Beste ikusle batengana doa) Hara, hara, zuk zer daukazu? Bueno, ba ez du inork nire txapela, zer usaindu duzu, txakurtxo? (Beste ikusle batengana doa) Aiba, zeuk duzu, ekarri txapel hori! Azkenean topatu dut! Txapelaa! Nire txapela maiteaa!! (Musuka hasten zaio txapelari)

Patxi: Ea ba, goazen helmugara!

3. eszena (Lehiaketa gelan)

Jokin: Azkena dator!(Denak helmugan zeuden) Patxi, zorionak, zure txapela aurkitu duzu! Baina proba ez duzu gainditu, beraz, kanporatua izango zara.

Denak: Oooooooo…

Patxi: Pozik joango naiz behintzat, nire txapela aurkitu dudalako!

Jokin: Baina, gutaz gogoratzeko, txakur eder hori oparituko dizugu, Kontxitarekin hitz egin dugu eta, zorte apur bat gehiagorekin txakurra zurea izango da!

Patxi: Mila esker! Txakur zoragarria niretzat! A ze poza! (saltoka hasiko da).



V. Ekitaldia


(Fly Doktorearen kontsultan)


1. eszena

Fly: Lasaitu, lasaitu, ez da horrenbesterako izango.

Jokin: Ez zera!! Itxurazko bat egongo eta zer eta bigarren proban kanporatu zuten. Hura neska hura, argia eta jakintsua, eta gainera oso eder eta liraina. Baina, hark ere alde egin behar!!

Fly: Lasai egoteko gizona, programatik kanpo elkartzeko aukerarik izango duzue, ezta?

Jokin: Nola elkartuko gara ba, korrika eta presaka bidali zuten handik eta, ez zigun agurtzeko betarik ere eman, ez eta telefonoak trukatzeko ere.

Fly: Soseguz, soseguz, edo bestela Roxi eta biok erotuko gaituzu. Besteren bat egongo da ba Santioetxen, adibidez Laida.

Jokin: Zu ni baino erotuago zaude, Laida ezin dut argazkitan ere ikusi. Erotuta, ni Santioetxeko talde malapartatu horren erruz. Naiara joan ez balitz sikiera, akats txikiagoa izango nuke buru handi honetan.

Fly: Baina, ze demonio egin dizute lehiaketako partaideek horrenbesteko gorrotoa izateko, erabat estresaturik zaude.

Jokin: Estresatuta, ez naiz harritzen, ematen duten latarekin, baina dastaketaren proban goia jo ziren, txima puntetaraino jarri ninduten!!

Fly: Bueno, konta iezadazu ba, on egingo dizu eta estres hori kentzeko.



VI. Ekitaldia


(Santioetxen)


1. eszena

Jokin: Gaurko proba hau kaxa hauetan dauden jakiak asmatzea da.

Maddi: Horretarako 2 aukera izango dituzue. Lehenbizi, ukituz, asmatzen baduzue 4 puntu izango duzue.Gero, ez baduzue asmatzen, dastaketaren aukera izango duzue. 2. aukeran asmatuz gero, 2 puntu eta asmatzen ez baduzue 0 puntu. Garbi dago?

Denak: Bai!!!

Jokin: Aukeratu nor hasiko den eta gerturatu Maddi eta biengana.

Pello: Neu hasiko naiz!!

Maddi: Etorri hona, Pello!!

Jokin: Maddi non dago zapia? Begiak tapatu behar dizkiot.

Maddi: Lasai, neuk jarriko diot zapia!!

Pello: Baina, begiak tapatu behar al dira?

Jokin: Bai. Noski!! Bestela laster asmatuko duzue.

Pello: Bai, baina kontuz, eeeeee!

Maddi: Lasai, Pello, lasai. (Zapia jarriko dio eta jolasa hasiko da)

Pello: Ze kristo da hau!!! Ze gauza arraroak ekartzen dituzuen, ezta?

Jokin: Beno, beno, ez izan hain esajeratua, ba al dakizu zer den?

Pello: Nola jakingo dut zer den, honek ez du ezeren itxurarik.

Maddi: Zer den ez badakizu, 2. aukera duzu eta nahi baduzu dastatzeko baimena duzu.

Pello: Hori jan behar al dut nik, zer ere ez dakit zer den baina, ezta bada, hostoren bat izango?

Jokin: Hostoaren antza du, jangarria da.

Maddi: Baina, Jokin, ez zara ohartzen pistak ematen ari zarela; Pello, zu lasai, ez da ezer txarrik. (Pellok letxuga hartu eta probatu egingo du).

Pello: Puaj!! Hau da nazka hau, letxuga da, eskerrak ez zela nazkagarria… baina segun eta norentzat!!

Jokin: Oso ondo, asmatu duzu eta horregatik 2 puntu zuretzat.

Pello: Baziren gutxienez 3 urte, letxuga jan ez dudala eta orain ahora sartu ondoren, 2 puntu mixerable besterik ez dizkidazue eman behar?

Maddi: Sentitzen dut, Pello, baina horrela da jokoa, 2 puntu zuretzat.

Pello: Nola 2 puntu?

Maddi: Araudia horrela da eta kitto!!

Jokin: Tira, hurrengo partaidearen txanda da, nor izango da?

Laida: Neu, neu aterako naiz; nik zuk begiak tapatzea nahi dut.

Maddi: Lasai, neuk tapatuko dizkizut begiak.

Laida: Ez, nik Jokinek tapatzea nahi dut.

Maddi: Nik tapatuko dizkizut eta kito, hainbeste kontu zapi zahar bat jartzeko!!

(Zapia jarriko dio eta jokoak jarraitu egingo du)

Laida: A, hau txokolatea da!

Jokin: Bai, asmatu duzu!

Laida: Bai, izan ere, nik oso ukimen ona dut denerako.

Jokin: Ba, bai e, e, se-segi, zu-zu-zure to-tokira.

Maddi: Jokin, lasaitu!

Jokin: Bai, bai, hurrengoa! Tira, Naiara, anima zaitez!

Naiara: Ez, nahiago dut azkena izatea.

Maddi: Bueno, ba hurrengoa!!

(German altxa eta aurrera abiatuko da).

German: Ni, ni aterako naiz, txeee.(Eta estropezu egingo du eta jendea barrez hasiko da).

Jokin: Ondo zaude!!

German: Bai, ondo nago txe, lasai.

Maddi: Etorri!!! (Eta segituan zapia jarriko dio).

German: Hau zer da, txeee? Aa…Hau patata bat da.

Jokin: Ez…!! Ez da patata bat!! Baina bigarren aukera duzu, proba ezazu.

German: A!! Txe. Hau arrautza da, txe!!

Jokin: Bai, German!! Arrautza da, oso ondo.

Maddi: Orain hurrengoa, zein animatzen da??

Jesika: Neu, neu aterako naiz. (Maddik zapia jarriko dio eta proba egingo du). A…!! Hau platano bat da.(Eskua gora, bera platanoari eraginez).

Jokin: Bai asmatu duzu; tira, Naiara, zu bakarrik falta zara eta. (Naiara altxatuko da eta bidean doministiku egiten du, eta Maddik zapia jarriko dio).

Naiara: Hau, hau, hau zer da?? Hau… ez dakit zer den!!

Jokin: Lasai, probatu eta segituan asmatuko duzu.(Naiarak probatu egingo du).

Naiara: A!! Hau udarea da.

Jokin: Ez!! Ez da udarea, barkatu, ez duzu asmatu!!

Naiara: Jo, katarro zahar honengatik ez dut asmatu eta beraz…

Jokin: Zoritxarrez kaleratua izango zara.

Maddi: Asko sentitzen dut, baina katarroa izan ala ez izan, joatea egokitzen zaizu.

Naiara: Zer egingo diogu ba, arauak horrela badira, asko sentituko dut zuen falta,

Denak

Jokin: Guk zure falta ere bai. (Malko batzuk aterako zaizkio).



VII Ekitaldia


(Fly kontsultan dago)


1. eszena

Fly: Orain zer pasatzen zaizu?

Jokin: Betikoa, bat ez baldin bada, bestea da !!

Fly: Oraingoan zeinekin da arazoa?

Jokin: Denekin!! Denekin!!

Fly: Soseguz, soseguz!!

Jokin: Zu ez zara aspertzen hainbeste aldiz soseguz esaten?

Fly: (Harrituta geratuko da). Zer esan behar dizut ba bestela, lasaitzeko.

Jokin: Baaaa... ez dakit baina hori ez!! (amorrarazita esango dio).

Fly: Ondo da, lasai, lasai, beno zer gertatzen zaizu?

Jokin: Jo ba , Pello Txatarrerok kristoren bizkarrekoak ematen dizkit, eta German a ze astuna den bere familiaren kontuarekin!

Fly: Jokin, lasai, ez da ezer gertatzen; programa bukatzen ari da eta!!

Jokin: Bai, eskerrak!!

Fly: Beno, lasai, lasai.

Jokin: Lasai ez, oraindik lau geratzen zaizkit eta, txatarreroa eta argentinarra, a ze parea!!

Fly: Bueno, ba kontatu zer gertatzen den.

Jokin: Oso lagunak dira eta, ziur ni izorratzeko egiten dutela.



VIII. Ekitaldia


(Santio-etxeko ikuiluan)


1. eszena

Maddi: Kaixo, partaideak. Zer moduz?

Partaideak: Ondo!!

Maddi: Gaurko proba behiak jeztea izango da.

Jesika: Behia! Nik ez dut hori ukituko!

Maddi: Ba, orduan, Santioetxe utzi beharko duzu, sentitzen dut.

Jesika: A bai?Ba egin.

Maddi: Agur, agur. Goazen proba hastera! Zeinek nahi du lehenengoa izan?

German: Nik, nik hasi nahi dut, txe!!!!!

Maddi: Bueno, ba has zaitez, baina lehenbizi Xantiren eta Kontxitaren aholkuak entzungo dituzue.

Xanti: Bueno, ba, lehenengo aholkua: eseri eta baldea errape azpian jarri.

German: Zer dira errapeak, txe?

Kontxita: Errapeak ez al dakizue zer diren???? “Tetas de vaca”.

German: A, ondo, txe!!

Xanti: Gero errapeetatik heldu ta xuabe-xuabe tira egin.

Laida: Ez du minik hartuko??

Xanti: Zuek non bizi zarete?

Kontxita: Xuabe tiratuz gero, ez.

Xanti: Horrela esnea aterako da. Erraza da!

German: Bai, txe!! Erraza da, txe!

Kontxita: Erraza baldin bada, etor hadi eta ea gero horrela esaten duan.

German: Ondo, txe! (German joan egingo da eta aulkitxoan eseriko da, eskuak errapeetan jarri eta hasi egingo da.)

Xanti: Ez tira hain fuerte; horrela, jota kopetan ostikoz joko hau. (Behia mugitzen hasiko da eta Germanek, beldurtuta, errapeak askatuko ditu).

German: Ai txe, asko mugitzen da, txe!!!

Kontxita: Ez nauk harritzen, horren fuerte tiratzen badiok...xuabeago tira egin.

German: Ondo da, ederki, txe (izututa).

Maddi: German, zure denbora agortu da. Orain hurrengoaren txanda da.

Laida: Ni, ni, ni izango naiz.

Maddi: Etorri, ba, hona. (Laida joango da eta berarengana gerturatuko da).

Xanti: Eseri eta suabe tira, bestela beste horri bezala, behia aztoratuko zaizu.

Laida: Bai, bai!! (Joan egingo da eta eserita errapeetatik helduko dio).

Laida: Hemendik ez da esnerik ateratzen.

Kontxita: Suabe tira egin behar zaio, baina ez hainbeste. Utzi niri. (Errapea hartuko du eta aurpegia bustitzen dio esnearekin).

Kontxita: Ikusten nola ateratzen den? (Kontxita altxa eta Laidari lekua utziko dio eta

Xantiren alboan jarriko da).

Xanti: Hauek nongoak dira?

Kontxita: Hauek, hauek, kalekumeak dira, note!!

Xanti: Bai arrazoi duzu.

Maddi: Laida zure txanda ere agortu da, Pello zu bakarrik geratzen zara.

Pello: Bai, hala dirudi, bai (Eta inork ezer ere esan gabe aulkitxoan eseriko da).

Kontxita: Ea honek nola egiten duen, astapotro itxura du eta.

Xanti: Bai, honek sikiera, nerbio pixka batekin tirako die.

Kontxita: Hauek esnea zerutik datorrela uste dute, eta hori ez da horrela, a... lana zagon.

Pello: Hola ondo al nabil?

Xanti: Bai, mutil, bai segi ezak!!

(Jarraitu egingo du eta bastante ondo egingo du, baserritarren semea baita).

Maddi: Bueno, tira, zure denbora bukatu egin da.Goazen, kontaketa egingo dugu.

(Ontziak hartu eta litroak kontatzeko ontzira botako ditu).

Maddi: Baina Germanekin hasiko gara, berak litroaren hiru laurden lortu ditu, nahiko ondo lehenengo aldia izanda. Gero Laida izan da, ezta?

Laida: Bai.

Maddi: Ba, Laidak (kontatzeko ontziari adi begiratuko dio) Litro laurden lortu du, Pellok gutxiago lortzen ez badu, zeuk joan beharko duzu etxera; eta azkenik, Pellok 10 litro eta erdi lortu ditu, hau ez zen zure lehenbiziko aldia izango, ezta?

Pello: Modu batean bai, baina aitari behin edo behin lagundu izan diot.

Maddi: A banengoen ba ni,orduan, zuk abantaila zenuen.

Pello: Bueno...

Maddi: Abantailarekin edo gabe zeuk irabazi duzu, ZORIONAK!!! Eta zuk, Laida, Santioetxetik joan egin beharko duzu, sentitzen dut.

Laida: Bueno ez da ezer gertatzen; gainera, Jokin ez da agertzen, beraz nik ez dut hemen zer eginik.

Maddi: Ba, hala bada zuretzat hobe, agur, ikusi arte.

Laida: AGUR BAI!!



IX. Ekitaldia


(Fly Doktorearen kontsultan)


1.eszena

Fly: Kaixo, Jokin, zer moduz? Santioetxe horretako gauzak zuzentzen ari dira, edo...?? On egin al dizute nik emandako pilulek?

Jokin: Zuzendu, zuzendu? Xuxendu esango nuke nik!! Pixka bat aurreratu dut...

Fly: Seinale ona da, asko pozten naiz. Eta, zer duzu gaurkoan aurpegi hori edukitzeko?

Jokin: Asko pentsatu ondoren, programara itzultzea erabaki dut.

Fly: Azkenean animatu zara, nik hainbeste itxarondakoa!

Jokin: Bai, bai halaxe da.

Fly: Lehiaketarekin jarraitu nahi baduzu, tratamenduarekin jarraitu beharko duzu hala ere.

Jokin: Ondo da, jarraituko dut, lasai egon, zure gomendioak beharko ditut eta...

Fly: Kontatu didate Laida kaleratua izan dela eta horrekin beste arazo bat kendu duzu gainetik.

Jokin: Horrek bultzatu nau programara sartzera, niretzat arazo gutxiago bat delako eta... gainera Naiararekin ateratzen hasi naiz.

Fly: Gainera, guapotzen hasi zaigu, ezta, Rosi? Rosi: Bai, bai... oso guapoa!!!

Fly: Baina umorea ere aldatu egin beharko duzu pixka bat.

Jokin: Bai motel, lasai, horregatik ez dudala umorea galduko.

Fly: Umore txarrez jartzean, gogoratu Naiararekin.

Jokin: Bai, bai, ai... Naiara!!! Baina hala ere programara joango naiz.

Fly: Bai, bai, horrela pentsatzen jarraitu.



X. Ekitaldia


(Santioetxen)


1. eszena

Jokin: Beeeno.... amaierara iristear gaude, ezta, Maddi? Oraingoan, German, Pello, Santioetxen ikasi duzuen guztia probatzeko galdera batzuk egingo dizkizuegu. Asmatzen duzuen bakoitzeko puntu bat eskuratuko duzue eta puntu gehien dituenak irabaziko du. Ez baduzue asmatzen, txanda pasa egingo da, ez badu inork asmatzen ez dago punturik. Ados?

Pello eta German: Bai, ados. (Eskuak igurtziz)

Jokin: Zozketa egingo dugu. Zeinek gurutze eta zeinek ifrentzu?

Pello: Gurutze, zorte ona ematen dit eta.

German: Ondo, nik ifrentzu, ez dut horretan sinesten eta...

Jokin: Ondo, ifrentzu atera da. German zurekin hasiko naiz.

Pello: Jokin, oraingo honetan hitz egiteagatik gaizki atera zait...

Jokin: Ea German. Lehenengo galdera; ze galtzerdi mota janzten dituzte baserritar gehienek edo normalean?

German: Artilezkoak?

Jokin: Ondo, German, asmatu duzu. Orain Pellorentzat galdera: Sega zorrozteko, zein tresna erabiltzen da?

Pello: Harria.

Jokin: Barkatu, baina ez da hori, Sega-harria da!!! Hurrengo galdera Germanentzat: Oilarrek nola egiten dute? Gaztelaniaz kikiriki, frantsesez kokoroko, eta euskaraz??

German: Kukurruku.

Jokin: Bai, asmatu duzu, markagailuan 2-0 zeu aurretik, German, baina oraindik galdera gehiago falta dira. Pello, zuretzako galdera, nola deitzen zaio behiaren arrari?

Pello: Buah!!! Hori errexa da, zezena.

Jokin: Bai, oso ondo!!!! Hurrengo galdera; German, zenbat arrautza jartzen du oilarrak?

German: 2 edo 3 gutxi gora behera.

Jokin: Noiztik jartzen dituzte oilarrek arrautzak? Nik dakidanez inoiz ez!!!

Pello: Ahhh!!! Hori ere huts egitea!!! jajaja.

Jokin: Goazen hurrengo galderarekin, zein tresnarekin hartzen da sagardotarako sagarra?

Pello: Kizkiarekin.

Jokin: Bai, oso ondo; Hurrengo galdera: zein jantzi erabiltzen da frutak jasotzeko?

German: Mantala uste dut.

Jokin: Bai ba, asmatu duzu.Txakurrak nola egiten du ingeleraz?

Pello: Zaunk-zaunk, euskaraz bezala.

Jokin: Ba ez, ingeleraz galdetu dizut, eta ez euskaraz! Oh!! Ingelesez warj,warj…

Jokin: Oraingoz hiru eta bi goaz, German irabazten. Nola deitzen zaio lasto fardo bat hartzeko tresnari?

German: Igitaia noski!!

Jokin: Ez ba, sardea. Hurrengoa: Zertarako balio du behiaren simaurrak?

Pello: Landareak elikatzeko.

Jokin: Bai. Oso ondo. Hurrengo galdera: ardiak ze elikagai ematen du?

German: Esnea.

Jokin: Bai, oso ondo asmatu duzu. Tira, Pello, orain zuretzat: ze izen du astoa eta zaldiaren arteko animaliak?

Pello: Pottoka.

Jokin: Ez, mandoa da, ez duzu asmatu. Beno, German berriro zure txanda: zertarako jartzen dira txorimaloak baratzetan?

German: Animaliak uxatzeko.

Jokin: Bai, asmatu duzu. Zuretzat Pello: Nola deitzen zaio Euskal Herriko txakurrari?

Pello: Euskal artzain-txakurra.

Jokin: Ederki,oso ondo.German: Txerritik zein bi elikagai ateratzen dira?

German: Txorizua, odolkia, urdaiazpikoa.

Jokin: Bikain,orain azken galdera. Ziur gaude Germanek irabazi duela, baina zuretzako. Zer jartzen da baserrietako ateetan izpiritu txarrak aldentzeko?

Pello: Eguzki lorea.

Jokin: Bai, zorionak!! Germanek irabazi du eta emaitza hau da: Peiok 5 puntu eta Germanek 6 puntu. Lastima, Pello, puntu batengatik sari preziatua ez duzu lortu. Zer egingo diogu, ezin denok irabazi!! Era guztietan gustura egon zara gure artean?

Pello: Akabo nire BMWa, baina ikaragarri ondo pasa dut. Zorionak Germani, ederra atera zaigu panpero hau. Kanpotik etorri, euskara ikasi eta guri lezioa eman. Bejondeiala, German (Besarkada ematen hasiko da). Adios mi amigo!!

German: Aizu,euskaraz hitz egin, he. Jajaja….Beti arte, nire lagun ona. Agur, Pello …



XI. Ekitaldia


(Santioetxen)


1. eszena

Jokin: Gabon Euskal Herria. Heldu gara programaren azken emanaldira. Aurreko emanaldian German igo zen podiumeko lehen postura, zoriontsu gizona.

Maddi: Ikusten duzuenez, partaide guztiak etorrarazi ditugu eta sorpresatxo batzuk ere izango ditugu, baina hori dena iragarkien ostean. (Iragarkiei paso ematen dioten bitartean, Jokin Fly doktorearengana gerturatuko da)

Fly: Kaixo, Jokin, zer moduz zaude?

Jokin: Zuk zer egiten duzu hemen?

Fly: Ba, uste nuen, nire laguntza beharko zenuela gaurko programan, partaide guztiak etortzekoak baitziren eta hor zure laguntxoak daudenez... (Keinu egingo dio neskak seinalatuz).

Jokin: Ai!! ez dakit zer egingo nukeen zu gabe, nire Aingeru Guardakoa zara (besarkada bat emango dio, orduan Fly-k atzera egingo du). Baina, jakizu Naiararekin zoratzen nagoela, eta bera hemen badago, beste inor ez dudala ikusten.

Fly: Bueno, bueno, segi, programa hastear dago eta.

Rejidorea: Airean! 5, 4, 3, .... .... (keinuekin jarraituko dute)

Maddi: Kaixo berriro ere, ikus entzuleak, lehen esan dizuegun bezala, Germani saria eman behar diogu.

Jokin: Sar dadila saria, (musika eta argiak), 30.000 euroko diru saria. (Azafata bat sartu eta txeke handi bat emango dio Jokini). Tori! German, dena zuretzat!! (Eman eta German, ezin kabiturik, saltoka eta musuka hasiko da).

German: Chevere! Eskerrik asko, esto no lo esparaba. Ikaragarria da. Gora Euskal Herria. Sho me quedo acá, che!! Nire familia ekarriko dut, nire ama eta anaia-arrebak.

Jokin: Geldi hor, panpero! Ezta mugitu ere...

Maddi: Ai, German, German, German hemen dituzu, hemen dituzu; Ai, German,

German, hemen dituzu den-denak.

Jokin: Ezustean harrapatu zaitugu, German. Hemen dituzu zureak; betoz argentinarrak, betoz Doña Gabriela, Sofia, Sara eta Armando.

German: Zeeer? Denak hemen, hori ezinezkoa daa... Ez da posible...

Maddi: Mugi, gazte, mugi eta besarkatu zure familia. Doña Gabriela: ¡Mi chico! Sofia: Germanzito.

Armando: ¡Que hacé, che !

Sara: Ai, hermanito.

German: A ze sorpresa ! Azkenean nire ametsa egia bilakatu da. No sabeìs bien dònde estàis, es la mejor tierra del planeta, che!!

(Atzerantz doaz euren artean hitz egiteko).

Jokin: Bueno, hau amaitu da. (Naiara besarkatuko du, besteei eskua eman eta gero). Zorionak denoi, oso lan ona egin duzue eta!

Maddi: Beno, goazen , hau ospatu beharra dago! Bagoaz, umore onez hurrengo urtean etorriko gara. Agur eta ondo izan!! Gabon Euskal Herria!! Txintxoak izan!!!!

(Denak elkarrekin doaz "ospatzeko" abestuz).

Amaia


Arantzazuko Ama ikastola