IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 05-06 »  Trago-k

Trago-k
Nire lehenengo mozkorra


Onin: nik ez dut eskatuko!
Naro: nik erez!
Ane: nik erez!
Esti: nik erez!
Maider: nik erez!
Alaz: Ba orduan, nik ere ez!
Larra: nik ere ez…
Naro: sentitzen dut, hurrengoan ez izan horren motela!
Larra: jopetas…
Onin: tira, Larra eskatu azkar…
Ane: horren poliki joanda, belarra aterako zait buruan…
Larra: eta… txosnetan erosten badugu…
Naro: bai eta nahi baduzu pobre geratuko gara …

(Mutil heldu batengana hurbilduko da)


Larra: eee... sss… ejem… iuju….ñññ…
Ander: neska hau txolina da!
Larra: mese, mese, erosiko alkohola?
Julen: begira… ematen du espabilatu dela.
Mikel: esan behar duzuena eta neuk erosiko dizuet.
Esti: hau eta hau, eta hau, eta hau, eta hau...besteren bat?
Maider: hori eta bi hauek.
Alaz: eta nirea zer?
Ander: ez al da gehiegi izango?
Denak: keba!
Julen: eta zer esango dizuete gurasoek etxera mozkor-mozkor iristean?
Ane: ez gaituzte harrapatuko.
Onin: badakigu zer egiten dugun.
Mikel: betikoa...
Naro: ez serio badakigu…
Esti: eta orain, nola egingo ditugu nahasketak?
Ane: lasai, ni honetan oso ona naiz
Esti: begira hemen profesionala…
Larra: nora ari zara begiratzen?
Alaz: ea ba… erdia kanpora botatzen ari zara eta!
Ane: ze nahi duzu, ez dut ezer ikusten! Jo, honek kobazulo bat dirudi, ez da ezer ikusten….
Maider: tira, zuk ez dakizu, utzi niri...
Onin: hara! Hau nahasketa bat da ez likorea bakarrik!
Naro: ba nik horrenbeste alkoholekin ez dut edango.
Larra: ba orain ez dago atzera egiterik…
Maider: joe ba nik ez dakit hobeto egiten…
Naro: nik ziur zuek baina hobeto egingo dudala, ez dela oso zaila. Ikusi eta ikasi…
Onin: arropetara ez aizu…
Alaz: hau bai desastrea…
Maider: ba jada ez dago ezer egiterik, dena gastatu zaigu, lurrera, jertseetara… eta gainera, botiletan dagoenaren hiru laurden alkohola da!
Ane: honekin, bi minututan mozkortuko gara…
Esti: ja, ja, ja!
Larra: hau jada mozkortuta dago… zer dauka atzean gordeta?
Esti: ezer ez!
Naro: nola ezetz? Esti, zer da?
Esti: ezer ez…
Onin: falta zen vodka botila da eta.
Naro: mozkor-mozkor dago… benetan ezin zaizu bakarrik utzi.
Esti: ixo! Nire ama ematen duzue eta! Ostia, nire ama! deika ari zait…
Naro: eta orain zer egingo duzu? Zauden moduan ezin duzu berarekin hitz egin.
Ane: joe... hasi aurretik harrapatuko gaituzte.
Alaz: hilabete daramat nire gurasoei uzteko konbentzitzen, ez dudala edango esaten... eta orain... tuntun honi botila erdia bakarrik edatea okurritu zaio.
Onin: lasai, neuk hartuko dut telefonoa… eta Esti komunean dagoela esango diot. Bai?
Ama: Estitxu?
Onin: ez Onintza naiz… Esti komunean dago eta mobila hemen utzi du.
Esti: amaaaaaaaa
Larra: Esti isiltzeko, ostia!
Esti: amatxitooooo, hemen nagooooo.
Onin: esaiozue isiltzeko, bestelaaaa…
Ama: a eta ahots hori? Estitxurena dirudi.
Onin: bai zera!
Ama: bueno ba Estitxu komunetik itzultzen denean esan deitzeko, bai?
Onin: bai, lasai, esango diogu.
Naro: uff. E aizu, Esti, serio kontrolatu. Gero, berbenan ez dizut hori eskatuko, nik ere ez dudalako beteko… baina orain!
Esti: joe a ze petardak zareten… Je, je…
Alaz: bueno zer, joango al gara berbenara, orain dena prest dugula?
Ane: bai nik uste onena izango dela, 11:45 dira eta jada jendez beteta egongo da…
Esti: dantzara!!!
Maider: txoropita… ea zer egingo dugu honekin…?
Larra: lasai, oraindik kristoren denbora pila gelditzen zaigu eta pasatuko zaio.
Ane: bai arrazoi duzu…
Esti: bai, bai…
Naro: pixa…
Onin: bai, nik ere…
Maider: joe ba nire maskuriak egingo du… PUM!
Alaz: PUM!
Ane: BURRUNBUNBUN!
Maider: DURRUN
Larra: zer ari zarete?
Esti: etxean otso…
Larra: eta hori?
Esti: zozoari ipurbeltz…
Larra: ea, zer ari zarete esaten?
Naro: bueno, lagunduko pixa egitera edo zer?
Maider: tira, denak ilaran. Bat, bi, hiru, bat, bi, hiru….
Onin: talde pixarraka!
Esti: iuju!
Maider: e, deitu nire mugikorrera, norbait badator, bai?
Alaz: zer diozu? Nola deituko dizugu mugikorrera hementxe egonda?
Maider: eaba, koño abisatzeko.
Ane: bai, bai, ez dudala ikustea nahi... PZZZZZZZZZ
Larra: mekatxis en la porrita!
Denak: zer?
Larra: mutilak!!!
Alaz: no jodas! A timar al monje
Ane: al moro idiota!
Alaz: ba emendik aurrera… a timar al monje.
Larra: jopetaz sinisteko… zoaz!
Naro: e, begira mutilak. Ander!!!
Onin: Naro tapatu.
Naro: e eta Julen eta Mikel. Kaixo!!!
Denak: isiltzeko!
Esti: ze ia denak ikusteko prest ez?
Ane: bai, bai, kitto.
Maider: ei… pixa egin dut...
Alaz: zer diozu?
Maider: horrenbeste presarekin, eta nuen pixagurarekin…
Denak: ja, ja. Ja, ja!
Larra: eta horri gehitu daramazun puzkarra.
Maider: ez nago mozkorra! Joe.
Ane: horixe fijo alkohol guztia pixarekin bota duzula.
Maider: mozolak! Zer nahi duzu!
Onin: bota korroskada eta bagoaz…
Alaz: GOAZEN!!!
Naro: bueno utzi txorakeriak esateari. Goazen berriro beherantz.

11:00

Aste nagusia
azken eguna,
berbenan jende gutxi
gehienak bankuetan eserita.
Jendea ilusioarekin
zein ezagutuko duen,
zer gertatuko den,
nola pasatuko duen... imajinatzen.


Mikel: “gaur azkeneko eguna da, ondo aprobetxatu behar da gaua”

Izkinean, txosnak
zerbitzariak lasai,
patxadatsu,
nahasketak egiteko beraien denbora hartuz
baina hau hasi besterik ez
ez dakite zer datorkien gainera,
Lehenengo harremanak,
lehenengo begiradak,
lehenengo bi musuak....
inork ez du denbora alferrik galdu nahi.

11:30

Oraindik berbena hasi ez
txosnetakoak musika jarrita
mugimendua,
dantza,
algarak... poza da nagusi.
Lehenengo barre txoroak,
lehenengo erorketak...
badaude aurpegi txarrak ere


Onin:“pero este de que va? ¡Si no ha bebido nada!”

Batek, kontrolatu ezinik
eskuan zeukan pitxarra erori,
ondoan zeukan jende guztia orgasmoz busti,
berari grazia ikaragarria


Ane:-jaja!!ostia motel, barkatu! Ja, ja!

Bustitakoak serio,
beraien aurpegian kezka nabari,


Alaz:“eta orain nola bueltatuko naiz etxera?”

12:00

Hasi da kontzertua
jende asko lurretik.
Zergatik? Ezingo ote dute zutik egon?
Batek lagun bat ondoan,
berari graziarik ez


Maider: Kontrolatu zaitez! Esan dizut pitxarra bat gehiegizkoa zela!

bere lagunak algaraka jarraitzen du.
Hala ere, dena ez da dibertsioa,


Larra: Jode tio! Mi vida es una mierda! No puedo olvidar a Pablo...

oraingoan laguna da animatzen saiatzen
baina berak negarrez, kasurik ez.

Taldetxoak daude,
Elkar ezagutu dutela denbora asko ez
Hala ere bizitza osoko lagunak izango balira bezala aritzen dira
zenbat presentazio,
zenbat musu pare...
zenbat konfiantza.
Zer ote du gauak?
Ia inor ez da ezertaz lotsatzen...

12:30

Baladaren txanda da,
orduan bai.
mutilak nesken bila,
neskak mutilen bila.
Bikote asko,
begirada asko,
aurpegiak geroz eta gertuago...
hitzik gabe espresatzeko momentu magikoa
neska asko komunera sartzeko ilaran


Esti: “kanta hau ezin dut galdu...”

baina ez dago erremediorik, itxoitea baizik…

“RAP”

22:00

Batzuei joateko ordua iritsi,
azken musua,
azken kanta,
azken tragoa...
gaua bukatu,
askorentzat hain espeziala izan den gaua,
lehenengo musua,
lehenengo mozkorra.
batzuek ez dute ahaztuko.
Batzuk maiteminduta bueltatuko dira,
beste batzuk damututa,
beste batzuk aspertuta,
beste batzuk bere lagunek zaintzen ez dakitela pentsatuz.
Orain dena alde batera utzi behar,
inpresio ona eman,
izan ere, ama zain daukate.

23:00

Aste nagusia
azken eguna,
berbenan jende gutxi
gehienak bankuetan eserita.
Jendea ilusioarekin
zein ezagutuko duen,
zer gertatuko den,
nola pasatuko duen... imajinatzen.


Mikel: “gaur azkeneko eguna da, ondo aprobetxatu behar da gaua”

Izkinean, txosnak
zerbitzariak lasai,
patxadatsu,
nahasketak egiteko beraien denbora hartuz
baina hau hasi besterik ez
ez dakite zer datorkien gainera,
Lehenengo harremanak,
lehenengo begiradak,
lehenengo bi musuak....
inork ez du denbora alferrik galdu nahi.

23:30

Oraindik berbena hasi ez
txosnetakoak musika jarrita
mugimendua,
dantza,
algarak... poza da nagusi.
Lehenengo barre txoroak,
lehenengo erorketak...
badaude aurpegi txarrak ere


Onin:“pero este de que va? ¡Si no ha bebido nada!”

Bati, kontrolatu ezinik
eskuan zeukan pitxarra erori,
ondoan zeukan jende guztia orgasmoz busti,
berari grazia ikaragarria


Ane:-ja ja!!ostia motel, barkatu! Ja ja!

Bustitakoak serio ,
beraien aurpegian kezka nabari,


Alaz:“eta orain nola bueltatuko naiz etxera?”

24:00

Hasi da kontzertua
jende asko lurrean.
Zergatik? Ezingo ote dira zutik egon?
Batek lagun bat ondoan,
berari graziarik ez


Maider: Kontrolatu zaitez! Esan dizut pitxarra bat gehiegizkoa zela!

bere lagunak algaraka jarraitzen du.
Hala ere dena ez da dibertsioa,


Larra: Jode tio! Mi vida es una mierda! No puedo olvidar a Pablo...

oraingoan laguna da animatzen saiatzen
baina berak negarrez, kasurik ez.
Taldetxoak daude,
Elkar ezagutu dutela denbora asko ez
Hala ere bizitza osoko lagunak izango balira bezala aritzen dira
zenbat presentazio,
zenbat musu pare...
zenbat konfiantza.
Zer ote du gauak?
Ia inor ez da ezertaz lotsatzen...

00:30

Balada tokatzen da,
orduan bai.
mutilak nesken bila,
neskak mutilen bila.
Bikote asko,
begirada asko,
aurpegiak geroz eta gertuago...
hitzik gabe espresatzeko momentu magikoa
neska asko komunera sartzeko ilaran


Esti: “kanta hau ezin dut galdu...”

baina ez dago erremediorik, itxoitea baizik

.:..

Batzuei joateko ordua iritsi,
azken musua,
azken kanta,
azken tragoa...
gaua bukatu,
askorentzat hain espeziala izan den gaua,
lehenengo musua,
lehenengo mozkorra.
batzuek ez dute ahaztuko.
Batzuk maiteminduta bueltatuko dira,
beste batzuk damututa,
beste batzuk aspertuta,
beste batzuk bere lagunek zaintzen ez dakitela pentsatuz.
Orain dena alde batera utzi behar,
inpresio ona eman,
izan ere ama zain daukate.

Peru Galdakaokoa




Anek mutilari: Ei!! Zer? Ez didazu ezer esan behar? Pozik zaude? Zoriontsua zara? Eta ni? Ez didazu galdetuko ni nola nagoen?
Mutilak: Baina zer diozu?
Anek: Hau ez nuen zugandik espero. Ez dakit zergatik iritsi garen egoera honetara. Zer egin dizut horrela tratatzeko???
Mutilak: Baina zer duzu? Nik zer egin dizut?
Ane: Ez didazu inoiz kasurik egiten, motel!!!!! Eta gainera, edozer gauza esaten dudanean, beti nire kontrakoa esaten duzu!! Nahikoa da. Zer uste duzu, neska guztiak zure menpe dituzula? Matxista zerria!! Ez zaudela bakarrik munduan, mutiko!!
Mutilak: Ez rayatu….
Ane: Begira, utzi bakean!! Badakit hemendik bost minutura nitaz barrez hasiko zarela, baina berdin zait!! Ia ez nauzu inporta!! Eta orrek zoriontsu egiten bazaitu, jarraitu horrela, espero dut konturatuko zarela, egiten ari zarena ez dela normala.
Alazne: Tira Ane, lasai. Goazen hemendik.
Ane: Ezin dut burutik kendu!! Maite dut, benetan, baina berak gorroto nau!!! Eta orain esan dizkiodan gauza guztiak egia dira, baina ezin dut bera ahaztu! Gainera ikusten dudanean, berari begira geratzen naiz, tuntuna ematen dut. Ez al da konturatzen maite dudala edo??? Ez dit kasurik egiten!! A ze kaka!!
Alazne: Ane, ez zaitez, konfunditu, ahaztu horretaz, ez zaitu merezi!!
Ane: ezin dut!!! Berarekin amets egiten dut… eta esnatzean… dena desberdina da. Berarekin egon nahi dut denbora guztian!! Ezin dut gehiago!! Bere besarkadak, bere musuak, bere maitasuna… baina berak ez du nitaz ezer jakin nahi!!! Gorroto nau!!
Naro: Ane, serio esaten dizut, ahaztu tipo hori, ez bada zugan fijatzen, merezi ez zaituelako da!! Baina ez jan burua tipo batengatik, oraindik gazteak gara, gauza berriak probatu behar ditugu eta gauza berri asko, ez egon denbora guztian mutil bakar batengan pentsatzen, horretarako dago eta helduaroa.
Ane: Badakit, baina benetan, agian astebete barru ez naiz berarekin gogoratuko, baina gero, berriz ikusten dudanean, berriro berdin, ezingo dut ahaztu…
Naro: zu lasai, ez duzu denbora luzean ikusiko.
Ane: nola dakizu hori? Beti bulebarretik ibiltzen da eta gu ere bai. Astero egiten dugu topo.
Naro: ba ikusten dugunean, ez ikusiarena egingo dugu eta kitto.
Ane: ez da horren erraza, denborak dena sendatzen duela pentsatu nahi dut, eta denbora pasatzen utzi, ea ahazten dudan tipo hori…
Naroa: beno ba horixe egin behar duzu, denbora pasatzen utzi, jende berria ezagutu…
Mutilak: ei naroa tira, bazatoz edo ez?? (ane flipatuta)
Naroak Aneri: barkatu Ane baina Peru niri ere gustatzen zait.

“Zergatik”



Zergatik egin nuen zurekin estropezu? Gainera, barkamena eskatu zenidan eta nik ez nekien zer esan, ez zuela inporta erantzun nizun. Hain wapoa zinen… Begi berde horiek…. Irribarre hori…. Alde Zaharretik paseatzen ibili ginen, txoko bat aurkitu arte. Han eseri. Barrez eta barrez egon ginen, elkar ezagutzen. Gosea etorri zitzaigun eta Juantxora joan ginen bokata batzuk erostera. Baina bokatarekin batera, tekila botila erosi genuen. Edaten eta edaten mozkortu arte. Eta bat-batean gertatu zen. Konturatu gabe. Elkarri musuka ari ginen. Mozkor geundelako izango zen?

Konfundituta nago, oso konfunditua, bueno ez dakit nola sentitzen naizen. Ez dut beste gauzetan pentsatzen. Zerbaitetan kontzentratzen banaiz, berriro momentu hori etortzen zait burura. Zergatik gertatuko zen hori? Zergatik nago hemen zu burutik kendu gabe? Maite zaitut? Maite nauzu? Zer da erokeria hau? Non zaude?

“Nire Lehenengo Muxua”




Ane: nik dena kontatu dizut. Eta zurea? Nolakoa izan zen??
Alazne: Esplikatzeko zaila da, imajinatzen nuenaren kontrakoa, guztiz bestelakoa.
Ane: ea ba, saia zaitez, neska…
Alazne: Bat-batean gertatzen den zerbait, inoiz pentsatuko ez nuen mutilarekin, inoiz pentsatuko ez nuen lekuan, momentuan, inoiz imajinatu ez nuen sentimendua, poza… ZORION osoa!
Ane: Hori sentitu zenuen? Ei, aizu, nirea ez zen hain espeziala izan…
Alazne: oraindik ametsetan egiten dut horrekin. Mozkor nengoen gau batean, aste-nagusiko gau batean, mutil koadrila bat zen, euskaldunak, nire adinakoak… han zegoen, nire parean gau osoan, eta ni konturatu ez. Lagun baten bila ari nintzenean, batak bestearekin topo egin genuen eta neure burua aurkeztu nuen.
Ane: Eta, eta, eta????
Alazne: ja, ja, handik aurrera gogoratzen dudan bakarra muxua da, hain denbora luzean itxaron nuen muxua, harritu ninduen muxua.
Ane: puff, zer inbidia…baina hori duela zenbat??
Alazne: 14 urte bete bezain laster…
Ane: eta ondoren? Zenbat denboran jarraitu zenuen?
Alazne: Handik aurrerakoa pribatua da, nire bizitza, kontatu nahi ez dudan zerbait.
Ane: joe neska… ez al gara lagunak?? Lagunen artean…
Alazne: Hala ere, tristeena gero dator, konturatzean bere listako beste izen bat izan nintzela, besterik ez, bera niretzat izan denaren erdira ez nintzela iristen. Hori da historiaren alderik tristeena.
Ane: hori gertatu zitzaizun?
Alaz: ummm… horrelako zerbait, hala ere ez naiz inoiz damutu eta ez naiz inoiz damutuko… berekin pasa nituen momentuak ahaztezinak izan zirelako… horregatik, lehenengo muxua ez da arkatz baten moduan eman daitekeen zerbait.
Ane: orduan, zer da zuretzat muxu bat?
Alaz: momentu ahaztezin bat, bi pertsonak elkar sakon ezagutzen duten unea, ezpainen jokoa, edo askok pentsatzen duten antzera, lio bat besterik ez.
Ane: ulertzen hasi naiz…
Onintza: baina, baina… zer diozu? Ez zinen eta gogoratzen! Hurrengo egunean ez zenuen ezta aurpegia gogoratzen. Ze plaplatxuflak ari zara kontatzen?
Ane: baina ezertaz… ezertaz??
Alaz: beno… ezertaz... gutxi gorabehera…
Ane: beno baina, zertaz gogoratzen zea….
Alaz: (pentsatzen gelditzen da, isiltasun handia) umm egia esan…tio
Onintza me estaba kedando bonito…bocas…

“Etxerako Bidean.....”



Etxerako bidean noa. Gaur oso estresatuta pasa dut eguna, goizeko zortzietatik iluntzeko zortziak arte eginbeharrak egiten aritu bainaiz, alde batetik bestera. Orain, etxera joan beharko nuke, eta lanean jarri, etxerako lanak egiten, biharko lanak aurreratzen, gero pianoa jotzen, ikasten, ikasten, ikasten... baina orain berdin zait hori dena. Orain dena ahaztu nahi dut, eguneroko errutina egiteari utziko diot momentu batez, nire eginbeharrak ahaztuko ditut, eta benetan nire bizitzan balio duten gauza txiki horietan pentsatzen jarriko naiz. Hondartzara jaitsi naiz. Eseri egin naiz. Hondarra hotza dago, urriko haize freskoaren eraginez. Zeruak kolore asko hartu ditu, laranja, urdina, morea... Oso arraro sentitzen naiz, inoiz nire bizitzan ez nuen bizipen hau sentitu, beti gurasoek eta irakasleek esandakoa egin izan dut, txikitatik barkamena eskatzen, isilik egoten, aukeratzen, denbora aprobetxatzen, ikasten irakatsi didate, eta ni, nire geroan pentsatzen, nire lanean murgildu izan naiz, eta gurasoek beti esan izan didaten esaldia jarraitu izan dut: LEHENENGO LANA; GERO FESTAK. Eta ni, manipulaturik, lanean, lanean... betidanik izan da honela, izan ere, haurtzaroan, bizitzarako oinarrizkoak diren ezagutzak barneratu behar ditugu, hau da, hitz gutxitan esanda, ikasi egin behar dugu. Baita gaztaroan ere, gaztaroan gure eginbeharra etorkizunean pentsatuz ikastea baita. Heldutasunean, ordea, gaztaroan egindako gauza batzuetaz damutzen hasten gara, baina jada ez dago atzera bueltarik, heldutasunean lan egin behar dugu, besterik ez, lan eta lan, seme-alabak aurrera ateratzeko, edo besterik gabe, bizi ahal izateko. Eta azkenik zahartzaroa dator, aisialdirako denbora asko dagoela, lan egin beharrik ez dagoela…baina edozer emango genuke berriz ere gazte izateko. Hau da, bizitzaren zatirik handiena, nire ustetan, beste gauza bat izan nahian pasatzen dugu. Zaharrak garenean gazte izan nahi dugu, heldu garenean haur…

Harrigarria da lanak eta eginbeharrek nola manipulatzen gaituzten, ez dugu ezer gehiago egiten bizitza honetan.

Denbora mordoa pasatu da, etxera joan beharko dut. Berriro konektatu beharko dut nire betiko bizitzarekin, eta berriz ere lanean, lanean, lanean…ez da esperientzia itsusia izan, berezia baizik, baina ahaztu egin behar ditut gauza hauek, berriro lanak manipulatu behar nau, bestela ez dakit nor naizen ere. Lanean, lanean, lanean…

Eta Zer?

Ez dut edaten, eta zer?, ez dut erretzen, eta zer? momentu batzuetan nire lagunek egiten dituzten gauzen kontrakoa egiten dut eta zer? Eta zer? Ezin al naiz, naizen bezalakoa izan? Arraroa izan behar al dut horregatik? Besteek egiten dituzten gauza berberak egin behar al ditut? Zergatik?

Edateak ez nau erakartzen; beraz, ez dut edaten. Jaietan edo gauean ateratzean, nire lagun guztiek edan egiten dute, nik, ordea, ez, baina beraiek bezala oso ondo pasatzen dut, ez baitago beti edan behar ondo pasatzeko.

Lotsa kentzen dela esaten dute, ba ni ez nago batere ados eta gainera hurrengo egunean izugarrizko buruko minarekin gaude eta gauean botaka eta botaka eta zutik ere egon ezinik eta okerrago oraindik, lagunak gainean egon behar dutela, eta noski lagunak direnez, ez gaituzte bakarrik utzi, ezta?

Batzuek esaten dute, mutil bati zerbait pertsonala esan behar baldin badiogu, edatean lotsa guzti galtzen dela. Gerta daiteke, baina ez gara beti edanda egongo gustuko dugun mutilari zerbait esateko.

Gainera ez gara esaten dugunaz ohartzen eta hurrengo egunean ez gara ezta esan diogun hitz batez ere gogoratzen. Auskalo zer esan diogun, eta gainera gero kalean ikustean lotsa gehiago pasatzen dugu.

Bestela ere, edanda nagoenean normalean erridikulurik handiena egiten dut eta ez naiz konturatzen zer erreza den norbait baregarri uztea, norbaiti min ematea, gustatzen ez zaidan mutil bati gustatzen zaidala esatea, norbaiti esan behar ez nion gauza bat esatea… horrelako gauzak gertatzen dira, eta ez dakigu nolako erridikulua egin dezakegun.

Nik horregatik nahiago dut arrisku horiekin ez jolastu. Edanda egotearen gauza positiboak nik beste gauza batzuekin lortu ditzaket.

“Tribuak”



Gure artean, neska-mutilen artean, beti daude tribuak, eta hauetan era askotako pertsonak.

Ezertaz enteratzen ez den neska:

-E, badakizu Lander eta Maddi ateratzen ari direla?
-Bai, mundu guztia enteratu da…
-E? zer da mundu guztiak jakin duena?
-A! Ba, ba hori, Lander eta Maddirena…
Eta gehienetan gaizki enteratzen da.
-A! Bai! Badakit, enteratu nintzen duela asko. Mobida bat izan zutela beste koadrila batekin… hori la ostia izan zen …
-Ez, ateratzen ari dira.
-A! bai zera, serio?
Eta gero dena esplikatu behar zaio.
-Norekin?
-Elkarrekin.
-Eta, zergatik?
-Gustukoak direlako…
-Eta hori nola jakiten da?
-Ba…kilima batzuk sentitzen dira tripan, eta kontrolak gaizki egiten ditugu, eta ezin dugu lorik egin, eta ia berdin zaigu Realak galdu duen ala ez.
-Hori dena? Ba ni ez naiz inoiz maiteminduko.
-Ez naiz harritzen.

“La Kreida”:

Beti uste du bera dela hoberena.
-Apa!
-Nirekin ari zara?
-Bai.
-A! eta ezagutzen zaitut?
-Joe, zure klasekoa naiz, Julen …zure ondoan esertzen naiz…
-A! ba ez eskatu mobilaren zenbakia, ze ez dizut emango.
-Eh, ez nizun mobila eskatu behar…
-Beno, ba zer nahi duzu? Azkar, ez daukat egun guztia e!
-Hitz egitera nentorren, besterik ez…baina ez baduzu nahi…banoa …
Beti uste du berari begira daudela denak.
-Aizu, utzi niri begiratzeari, ez!
-Ni?? Aiba la ostia…
Bere lagunen artean ere hoberena dela uste du.
-Baina zuk non erosten duzu arropa, harategian?

“La Empalagosa”:

Beti gainean dugun pertsona bat da. Kariñoa hartzen badigu…agur gure bizitzari.
-Julen!!!!!!!!!
-Zer?
-Zer moduz?
-A…pss
-Beno, ba gelditu gaitezke egun batean zinerako, edo paseatzeko, edo nire etxera etortzeko, edo zurera…ba? Gauean deituko dizut, bueno, edo goizean… je, je, eman zure mobila, edo etxeko telefonoa, eta badazpa ere aitarena…
Bi aukera dituzu, edo onartu eta bere laguna izan…
-Bai.
-Uau! Ze ondo! Gero joango naiz zure etxera, zinera joango gara, eta gero deitu gauean, hitz egiteko…bai? Asko aspertzen naiz etxean…
Edo zure buruaz beste egin, ezetz esatea eta unibertso guztia zure aurka jartzea.
-Ez, ez… ez daukat gogorik…
-Zerrrrrrrr! Ni hemen zutaz kezkatzen eta zuk ezetz esaten didazu? Ez dago eskubiderik, pertsona krudela eta gaiztoa zara. Ba, lagun gehiago eta HOBEAK ditut, eta ez zaitut behar. Eta zer espero zenuen, zinerako, edo paseatzeko, edo nire etxera etortzeko, edo zurera joateko eta gauean deitzeko, edo goizean deitzeko nahi nuela? E! e! e! ba ez!

Bordea:

bordea, buenooo!
-Aterako zera gaur gauean?
-Eta zuri ze axola zaizu!
-Niri ordu biak arte uzten didate…
-Eta?!
-A, ezer ez…
-Pfff…
-Jo, tia, ze borde!
-Ala, ez rayatu!!

Lotsatia:

-Apa!
-…
-Zemuz?
-…
-Zertan ari zara?
-…
-Egun hona gaur, e?
-…
-Bueno, agur!
-…
Zurriola ikastola