![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
| Amodioaren Komeriak |
| Pertsonaiak |
|
Kontu-kontaria: Ainhoa
Laguntzaile ttikia: Oihana Lu Printzea: Mikel Monsieur: Borja Madeleine: Arrate Feli: Josu Anabela: Ane Sofi: Elena Madame Soufflé: Sara Torloniako Printzesa: Ailen |
|
Ipuin kontalaria eta laguntzailea azalduko dira; laguntzailea haserre dago.
Laguntzailea: Oso nekatuta nago, ezin dut gehiago, astebete daramagu galleta zahar horiek jaten eta ez daukat indar gehiago. (alde batera begiratuz) hobe sentituko nintzateke atzoko atso zahar horri eskainitako afariari baietz esan bazenio… Ipuin kontalaria: (txirula jotzen azalduko da) Hori da beraz, bide osoan haserre egoteko arrazoia… (txirula jotzen jarraitzen du) Laguntzailea: Ez dut ulertzen zergatik pasa behar dugun beti gutxienekoarekin, zure ipuinek urrezko txanpon bat baino gehiago balio dute! Elkarrekin daramagun denbora honetan hori eskatuko bazenu, orain dirudunak izango ginateke… Ipuin kontalaria: (txirula jotzeari uzten dio) Beraz, hori da interesatzen zaizun gauza bakarra? (eseri egingo da, eta bere zakutik galleta zaharrak aterako ditu) Ongi da, hemen pasatuko dugu gaua… Laguntzailea: Eskerrak! Ipuin kontalaria: Seguruenik ez zinen konturatuko, baina atzoko atso zahar horrek hilabete osoa pasatzeko zeukan janaria eskaini zigun. Laguntzailea: Bai, baina zuk istorio bat eskaini zenion eta, horren truke, zuzena da zerbait jasotzea, guk ere jateko beharra daukagu eta.Gure lana da! Ipuin kontalaria: Zure modura, baduzu arrazoia, baina zuk gauza bati deitzen diozu jasotzea, eta diruari seinale egiten diozu; modu askotan jaso daiteke egindako edozer, maitea…Aish, nire laguntzaile txikia, istoriotxo polit bat etorri zait burura; (barre egingo du, laguntzaileak kosk egingo dio galleta zaharrari) Ingalaterrako lurretako istorio bat da, orain dela denbora dezente hango lurretatik nenbilen merkatari modura; uda zen eta kontu oso arraro bat gertatu zen hango erreinu txiki batean…. Slough izeneko erreinuan gertatu zen, orain dela 20 urte, gutxi gorabehera; ni gazteagoa nintzen eta hango herrian egiten nuen lan merkatari bezala… hango herriak, printze gazte bat zeukan, “Lu” Printzea. Slough-eko erregeak eta erreginak, gaixotasun bat harrapatuta, printzea oso gazte zenean hil ziren eta handitzen joan zen bere zerbitzarien maitasunarekin. Istorio hau 21 urte bete zituen egun bertan hasten da…. Istorioaren hasiera Monsieur: (isiltasunez sartzen da eta abesten hasten da printzea esnatzeko) Egun on, Lu Printzea, eta zorionak, gaur 21 urte bete dituzu. Lu: Eskerrik asko, Monsieur. Bai, ahaztuta neukan erabat. Monsieur: Gaur egun berezia eta luzea daukagu aurretik, sir, gogora ezazu gaur aukeratu beharko duzula Slough erreinuko hurrengo erregina. (ez dio hitz egiten utziko) Horretarako, azkeneko prestakuntzak bukatzen ari gara, gaur goizean azkeneko deialdia egingo dugu, emakumeen azkeneko deialdia. Eta noski, “casting” bereziarekin hasiko gara arratsaldean. Lu: Oraindik ulergaitza iruditzen zaizkit lege hauen arauak, 21 urte besterik ez ditut, eta ez dut amodioa ezagutu oraindik… (Madeleine, sartuko da tea uztera, entzun eta begiratu egingo diote elkarri) Monsieur: Ez duzu amodioan pentsatu beharrik, erregina behar duzu, ez emakume bat, ibiltzen dakien erregina, aginduak ematen dakien erregina, eta noski, ospe oneko familia batetik datorrena. (Baxu hitz eginez) Esan didatenez, Torloniako printzesa dator zu ezagutzera! (erlojuak joko du) Monsieur: Oh! Hamabiak puntuan dira, azkeneko abisua emateko ordua da. (joan egingo da) Tira, tira! (egingo dio Madeleineri ohea egiten duen bitartean, lehenengo Monsieur aterako da logelatik eta Madeleine, txaloak entzun eta gero, azkar aterako logelatik) Lu: Itxaron,barkatu, ez joan, gelditu nirekin momentutxo batean. (buruarekin ezetza, korrika joango da, eta Lu burumakur geldituko da) Saloia Sofi: Badakizue zer gertatu zitzaidan lehengo egunean? MS: Zer, maitea? Sofi: Loreen festara gonbidatu ninduten... barkatu, baina oraindik urduri jartzen naiz pentsatzen dudanean, armairura iritsi nintzenean, badakizue zer’? MS: gosea zeneukan eta jatera joan zinen eta ez zeneukan ezta gaileta pitxinik!!! Sofi: Aiss... zuk beti janaria buruan... Anabela: Leihotik begiratu eta Sir Feli ikusi zenuen!!! Sofi: Ez!! Hemen bakoitza bere gauzetan dabil beti, eh...? Denek: Zer gertatu zen, orduan?? Sofi: Ez nekien zein soineko jantzi behar nuen! Beltza a la zuria! Denek: ahhh!!! (Monsieur balkoira aterako da eta denek arretaz begiratuko diote, paper handi batekin korneta) Lu Printzearen izenean Gaur printzearen elkarrizketa eguna dugu, ordu erdi gelditzen da jarritako epea bukatzeko; atzean gelditu diren emakumeentzako azkeneko abisua da hau, ez da berriro errepikatuko halako aukerarik. Printzeak berarekin ezkondu nahi duten emakumeak jasoko ditu tea hartzeko eta elkarrizketa bat izateko. Arauak: familia ospetsu bateko partaide izatea eta 30.000 errublotik ez jaistea. Espero dugu gaurko 9etarako jakitea zein izango den hurrengo printzesa eta erregina. Besterik gabe, eskerrik asko. Eszenatoki azpian Sofi: Entzun al duzue? MS: (gaileta jaten behin eta berriro) Zer? Entzun zer? Sofi: Printzea ezkondu egingo da!!! Eta erregina behar du!! (korrika doaz) Logela Lu janzten bukatzen ari da eta bat-batean Felik joko du atea, lehenbizi oso gogor eta gero suabe Lu: Feli, aurrera. (Presaka sartuko da, bihotzak taupada handiak ematen dizkion bitartean, baina disimulatu egingo du) Feli: Kaixo printzea, zorionak!? Lu: Zer daukazu, hainbesteko presarekin etortzeko? Ito egingo zara, eser zaitez. Feli: Egia al da ezkontzera zoazela? Lu : Bai (triste), hala ematen du. Feli: Baina, egia al da casting antzeko bat prestatzen ari direla eta irabazten duen horrek... Lu: Edo galdu (baxu). Feli: ... Zure, bueno zure aberastasunen erdia eramango duela? Lu: Noski, laguna, nire emaztea izango da, eta berez nik daukadan guztia berea ere izango da. Feli: (txistua irentsiko du) (Monsieur iritsiko da) Monsieur: Tira, bukatu da, esana dago, hogeita bost minutu barru bukatuko da epea. (Feli dagoela konturatuko da). Oh Sir, Don, Doktore, Maisu, Epaile, Feli. Ez zaitut sartzen ikusi. Feli: Nik ere ez zaitut garbitzen ikusi. Lu: Ekar iezaiozu edateko zerbait, egarri dirudi eta. Feli: Hala da, zerbaitekin bustiko nuke; nire sukaldariek hil egingo naute noizbait, orain nire dietistak kilo batzuk argaldu behar dudala dio eta nik ezetz; zuei zer iruditzen zaizue? Eta horixe, denbora txorakerietan pasatzen da eta kabiarra besterik ez dut jaten egun osoan. Nik esaten diot, eh, “aldatu iezadazu dieta behingoz”! Akabatu egingo nau, zer emango nuke txuleta on batengatik... Lu: (barre egingo du) Entzun diozu... Aizu, noiz erakutsi behar didazu India landetan egindako palazio hori? Feli: Egia esanda, orain ez daukat joateko denbora askorik, badakizu, nire konpromisoak hemen eta Ingalaterra osoan garrantzitsuak dira niretzat; baina lasai egon, hilabete libre daukadanean esango dizut. (txuleta ekarriko diote) Lu: Dena dela, ez dut ulertzen sarritan ezin bazara joan hain urruti, zergatik egin duzun han jauregi bat? Gertuago egitea zenuen eta gehiago gozatuko zenuke. Feli: (deskontzertaturik, janaria kontrako eztarritik joan balitzaio bezala. Aitzakia bila) haizea, haizea... (Luk ardoa ematen dio jaten jarraitzen du, normal) Lu: eta? Feli: Eta zer? (gustura jaten ari da) Lu: Bai, kontatu... ez, utz ezazu eta jan gustura lagun Saloia AnabelaFeliren zain dago, eta nahi gabe ilaran dago, Sofi kondesa azalduko da. Sofi: Zer egiten duzu zuk hemen! Anabela: Zain nago, eta zu? Sofi: Zeri itxoiten? Anabela: Feli sartzen ikusi dut, berarekin hitz egin behar dut, hain da goxoa eta gizona! Sofi: Alde hemendik orduan, hau Printzearekin ezkontzeko egiten duten castingaren ilara da eta. Anabela: Niri bost axola. Baina ikusten dudanez zu... prest zaude... Sofi: Gizon boteretsua da eta ni bezalako emakume bat behar du. Herrixka honek ni bezalako erregina behar du. Eta kitto. Anabela: Baita zera ere! Sofi, boterea besterik ez zaizu axola. Bere ondoan amestutako diru guztiaren jabe bihurtuko zarelako. Sofi: Bai, jajajaj... egia esan, hori ere kontuan daukat, Anabela maitea... Anabela: Aizu, ideia bat bururatu zait... geroago ikusiko zaitut! Madamme soufle azalduko da. Monsieur azalduko da danborra eta tronpetarekin. Monsieur: Azkeneko deialdia bukatuta, azken izen-ematearen txanda da, hemendik aurrera ez da beste inor printzearen castingean sartuko, azkeneko deialdia amaitzera doa! Sofi: Kaixo, arratsaldeon, Monsieur. Monsieur: Oh, Sofi kondesa, zenbat denbora terik hartu gabe gurean, beti hain elegante eta hain dotore... Sofi: Oh Monsieur, eskerrik asko. Baina gaurkoan ez nator tea hartzera, zerrendan apuntatzera nator. Monsieur: Ez da ala izango... oh, printzea oso pozik jarriko da halako emakumea etorri dela esaten diodanean. Sofi: Oh Monsieur. Barkatu, jende asko apuntatu al da? Monsieur: Informazio hori ematea ezinezkoa zait, anderea. Sofi: (dirua emango dio). Tori. Monsieur: Egia esan behar badut, zuk izena emanda, 2 daude listan. Sofi: Alajaina, nik uste nuen munduko emakume guztiak etorriko zirela. Monsieur: Ez dakit zer gertatzen den baina, horregatik ari gara luzatzen deialdia. Sofi: (dirua emanez) Zein da bestea? Monsieur: Torloniako printzesa. Sofi: Oh, kaka zaharra! Monsieur: Andere!! Sofi: Barkatu, baina nolabait adostu dezakegu, nire... nola esango nuke... Nik irabaziko banu, bikoiztu egingo nizuke soldata, Monsieur. Monsieur: Ah, bai? Sofi: Bai hala da, nik irabaziko banu, seguruenik astean behin egingo zenuke lan... Monsieur: Hala bada...zerbait egin beharko dugu... Sofi: Ulertu didazu Monsieur maitea... ulertzen dugu elkar... Tea hartzeko prestatu egingo naiz, aio ba... Monsieurrek ordularia begiratuko du, Madamme Soufle azalduko da atzeko parte batetik. MS: Kaixo, arratsaldeon Monsieur... Monsieur: Arratsaldeon, erreinuko ahots zoragarriena! MS: Oh Monsieur, zenbatetan esan behar dizut gurera etorri behar duzula morroi moduan... Monsieur: Eskerrik asko, Madamme baina ezinezkoa zait, badakizu paktu bat daukadala printzearekin eta bere aita izandakoarekin. MS: Hala da. Galdera bat egin nahi nizuke Monsieur: egia al da, printzearekin ezkontzeko, lehenengo te bat hartu behar dela zita modura...? Ah, tea hartzeko, pasta batzuk ere jarriko dituzte, ezta? Monsieur: Hala da, Erregearen sukaldariak egindako pasta berezi batzuk izango dira, badakizu ez dagoela bera baino sukaldari hoberik erreinu guztian. MS: Bai... hala da... Txokolatedunak egongo dira? Monsieur: Bai, nire begiekin ikusi dut nola nahasten zuten esnea eta kakaoa gozo-gozoa. MS: ... oh... zoragarria... apunta nazazu, printzearekin ezkondu nahi dut eta. Monsieur: Oso ondo. Denbora pasatzen da eta prestakuntzak egingo dituzte Torloniako Printzesa –tea Sartu egingo da printzesa; zapi batez du aurpegia tapatuta. Lu: Arratsaldeon, anderea. Monsieurrek atzeraka botatzen dio beloa kontu handiz, Madeleinek pastak jarriko ditu eta tea prestatuko du mahaian; isiltasuna, PT eta L begira ariko dira elkarri. Lu: Arratsaldeon Torloniako Printzesa. TP: Karen. Lu: Barkatu? TP: Nahiago dut Karen deitzea. Lu: Oh, noski, barkaidazu. TP: Ongi da. Lu: Egia esanda, zeure edertasunak liluratuta utzi nau, Karen; eta entzuna neukan edertasun handiko emakumea zarela. TP. Eskerrik asko, Printzea. Lu: Esadazu Lu, mesedez, konfinantza osoarekin. Eta, nolakoa da zure erreinua? Torlonia, ezta? Tea hartzen hasiko dira TP: Lorez betetako erreinu bat da han inori ez zaio jatekorik falta; benetan ederra da, jende atsegina bizi da han eta gure aita oso eskuzabala da. Lu: Monsieurrek asko hitz egin dit zuen lurraldeaz, joatekoa naiz egunen batean. TP: Gonbidatuta zaude nahi duzunerako. Luk Monsieurri begiratuko dio eta baiezko bat bezala emango dio, pastak bukatuko dituzte beraien lurraldeaz hitz eginez eta bat-batean Lu: Oso ondo pasatu dut eduki dugun elkarrizketarekin. TP. Baita nik ere, gainera, tea eta pastak izugarri onak zeuden (korroskada bat botako du eta bultzada bat emango dio bizkarrean) Eskerrik asko!! Luk nazka aurpegia jarriko du, nola izan daiteke emakume hain lirain bat modu hain txarrekoa Monsieur: Jainko maitea! Lu: Ahaztu dezagun gertatutakoa (Madeleineri begiratuko dio, eta Madeleinek irribarre egingo dio) Monsieur: Hurrengoa pasa dadila! (baxu) zure lehengusina!! Anabela sartuko da Anabela: Kaixo, Printzea. Lu: Anabela (erreberentzia) Eseri, mesedez. Anabela: (toki guztietara begiratuko du) Eskerrik asko. Lu: Anabela, zertara etorri zara gurera? Ba al dakizu zertarako den casting hau? Anabela: Bai, zurekin ezkontzeko. Lu: Baina hori ezinezkoa da, nire lehengusina zara!! Eta gainera, ez zenbiltzan sir Feliren atzetik? Anabela: Beno, zuk familia oneko emakume bat behar zenuen, ezta? Ba hemen naukazu, gainera ezagutzen dugu elkar eta nik badakit aginduak ematen. Lu: Baina, txoratuta al zaude? Anabela: Lu!!! Desesperatuta nago, ez dakit zer egin Feli neureganatzeko, ikusten dudanean korrika joaten da ezkutatzera. Ez dut jaten, ez dut lorik egiten, hil zorian nago. Berarekin maitemindurik nago eta edozer egingo nuke bere alboan egoteko. Eta zure oso laguna da; beraz, zurekin ezkontzen banaiz, agian gehiago ikusiko dut!! Lu: Baina txoratzen hasi da jendea, ai ama. Anabela, erabat txoratuta zaude. Anabela: Lu, zuk ez dakizu zer den maitemindurik egotea, zoritxarrekoa zara zu, eta behin-behineko zoritxarrean biziko zara betiko. Nik hemen daukat sua, Feli ikusi nuenetik ezin dut arnasarik hartu, ez dut beste gauza batean pentsatzen, esnatzen naizenean, gosaltzen dudanean, bazkaltzen dudanean, arratsaldean, afaltzen dudanean... Utz iezadazu zurekin ezkontzen, utz iezadazu pozik bizitzen. Zoritxarrekoa zara zu. Baina besteok ez dugu zure desgrazia ordaindu beharrik. Ezkon zaitez nirekin!!! Erruki jauna. Lu: Eraman ezazu hemendik, Monsieur. Arrastaka eramango du, eta berriro bueltatuko da Monsieur: Azken momentuan apuntatu den emakume oso arraro bat da hau, Albako dukesa baino titulu gehiago dituela dio... paper bat eman dit aurkezpen moduan. Tachan tachannnn La siñora, Doña, Doctora, Profesora, Jueza Dolores de espalda. Lu: Har ezazu eserlekua, mesedez Feli: Oh, en persona es usted mas guapo. Lu: Eskerrik asko, ez duzu gure hizkuntza hitz egiten? Feli: Bai, amore aprendo rapido, es la decimoquinta lengua que estoy aprendiendo y quieras que no, cuesta. Lu : ejem, ejem siñora, ikutzen ari zaren hori ez da mahaiaren hanka, nire hanka da. Feli: Eres el hombre mas atractivo que he conocido nunca, me acabo de enamorar de ti en cuanto te he visto, dime marinerito, ¿¿¿no te parezco atractiva???? (Peluka mugituko zaio, eta Feli dela konturatuko da) Lu: Ba... egia esan behar dizut, sartzen ikusi baino lehen, zerbait oso indartsua hasi naiz sentitzen eta bai, bai nire bihotzak hala dio, maitemindu egin naiz, Oh!! Hain azkar?? Ez nuen horrela iritsiko zenik pentsatuko!!! Monsieur!!!!! Abisatu guztioi Slaugheko erreinuak baduela erregina. Siñora me casare contigo para siempre. Monsieur badoa Eh!!! Tssst baina nire emaztea izateko gauza bakar bat eskatuko dizut, eta horrela sentitzen dudalako, gutxienez 10 seme-alaba edukiko ditugu. (Peluka kenduko dio) Feli: Me ha arrancado el pelo, me ha arrancado el pelo!!! ¿ahora soy calva??? Monsieurrek sorpresa handia hartuko du eta Maddeleinek ere bai. Serio Lu: Feli, lagun maitea. Feli: Barkatu, Lu. Lu: Badakit denbora luze honetan gezurrak esan dituzula, egun batean zure atzetik joan nintzen zure etxeraino, badakit ez zarela diruduna. Badakit ez zarela titulu horien jabe, baina nik maite zaitut. Monsieur: Nik zerbait ustela nabaritzen nuen kontu honetan, ja! Eta orain ni baino pobreagoa dela ematen du. Lu: Monsieur!! Feli: Nolatan ez didazu ezer ere esan? Lu: Pozik ematen zenuelako, eta banekielako hau zela eraman nahi zenuen bizitza. Dena dela, nire lagunik onena zara; oso aktore txarra zara, eta gezur handiak esaten dituzu. Benetan uste zenuen nirekin ezkonduko zinela? Feli: Egia esan, ez dakit zer pasatu zitzaidan burutik, baina edozer egiteko gai sentitzen nintzen, barkatu. Barkatu ez naiz lagun ona izan. Lu: Orain dela asko nekien; egia esan, dibertigarria izan da. Monsieur: Berandutu egingo zaigu Lu, castingarekin jarraitu behar dugu . Lu: (Feliri) Egon lasai lagun, dirua behar baldin baduzu, eskatzea besterik ez duzu. Feli: Barkatu, egin dudana, oso lotsatuta sentitzen naiz. Monsieur: Egon beharko zenuke. Lotsagarria izan da. Lu kezkaturik dago. Monsieur kanpora irtengo da MS: Egunooooonnn, lalilolaaaa. Lu: Ohh MS! MS: Kaixo. Ohhh, a ze merendola!! Kaixo, printzea. Lu: Bai harrigarria zu hemen ikustea! Har ezazu eserlekua, mesedez! MS: Eskerrik asko!! (txalo) Has naiteke?? Lu: Bai hasi, mesedez. (harritu egingo da) Oh, ongi da, MS. Zenbat urte dituzu? MS: Oi ama, zure sukaldariak prestatutakoak dira, ezta? Lu: Bai, hala da, gustatzen? MS: Zoriondu ezazu nire partez, sekulakoak daude!! Lu: Bai, janari eta postre ederrak prestatzen ditu gurean. Zertan ari ginen... Ah, bai! Esan iezadazu, mesedez, nolatan nirekin ezkontzeko halako irrika? MS: Uhm...bai itxaron (paper bat atera eta irakurtzen hasiko da). Zure andere panpoxa izan nahi dudalako, noski (jaten jarraituko du). Oh! Ia-ia ahaztu egiten dut, abesti bat prestatu dut momentu honetarako. Lu: Ah bai? Ongi da, entzun dezagun, ba. MS: Ohh (maitasun kantu bat ekarriko du) Lu: Bravo! Ehm, oso ondo! MS: Eskerrik asko, eskerrik asko. (jaten hasiko da berriro ere) Lu: aha, ondo da, ehm... barkatu madamme, baina jateari utziko al zenioke mesedez? Hitz egin dezagun pixka batean, bai? MS: barkatu nirekin hitz egiten ari zara? Monsieurrek platera hartu eta MS plateraren atzetik doa, horrela eramango du kanpora Lu: Barregura sartu zaizu? Madeleine: Barkatu. Lu: Ez, ez, ongi da, niri ere barregura handia sartzen zait. Barkatu, zein da zure izena? Madeleine: Madeleine. Lu: Izen polita duzu zuk. Madeleine: Eskerrik asko. Monsieur: Hau egun zoroa!! Monsieur, oraindik ez al duzu inor aproposik aurkitu? Lu: Zuk zer uste duzu, horrelako panorama izanda? Monsieur: fffff...!!! (Listan begiratuko) Ohh, azkena dator eta nik uste aproposena... Lu: Zein da? Monsieur: Oraintxe bertan ikusiko duzu... (Sofi kondesa sartuko da) Lu: Kaixo. Sofi: Kaixo. Lu: Eseri, mesedez. Sofi: Eskerrik asko. Lu: Terik nahi? Sofi: Pixka bat hartuko nuke, mila esker. Tori nire kurrikuluma, bota iezaiozu begirada bat, ea zer iruditzen zaizun. (Monsieurrek hartuko du eta baiezkoa emango du, Monsieurreri gustatu egingo zaio) Monsieur: Master bat dauka aginduak ematen; bai, bikaina, eta Afrikara laguntza ematera joan zinela dio hemen. Sofi: Hala da, emakume oso kontzientziatua naiz eta, laguntza behar dutenentzat. Sofi: Oso gozoa dago tea; barkatu, baina galderatxo bat egin nahi nizuke. Lu: (papera hartuko du) Oh, harrigarria kurrikuluma. Sofi: Ez hartu kontuan. Garrantzitsuena, beti, pertsona ezagutzea izaten da. Lu: Arrazoi handia daukazu. Barkatu, baina momentutxo batean atera egin behar dut, komunera joan behar dut eta. Sofi altxa egingo da. Monsieurrek eta printzeak ateetan hitz egingo dute, baiezkoa emanez eta bat-batean Madeleine sartuko da te gehiago prestatzera, baina bota egingo dio gainean. Sofi: Ohhhhhh, zikin harroputza, begiratu zer egin duzun, txolin nazkagarria, zu bezalako arratoiek egiten dituzte halakoak, utz nazazu bakean. Nazkagarria zara, nazkagarria... (Luk dena ikusi du eta sartu egingo da, Madeleine oso kezkatuta agertuko da, ia-ia negarrez) Ohh printzea, barkaidazu, begiratu zein zikin nagoen, zure garbitzailearen errua izan da! Lu: Nahi gabe egingo zuen; gainera, hori ez da pertsona bati hitz egiteko modua. Sofi: Pertsona dio... ja! Lu: Eska iezaiozu barkamena. Sofi: Hori da, barkamena eskatu. Lu: Ez didazu ulertu, barkamena zeuk eskatu beharko zenioke. Sofi. Zer? Karkarkar, nik? Lu: Gauza oso mingarriak esan dizkiozu. Sofi: Baita zera ere!! Nik zerbitzari bati barkamena eskatzea? Mesedez! Lu: Penagarria zure portaera, joan zaitez nire etxetik. Sofi: Zer? Lu: Joan zaitez, mesedez. Ez ditut horrelako portaerak onartuko nire etxean. Sofi: Baina... txorakeria batengatik horrela jarriko al gara? Begiratu nire kurrikulumari! Lu: Berdin zait! Sofi: Nahiago duzu zerbitzari zikin bat, ni bezalako emakume bat baino... Lu: Hla da. Agur. Sofi: Ongi da, banoa; baina ez pentsa esku hutsik irtengo naizenik (mahaitik ahal duena hartuko du) Nazkagarria... Madeleine joan egingo da korrika Lu: Eh, geldi zaitez pixka batean. Barka iezaiozu, asko sentitzen dut. Barkatu. Eseri zaitez momentutxo batean nirekin, mesedez. Baina ez da agindu bat. Egin nahi duzuna. Pasta batzuk jango al zenituzke? Ez izan lotsati, berandu da eta gaur kontu hauekin ez duzu jateko astirik eduki. Madeleine: Eskerrik asko, printzea. Lu: Deitu Lu, mesedez. (Barrez hasiko da Lu. Madeleine, berriz, lotsatu egingo da) Madeleine: Nitaz barre egin ote du? Lu: Ez, ez mesedez. Ikusi al duzu nola zetorren Feli? Madeleine: Bai, ikusi dut (barre egingo du) Baina penagarria iruditzen zait. Lu: Hala da, egia esan behar badut. Te pixka bat hartuko zenuke? Madeleinek buruarekin baietz. Bukaera Laguntzailea: Ze polita izan den istorio hau, entzun ditudanetik politena iruditu zait. Istorio kontalaria: Bai, garai politak izan ziren haiek... Lo egin ezazu nire laguntxo maitea, baina lehenago tori mokadu bat (gaileta zahar bat emango dio eta honek gogo onez hartu eta jan egingo du) Poz-pozik lo hartuko dute. |
| Catolico de Santa Maria (Marianistak) |