IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 06-07 »  Ave Jose Antonio

Ave Jose Antonio
Ave, Jose Antonio!
(Telebistako “plato” batean, arratsaldeetan egiten diren saio txoro horietako batean…)

Uxue: Orain beste gonbidatu bat jasoko dugu. Sara da bere izena, eta oso altua delako kexatzen da eta txikiago izan nahi du. Trauma sortzen ari zaio eta laguntza behar du. Eman diezaiogun ongi etorria gure saioan txalo batekin .

Aintzane: Kaixo!

Uxue: Ea ba, zein da zure arazotxoa?

Aintzane: Ba, begira, oso altua naiz, eta niretzat arazo bat da. Nik txikiagoa izan nahi dut, zapata eta arropetan ia ez dago nire tailarik, beti berdin jantzita joan behar dut. Gainera, toki guztietan buruarekin jotzen dut, eta usoek nire buruarekin estropezu egiten dute. Ezin dute ezer asmatu txikiagoa egiteko, adibidez, petit-suisak jan edo?

Uxue: Baina, hain gaizki sentitzen zara txikia izanda?

Aintzane: Bai. Kaletik noala, jende guztiak seinalatzen nau, eta “a ze dorrea!” esaten dute.

Uxue: Ez kasurik egin, beraiek baino hobeto sentitu behar duzu altua izanda!

Aintzane: Bai, baina baztertuta sentitzen naiz, eta trauma bat sortzen ari zait.

Uxue: Bueno, lasai, begira modeloak. Haiek ere oso altuak dira eta hor dabiltza Cibelesen eta…

Aintzane: Erdi biluzik doazelako, jendea ez dio begiratzen haien altuerari.

Uxue: Bueno, eskerrik asko etortzeagatik eta zure arazoa kontatzeagatik.

(Eta altxatzerakoan agurtzera…)

Egia esan, a ze neska puska!

Aintzane: Ikusten, zuk ere bai!

(Eta negarrez irtengo da.)

Uxue: Orain beste gonbidatu bat. Oso triste dago perikitoa hil zaiolako. Aurrera!

Maialen: (negarrez sartuko da) Txoria hil zait! Zergatik gertatu ote zait hau niri? Lehenengo, nire arraina, gero dortoka, katua, untxia, eta orain perikitoa, zergatik?, nik asko maite nituen…

Uxue:. Badakizu, animalia bakoitzari hiltzeko garaia heltzen zaio.

Maialen: Baina nire perikitoa gehien maite nuena zen.

Uxue: Eta zer gertatu zitzaion hiltzeko?

Maialen: Astebete janaria ematea ahaztu zitzaidan.

Uxue: Eskerrak maite zenuela, bestela…

Maialen: Bai, ba, pila bat! Zerbait esan nahi duzu horren kontra?

Uxue: Ez, ez, gainera… Begira, sorpresa bat daukagu zuretzat!

Maialen: A, bai?

Uxue: Bai, tori, beste perikito bat!

Maialen: Ze polita! Eskerrik asko.

(Eta badoa aurkezleari kolpe bat ematen diola.)

Uxue: Bueno, ba, ohorezko gonbidatuak aurkezteko ordua iritsi zaigu! Aurrera, ba, Miren eta Joxe Antonio! Txalo bero bat beraientzat! Esan didatenez, orain dela 20 urte ezagutu zuten elkar diskoteka batean, eta handik 15 urtera banandu egin ziren bost seme-alaba eduki eta gero. Baina aurten, kasualitatez, kanpin batean elkar aurkitu dute eta berriro maitemindu dira.

Uxue: Nola bizi duzu esperientzia?

Miren: Zein, kanpinekoa?

Uxue: Bai.

Miren: Ba, oporretan joan nintzen alabekin “Playa Montroig” kanpinera. Gauean iritsi ginen, eta, denda barruan lo egin ondoren, komunera joateko altxatu nintzen, eta hara non aurkitu nuen Joxe Antonio! Hasieran ezinezkoa iruditu zitzaidan, eta, egia zela ziurtatzean, haserretu egin nintzen. Oraindik gogoratzen naiz beste neska horrekin musukatzen harrapatu nuen egunaz...

Uxue: Zer? Beste batengatik utzi zintuen? Zergatik egin zenuen hori, Joxe Antonio?

Joxe Antonio: Ba, begira, kokoteraino nengoen beti “Joxe Antonio, platerak garbitu” edo “Joxe Antonio, ez edan hainbeste eta zatoz aspiragailua pasatzera!” Hori emakumeen lana da...

Uxue: Emakumeen lana? Baina zer uste duzu, emakumeek dena egin behar dutela?, janaria prestatu, etxea garbitu, umeak zaindu...

Joxe Antonio: Bai, hori izan da beti egin dutena. Ez dakit zer moda dagoen orain emakumeek gizonezkoen lana egiteko, eta alderantziz.

Uxue: Baina zein da emakumeen lana eta zein gizonezkoena?

Joxe Antonio: Gizonek etxera dirua ekarri behar dute eta emakumeek etxea txukun mantendu eta umeak zaindu.

Uxue: Ba, ni ez nator bat zure pentsaerarekin. Gizonak eta emakumeak berdinak gara; beraz, ez da horrelako bereizketarik egin behar, denok lagundu behar dugu lan guztiak egiten. Orduan, Mirenek lan egitera behartzen zintuenez, beste batekin ateratzen hasi zinen, ezta?

Joxe Antonio: Bai.

Uxue: Eta ez zara damutzen?

Joxe Antonio:Ez.

Miren: Nola ezetz?

Joxe Antonio: Bueno, pixka bat bai.

Uxue: Tira, baina garrantzitsuena berriz ere kanpin horretan gauzak konpontzea izan zen.

Joxe Antonio: Bai, Miren.

Miren: Bai, Joxe Antonio.

(Kanpin batean alde batetik Miren sartuko da, eta beste aldetik Jose Antonio. 0ndoren, buelta eman, eta batak bestea ikusiko dute.)

Joxe Antonio eta Miren: Aaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Joxe Antonio: Ze ostia egiten duzu zuk hemen!

Miren: Eta zuk??????????? Aizu, niri horrela ez hitz egin !!!!!!!

Joxe Antonio: Ez hasi beti bezala, utzi bakean !!!!!!!!

Miren: Horrela ez, Jose Antonio, niri horrela ez !!!!!!!!!

Joxe Antonio: Beti bezala jarraitzen duzu, ez zara batere aldatu. Amona zahar bat eginda zaude!!

Miren: Ni amona zaharra!!! Porralari zikina !! Zure seme-alabek ikusiko bazintuzte!!!!!!!!

Joxe Antonio: Nahiago dut porralari bat izan “barbi” txolina izan baino!!

Miren: Ez dakit nola egon naizen zurekin ezkonduta, !!txotxolo!!!

Joxe Antonio: Sorgina!! Pua!!!

Miren: Pua!

(Biek alde egingo dute)

(Roberta Bernarda izkinatik atera eta, intsektizida eskuan duela sartuko da.)

Roberta Bernarda: Ze gaizki egin dudan lo, neska! Eta gainera zomorro piloa dago, neska! Ze nazka! Ama!!!!!! Neska, eta gainera ez dago Willy zomorro guztiak akabatzeko!!!

(Beste izkinatik Brutus sartuko da eta nagiak aterako ditu; gero, ipurdian hazka egiten du eta Aitari garrasi egingo dio.)

Brutus: Aita, Joder!! Hi beti lotan, eta gosea zeukaat, motel!!! Aita, gorra al hago???? Sarai, Amona!!! Non dago Aita!!!! Mekaguen…

Roberta Bernarda: Jolin, motel, lasaitu, bestela aurpegia lehenago zimurtuko zaizu!!! Kar-kar, zu bezalako pertsonek barregura sortzen didate. Hain zarete arruntak, neska… Izan ere, ez daukazue ez glamourrik, ez klaserik, nik bezala, neska. Izan ere, ez daukazue lotsarik, neska!

Brutus: Baina ze uste dun putakume alen horrek “izan ere” eta “neska” esateagatik ni baino hobea haizela? Muturrak berotuko dizkinat! Baina… hi ez al haiz… ez, ezinezkoa dun. Itxaron… hi ez al haiz… Bai!!! Joder motel!!!!

(Bi segundo pasa, bata besteari begira, eta bere izenak esango dituzte. Biak batera: Roberta! Brutus! Hiletik tiraka hasiko dira.)

Roberta Bernarda: Zuk!!! Nire “barbie cascanueces”-i ilea moztu zenion eta tatuajeak egin zenizkion!!! Ez dut inoiz ahaztuko!!

Brutus: Eta hik nire “action man” panpinari ezpainak gorriz margotu hizkion eta baloiari loretxo arrosak margotu “pase de modelos” bat egiteko!! Ahaztua neukala uste huen, ala?

Roberta Bernarda: Jo, neska, nik ez dut zu bezalako pertsonekin harremanik eduki nahi, neska. Agur eta zoaz betiko, neska!

Brutus: Aio, pelaio!!!

(Eszenatokitik alde egingo dute. Sara eta Sarai bikiak sartuko dira, biak batera nagiak ateratzen hasiko dira eta luzatze-ariketak egiten; ondoren, bat-batean elkar ikusi, eta garrasika hasiko dira.)

Sara: Zu! Ni ! Ni! Zu!

Sarai: Zu! Ni ! Ni! Zu!

(Elkar ukitu eta garrasi egingo dute berriro, eta elkar besarkatu. Txaloak tiki tiki tuu ta ta takata taka taka ta kiu kiu u u u u u u u u kuotaaaa ya)

Sarai: A!

Sara: Berriro!

Sarai eta Sara: elkarrekin!

Sarai: Zer

Sara: egiten

Sarai: duzu

Sara: hemen?

Sarai: zer

Sara: egiten

Sarai: dudan

Sara: hemen?

Sara: Amarekin, Roberta Bernadardarekin eta Malenekin etorri naiz.

Sarai: Ni Aitarekin, Brutusrekin eta Amonarekin etorri naiz.

Sara: Ze guai!

Sarai: Jo, aspaldi ez genuela elkar ikusten! Goazen jolastera!

(Joan badoaz. Beste albo batetik Amona aterako da bere senarraren errautsekin eta hitz egiten hasiko da.)

Amona: Hortzordea!! Ahaztu egin zait!

(Berriro bueltatuko da.)

Amona: Zer eguraldi zoragarria, Josetxo! Gogoratzen zara gure seme alabekin kanpinera etortzen ginenean? Ze urte haiek, ze zoriontsuak ginen eta ze siestak hartzen genituen, e? Josetxo? Koltxonetan gora eta koltxonetan behera, baina nik ia ez dut adinik horrela ibiltzeko, lurrean lo egiteko. Giharrak, Josetxo, giharrak, jadanik ez naiz zuk ezagututako neskatila xarmant eta lirain hura. Eta aurten ere kanpinean gaude. Gure seme baldar honek ezin gaitu hotel batera eraman. Jesus, a ze semea tokatu zaigun! Tira, bazkaria prestatuko dut, bestela ez du inork egingo eta gosez hilko ginateke.

(Eszenatik aterako da. Apurka-apurka familietako kideak sartuz doaz.)

Roberta Bernarda: Tostada ziztrin batzuk besterik ez gosaltzeko?

Miren: Lasai, maitea, ez arduratu, kar-kar. Aterako ditugu arrautza freskoak, zukua, eta kolakautxoa.

(Aitak begirada zorrotzez begiratuko die eta, guztia entzun ondoren, harrotasunez.)

Joxe Antonio: Brutus, mesedez, atera ostrukaren arrautzak.

Brutus: Sara, atera itzan ostrukaren arrautzak eta xanpain apurtxo bat!!! Kar-kar… mmmmmmmmmm!!!!!!!!!!!!!!!!!

Sarai: Joeeeeeeee!!!!!! Beti nik!!!!!

Miren: Eta bide batez atera itzazu kabiarra eta izokina. Eta niretzat “cava super special cuallity de la france” atera, mesedez.

Roberta Bernarda: Ama, zein cava?

Miren: 2.000 € kostatu zena, maitea.

Roberta Bernarda: A, bai…?

(Txeta bat joko dio Amak)

A bai, neska, bai!, huskeria hori, neska, hurrengoan esango diot Will-i ekartzeko halako bi kostatzen den bat, bestela, pobreak garela emango dugu, neska.

(Joxe Antoniok eta Mirenek elkarri begiratuko diote eta bat-batean, amorruaren amorruz, hasiko dira oihuka bata bestea baino gehiago direla erakutsi nahian:)

Joxe Antonio: Sarai, atera gulak!!!

Miren: Roberta, atera Pato à l’orange-a!!!

Joxe Antonio: Atera gulak!!!

Miren: Atera sushia!!!

Joxe Antonio: Atera Eusko Labela duen txuleta!!!

(Hurbiltzen ari dira bata bestearengana, eta geroz eta amorru gehiagoz tonua altxatuz doaz. Azkenean zentimetro batera daude bata bestearengandik eta… )

Miren: Atera bakailao freskoa!!!

Joxe Antonio: Atera….

Amona: Nahikoa da!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Hemen babarrunak, eta jogurta, beti bazkaldu izan dugun bezala

Iragarki bat imitatuz.

Jose Antonio: “Jogurt griego, de Paniego”

Denak: Jogurt griego?

Jose Antonio: “De Paniego”

Denak: De Paniego?

Jose Antonio: Yogur griego

Denak: de Paniego

Jaten hasiko dira, eta atea joko dute. Afrodita, alaba zaharrena da. Roberta Bernardak atea irekiko dio.)

Roberta Bernarda: No Martini, no party.

(Eta atea itxiko dio. Afroditak berriro joko du, orain botila batekin agertuko da)

Roberta Bernarda: Martini, no party.

(Eta atea itxiko dio)

Brutus: Sartu, neska!, ez duzu ikusten ez dagoela aterik?

(Afrodita sartu egingo da)

Afrodita: Aita, Ama, ezkondu egingo naiz.

(Denak korrika eta garrasika hasiko dira Afroditak txilibitua jo arte.)

Afrodita: Hau ezinezkoa da, berriro hasiko gara. Ea nola portatzen zareten!

(Atera doa eta sartzen denean denek agurtuko dute.)

Eta hau da nire senargaia, Alex. (Guztiei aurkeztuko die, eta hauek ezkutuan gonbitoka hasiko dira.)

Amona: Banekien nik hau ez zela ezkontzara birjin iritsiko. Bere ama bezalakoa da. (Senarren hautsei hitz eginda.) Joe , Josetxo mundua gero eta okerrago doa.

Joxe Antonio: Mesedez, ama, ez hasi berriro, gaizki bukatuko dugu eta.

Brutus: Isil hadi, behingoz!!!

Sara eta Sarai: Nolako inpresioa hartuko du Alexek???? Horrela jarraituz gero, uxatu egingo duzue!!!

Roberta Bernarda: Ai, zer ondo!!!!!! Soineko berria erosiko dut, eta joan egingo naiz…

Brutus: Ba, ni honela joango naiz, ez dut ezer erosiko.

Sara eta Sarai: Ze ondo, soinekoa eramango diogu nobiari!!! Tan tan, tan…

Afrodita: Hobe dugu hemendik alde egitea, goazen igerilekura.

Denak batera: Wazemank!!!

(Igerilekuan…)

Roberta Bernarda: Ai, zenbat xomorro!

Brutus: Isil hadi, begira nola hartzen dudan euli hau!

(Eta jan egingo du)

Roberta Bernarda: Ai, o, ze nazka!!!!!!!

(Spraia botako du)

Amona: Horiek giharrak!!!!!! Ba, nire Josetxorenak …

Joxe Antonio: Ama…

Brutus: Aizak!!!!!!! Utzi nire amona bakean, nahi duena egiteko adina zaukak eta!!!!!!!!

Sara eta Sarai: Uretara!!!!!!!!

(Uretara salto eginez eta zipriztinduz.)

Roberta Bernarda: Izan ere!!!! Busti egin naute, neska, ze gogorra… Rimel guztia galduta!!! Aaaaaaaa!!!!!!!!! Ze nazka!!!!!!!!!

Brutus: Ajjjjj!!!!!!!! Ze pija!

Roberta Bernarda: Izan ere, pija ez, super-hiper-mega pija eta poltsarekin joko zaitut.

Afrodita: Nahikoa da!!! Beti biraoka! Ezin al duzue zuen artekoa konpondu? Sufritzen dugunak gainerakoak gara.

Miren: Arrazoia dauka Afroditak. Zer uste duzue, zuen haserrealdietan ondo pasatzen dugula?

Roberta Bernarda: Baina ama, joe…

Miren: Ez ama eta ez ezer, emaiozu musu bat Brutusi.

Roberta Bernarda: Zer? Aizu, neska, nik zorritsu horri ez diot muxurik emango, aditu?

Miren: Ba, gutxienez, elkar besarka ezazue.

Roberta Bernarda:Baina, neska, zikindu egingo nau…

Brutus: Aizu, joan den astean dutxatu nintzen, e? Ez dut zuk ni kutsatzerik nahi! “Bale, neska?”

Afrodita: Bueno, uretara noa, ea bueltatzean pasatu den ekaitza.

Miren: Zurekin noa.

Amona: Itxaron iezadazue, Josetxoren flotagailuaren bila noa.

Joxe Antonio: A! Ni ez naiz bi hauekin bakarrik geldituko.

Roberta Bernarda: Bueno, neska, gauza bat egingo dugu... Zuk ez didazu ezer esango eta nik ez dizut ezer esango, bai, neska. Bestela poltsarekin joko zaitut.

Brutus: Ongi, da, baina zerbait esaten badidazu, ostiko bat emango dizut.

(Sarai eta Sara greban jarriko dira. Orduan, Joxe Antonio eta Miren antzokira sartuko dira.)

Sara eta Sarai: Aita, ama, gu ez banandu, zuek elkartu.!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aita eta Ama: Ze ari zarete egiten ??????????????????????

Sara eta Sarai: Zuek elkartu arte ez gara askatuko!!

Aita eta Ama: Gu elkartu!!!!!!!!!!??????????

Ama: Honekin itzuli baino lehenago lesbiana bihurtuko naiz!!!

Aita: Eta ni gay!!!!!

Ama: Sara Etorri nirekin!!!! Goazen!

Aita: Sarai, goazen!! Eskutik hartuko ditugu eta alde batetik bestera eramango ditugu.

(Mirenek Sarari eskutik tiratuko dio eta Joxe Antoniok Sarairi.)

Aita eta Ama: ia, askatu! Non dago giltza??????!!!!!!

Sarai: Ez dakit non dagoen!!!

Aita: Non dago giltza???

(Lepotik hartuko du.)

Sara : Hemen dago giltza! Kar-kar.

Ama : Ekarri hona.

Sara: Baleeeee, toriiii!

(Aitak giltza hartu eta eskuburdinak askatuko ditu. Bi ahizpak giltzak eta eskuburdinak hartu eta 1-2-3 kontatzean Amari eta Aitari eskuburdinak lotuko dizkiete.)

Ama eta Aita: Baina zer egiten ari zarete????????????????????????? Askatu oraintxe bertan!!!!!! Eta eman giltza!!!!!!!!

Sarai: Giltza nahi duzue, ba, begira!

(Eta giltza ahoan sartzen du.)

Ama eta Aita: Zer egin duzu??????????? Botaka egin oraintxe bertan!!!!!!!!!!!

Sarai: Ezzzzzzz.

Sara: Agur, ondo pasa!

(Eta biak badoaz.)

Aita: Siestara noa.

Ama: Ba, nik ez dut siestarik egin nahi!

(Aitak arrastaka bere logelara eramango du.)

Joxe Antonio, ez! Joxe Antonio, ez! Ai, Joxe Antonio…

(Guztiak beste aldetik aterako dira, isil-isilik gerturatu, eta, aieneak entzuterakoan, barrez bueltatuko dira.)
Zurriola Ikastola DBH 3. A