IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 06-07 »  Ba bai

Ba bai
Ba bai

I. Ekitaldia


Gaztetxean, sofa batzuetan gazte batzuk berriketan.


1. eszena



Iker: Etzakela izorratu, motel! Orain? Nola joango haiz ba, orain?

Urko: Ba, bai, orain joan behar diat, ez nauk martxoan joango, beka orain eman zidatek eta.

Ane: Baina, maketa grabatzeko bezperan, ospa? Hi jota hago, ez hago burutik sano! Txikitako Urko kokorikotikoriko, orain Unibertsitatean bekadun... Ez al dago niretzat txokorik Estrasburgon?

Urko: Egon hadi lo eta jango dun me!

Ibai: E, hi, gu ez gaudek lotan...

Urko: Beno, bazekiat, baina aukerak sortu eta onartu egin beharra zagok. Eta, neska, hau aparta dun benetan.

Maialen: Ezin duk taldea bertan behera utzi, hi haiz eta herriko bateria jotzailerik onena...

Urko: Ez naun bakarra munduan, egin ezazue castinga. Eta lagunduko dizuet.

Iker: Baina, benetan bahoala? Etzakela adarra gehiago jo, faborez.

Urko: Ez faborez, eta ez mertzedez. Estrasburgora noala eta kitto. Gustatu edo ez gustatu... bonjour, Estrasburg!!

Maialen: Bakarrik sentituko haiz!

Urko: Lasai, neska, han denok berdin egongo gaitun eta mundu ttiki honetan ez dun gure herri koxkor hau bakarrik. Dena den, messengerretik egongo gaitun.

Ane: Ni bisitan joango nauk, nahi baduk...

Ibai: Hara bestea! Bat badoala, eta orain bigarrena?

Ane: Beno, beno, denok joango gaituk bisitan.

Maialen: Behintzat lagunduko diguk castinga antolatzen, ezta?

Urko: Bai, noski, hortaz etzanela dudarik egin!Baina, ezer baino lehen goazeman entseatzera!

Iker: Lehenengo lehenengoak eta gero gerokoak.Goazen castingerako kartelak prestatzera!

Maialen: Nik bazeukaat kamera, beno aitak, ekar dezakedala uste diat.

Ibai: Non egingo dugu, hemen bertan, ezta?

Iker: Hortaz, gaztetxean izango dela jarriko diagu. Noiz, bihar?

Urko: Lasai, ni datorren asteartera arte hemen nagok.

Iker: Orduan larunbatean, jende gehiago izango duk libre eta.

Ane: Pieza librea, ezta? Jarriko dugu gure izena? “Ba-bai“ taldea? Ziur jende gehiago agertzen dela.

Iker: Horixe, bestela, zer? Geu gaituk gaztetxeko talderik hoberena.

Maialen: Batez ere talde bakarra garelako.

Iker: Beno, hau prest, kopiak egin eta berehala txartelak jartzera.

Ane: Primeran!! Zenbat eta lehenago, orduan eta hobeto? Goazemank! Bakoitzak pare bat jar ditzala!

Badoaz denak.

2.eszena



Castingerako prest.

Ane: Hor daudela zain!! Eta tartean beltz bat!

Urko: Ederki, neska! Horiek ditun jaun eta jabe perkusioan!

Maialen: Eta dantzan! A ze mugimendua!!

Urko: Eta erritmoa! Begira batuka, bongoak, tinbalak…

Ibai: Beno, ez emozionatu! Zer nahi duzue, aldez aurretik erabaki, edo zer?

Iker: Hori, hori, castingnarekin hasiko gaitun! Nola jarriko gara?

Ane: Ba, normal, hori bai, erne belarriak eta begiak!

Ibai: Horixe! Gu ongi entzuteko moduan jarriko gaitun, eta kitto! (Aulkiak kokatuko dituzte)

Iker: Esan lehenengoari sartzeko. Nola du izena?

Maialen: Jon, Jon Kaskagorri, hori jartzen dik hemen!

3. eszena



(Maialenekin batera Jon Kaskagorri sartuko da)

Jon: Egunon, Jon Kaskagorri nauk eta 18 urte ditiat.

Iker: Egunon bai, hasi bateria jotzen.

Jon: Bai.

Jon bateria jotzen ariko da.

Ibai: Oso ongi, Jon, ba al daukak musikako ikasketarik?

Jon: Baaaa... Astean bitan irakasle batengana joaten nauk.

Maialen: Zer musika mota gustatzen zaik?

Jon: Denetik pixka bat entzuten dinat, baina nire gustukoa punka dun.

Urko: Talderen bat gustatzen al zaik bereziki?

Jon: Bai, “Piperrak” taldea dinat oso gogoko.

Ane: Jo al duk beste talderen batean?

Jon: Beno bai, txikitan eskolako lagunak eta nik talde bat sortu geninan, baina ez zinan arrakastarik eduki, erabateko porrota lortu geninan, baina ongi pasa… hori bai! “Earki”!!

Ibai: Nongoa haiz?

Jon: Ni bertakoa, ez al nauk ezagutzen edo zer? Sikiera pixka bat…

Iker: A ba ez, kasuren batean gure taldean sartzen bahaiz, entseatzeko bertan daukak, hemen bertan entseatzen diagu eta.

Maialen: Lanean habil edo ikasi egiten duk?

Jon: Oraintxe bertan praktikak egiten ari naun, baina sos batzuk lortzeko, euskal pizzan ordu batzuk sartzen ditinat.

Ane: Emango al higuke telefonoko zenbakia?

Jon: Bai, noski, nire fitxan daukazue.

Iker: Eskerrik asko, deituko diagu.

Jon: Ederki ba, agur.

Taldeko guztiak: AGUR!!!!!!!

4.eszena



Eider Arruabarrena Maialenekin barrura sartuko da, eta bere burua aurkeztuko du.

Eider: Kaixo, ni Eider Arruabarrena naiz eta 17 urte ditut eta Bilbotik etorri naiz.

Iker: Hasi jotzen, mesedez.

Eider: Ederki.

Eider jotzen hasiko da, eta jotzen ari den bitartean makila eroriko zaio.)

Eider: Barkatu, barkatu, berriz hasiko nauk.

Ibai: Ez, ez, jarraitu hintzen tokitik, bestela…

Ane: Itxaron, itxaron, zenbat urterekin hasi hintzen jotzen?

Eider: Ba, 14 urterekin.

Talde osoa hasperen eginez

Urko: Beste aukera bat emango dinagu, ekin!

Eider: Mila esker!

Eider berriro hasiko da jotzen, oraingoan hobeto joko du eta...

Ibai: Oso ongi jo dun!

Maialen: Niri ere gustatu zaidan, baina hire gurasoek uzten dinate talde honetan jotzen?

Eider: Em... ez dinat uste nire gurasoak ados egongo direnik.

Iker: Ui, ui, ui, uI,…

Eider: Ui, ze!

Iker: Ez izan hain astuna, neska!

Eider: Ni banoak, aio!

Ibai: Ez joan, geldi hadi, beste pieza bat jo ezan!

Eider: Utzi bakean, nik nahi dudana egingo diat, total ez nauzue hartuko.

Maialen: Ez, Eider Arranoetxea, ez joan.

Eider: Ez naun Arranoetxea, Arruabarrena baizik.

Maialen: A, barkatu.

Iker: Itxaron pixka bat, Eider.

Iker taldearekin hitz egiten hasiko da.

Ibai: Hobeto pentsatu dinagu, ez badugu inor hobea aurkitzen, heu hartuko haugu, ados?

Eider: Ados! Oso ongi. Espero diat deitzea.

Maialen: Lasai, neska! Ongi pasa, bitartean.

Taldea: Aioooo!

Eider: Deitu ee, ez ahaztu! Kar-kar-kar!

Iker eta Ane: Bai, bai… aio, aio… Kar-kar-kar!

Neska badoa

Urko: Niri gustatu zaidan.

Maialen: Bai, ez zegok gaizki, baina… bai, hurrengoaren bila joan, bai?

Ane: Bai.

5. eszena



Ane kanpora irtengo da.

Ane: Hurrengoa, mesedez!





Anerekin Jusuf sartuko da, eta berarekin batera beste neska bat.

Jusuf: “Bai”, neu naiz (Bere hizkuntzan).

Fatima: Ni Fatima naiz eta laguntzera nator, izan ere berak ez baitaki euskaraz hitz egiten, eta elkar ulertzeko etorri naiz, ongi iruditzen bazaizue…

Ane: Noski, eskerrik asko. Zein da bere izena?

Jusuf: xxxxxxxxxxxxx…

Fatima: Jusuf, Marokotik dator eta 20 urte dituela esan du.

Urko: Hara, nire adin berberekoa da.

Ibai: Zenbat urterekin hasi zinen bateria jotzen?

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Fatima: Bere herrian, perkusioa, txiki-txikitatik jotzen ikasi du.

Harrituta geratuko da talde osoa.

Iker: Ba al duzu familiarik Euskal Herrian?

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Fatima: Ez, ez du familiarik zoritxarrez; neu naiz hemengo lagun bakarra.

Urko: Esan iezaiozu jotzen hasteko, mesedez.

Fatima: xxxxxxxxxxxx…

Jusuf jotzen hasiko da.

Taldea harrituta geratuko da Jusufen emanaldiarekin.

Maialen: Bikaina, ezta? (Aho zabal)

Urko: Kanpoan itxaron, mesedez; gure artean hitz egin behar dugu.

Fatima: Ongi da, xxxxxxxxxxx…

Jusuf: Eskerrik asko.

Biak doaz kanpora.

6.eszena



Ibai: Niregatik… onartuko nikek.

Urko: Ni ez nauk egongo, baina komeni zaizue taldean horrelako bat edukitzea.

Iker: Baina… beltza duk!

Urko: Horrek ez dik batere axola! Gainera, heu haiz sartzea nahi ez duen bakarra, ezta?

Iker: Ez, ez nauk bakarra.

Urko: Nola ez haizela bakarra?

Maialen: Bai, beno… ni ez nagok oso ados.

Urko: Bera dun hobekien jotzen duena, ezta? Eta zer axola du koloreak?

Maialen: Beno, horrela ikusita...

Urko: Jakingo dun, ba, gure mapa genetikoa berdin-berdina dela, ezta?

Maialen: Noski, beno... niregatik onartuta zegok.

Iker: Bai, eta niregatik ere bai.

Ane: Beno, ba, esango diogu sartzeko eta taldean onartuta dagoela?

Maialen, Iker eta Ibai: Bai. Konforme.

Ibai kanpora aterako da, Yusefen bila.

Ibai: Ez zeudek, hauek ez zekiat nola moldatzen diren euskaraz!! Ospa egin ditek!

7. eszena



(Anaire sartuko da.)

Maialen: Hurrengoa, Anaire Etxeberria, hator hona!

Anaire: Kaixo, ni Anaire naiz, 18 urte ditut eta talde honetan jotzea ikaragarri gustatuko litzaidake.

Urko: Kaixo, eseri hor, eta hasi bateria jotzen.

Anaire aulkian eseriko da eta bateria jotzen hasten da.

Ibai: Jusuf hobea zuan!

Urko: Ba, bai! Egia esanda oso ongi jotzen zian!!

Ane: Anaire, zergatik gelditu haiz?

Anaire: Urduri xamar nago eta.

Ane: Ba segi joka, hi lasai egon...

Anaire joka hasiko da.

Maialen: Bueno, oso ongi egin dun, Anaire, deituko dinagu!

Anaire: Ederki, eskerrik asko!

Iker: Beno, ba ez horregatik, oso ongi jo dun, baina dudatan gauden.

Anaire badoa.

8. eszena



Maialen: Bueno, Anairek ez dik gaizki jo, baina, Jusuf, egia esan, onena bera izan duk. Ez didazue ezetzik esango, ezta?

Ane: Horixe, nire ustez, oso ongi jo din Jusuf-ek.

Urko: Jonek ez din hain ongi jo, eta Eider oso urduri egon dun.

Iker: Eta Eiderrek kontzertuan horrela egon behar baldin badu, ba gaizki!

Ibai: Konklusioa: Jusufekin geratuko gaituk, ezta?

Maialen: Ba, nire ustez, bai!

Ane: Bai!

Urko: Oso ongi jotzen din, nik Jusuf onena izan dela uste dinat, eta berarekin geratzen bazarete, ongi egingo duzue.

Iker: Hori egina zegok, Jusufekin geldituko gaituk!

Maialen: Orduan Jusuf sartuko dun gure taldean.

Ane: Bai, ba orduan deituko zioagu oraintxe bertan, ezta?

Urko: Bai, ez?

Iker: Tira ba!

Ibai: (Sakelakoa hartuko du eta Yusu-i deituko dio.) Bai , kaixo, Fatima? Ba zorionak, talderako ona iruditzen zaigun! Etorri bihar 15:00etan. Tira ba, bihar arte, agur.

9. eszena



Gaztetxean daude entseatzeko asmotan.

Maialen: Goazen pixka bat entseatzera.

Ibai: Hori dun eta.

Entseatzen hasiko dira.

Bizilaguna (Joxe): Aizue, isilik egon! Lo egiten saiatzen ari gara!

Iker: Hara, eta guri zer?

Maialen: Instrumentuek ateratzen duten soinua besterik ez da eta…

Bizilaguna (Ramon): Hi, gazte, errespetua adineko jendeari.

Bizilaguna (Joxe): Poliziari deituko diogu!

Ibai: Deitu ba! Zer egingo digute haiek?

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Bizilaguna (Ramon): Zer ari zara esaten? Niri euskaraz hitz egin!

Bizilaguna (Joxe): Udaltzainei deituko diegu dezibelioak neurtzeko.

Maialen: Deitu ba!!

Udaltzaingoari deituko diote eta beraiek entseiatzen segitzen dute.

Ibai: Oso ongi , Jusuf.

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

10. eszena



Udaltzainek atean joko dute. TOK-TOK

Maialen: Bai, zein da?

Udaltzain 1: Ireki atea!

Taldea: Ez!!

Udaltzain 2: Ireki atea, edo bestela indarra erabili beharko dugu!!

Atea irekiko dute.

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Udaltzain 1: Guri euskaraz hitz egin!!

Ane: Zer gertatzen da?

Udaltzain 2: Zuetaz kexak jaso ditugu. Eta dezibelioak neurtzera gatoz!

Iker: Neurtu ba! Udaltzainek dezibelioak neurtukon dituzte kanpoan, baina konturatuko dira dezibelioak ez direla pasatzen.

Udaltzain 1: Dezibelioak ongi daude, bueno gure zeregina egin dugu, aio!!

Maialen: Bai, aio, bakea eman ezazue!!

Udaltzainak udaletxera bidean doaz.

Udaltzain 1: Ikusi al duzu mairu bat dagoela?

Udaltzain 2: Goazen Pernardorengana, mairu bat dagoela esatera.

II Ekitaldia


1. eszena


Alkatearen bulegoan atea jotzen entzungo da.



Alkatea: Bai, aurrera.

Udaltzain 1: Egunon, Pernando jauna, bi gizon hauek kexaka etorri dira.

Ramon: Izan ere, gaztetxe zahar horretan gazte batzuk egun guztian lata ematen ari dira.

Joxe: Bart gauerdira arte aritu ziren jotzen, eta gainera musika horrek buruko mina jartzen digu.

Alkatea: Baina, nola hamabiak arte?

Udaltzain 2: Guk dezibelioak neurtu ditugu, eta ez ziren neurritik pasatzen.

Andre 1: Zarata oso altua entzuten zen.

Udaltzain 2: Dezibelioak ez badira pasatzen, ezin diegu ezer esan.

Alkatea: Nik ere gaztetxe hori behingoz ixteko gogoa daukat, baina zerbait pentsatu behar dugu.

Udaltzainak joan egingo dira.

2. eszena



Ramon: Utzi pentsatzen. Badakit, azpijokoren bat egiten badiegu?

Joxe: Eta droga jartzen badugu? Badakizue gaur egungo gazteek...

Alkatea: Nondik lortuko dugu materiala?

Joxe: Nik lagunduko dizuet droga lortzen, baina gero ni...

Ramon: Zu, zer?

Joxe: Gero nik ez dut ezer jakin nahi.

Ramon: Ados, ongi da.

Alkatea: Noizko ekarriko duzu zera (eskuekin keinu eginez) .

Joxe: Ba... itxaron, dei bat egin behar dut.

Alkatea: Ongi bada, azkar.

Joxe: (Hizketan ari da telefonoz). Esan didate gaur arratsaldean, bostetan, udaletxera ekarriko dutela, zure izenean.

Alkatea: Ez, ez, udaletxera ezin dute ezer ekarri, esan zure etxera eramateko eta gero ekarri.

Ramon: Ez, ez, ezin da, bere etxea ez. Kalean geratuko gara berarekin.

Joxe: Ongi da, berriro deitu eta esango diet Katu Kaleko zazpigarrenera ekartzeko.

Alkatea: Ongi da. Andreak berriro deituko dio geratzeko.

Joxe: Sei eta erdietan geratu gara, eta orduan udaletxean zazpietan?

Alkatea: Nola geratuko gara zazpietan? Oraindik goiz da, jendea kalean dabil, eta gazte txoro horiek gaztetxean egongo dira oraindik.

Joxe: Atzo gauerdira arte egon ziren; orduan, ordu batean geratuko gara udaletxean eta plana antolatuko dugu.

Alkatea: Materiala ekarri, ez ahaztu.

Joxe: Bai, Pernando, eta puntual etorri, zure puntualitatearekin...

Alkatea: Bai ordu laurden lehenago aterako naiz etxetik eta garaiz agertuko naiz.

Joxe: Orduan ordu batean udaletxean. Agur.

Alkatea: Bai, agur.

III Ekitaldia


1.eszena


Alkatea eta sozioa bulegoan plana prestatu ongiren gaztetxera joaten dira.



Alkatea: Aizak! Hartu droga eta utzi kalimotxoa egoten den armairuan. Ez ahaztu aztarnarik ez uztea, e!

Sozioa: %50 oraintxe nahi diat, bestela lana heuk egin beharko duk.

Alkatea: Ongi zegok, hementxe zeukaat, baina lana perfektua nahi diat.

Sozioa: Primerako lana egingo diat.

Alkatea: Hasi bada! Aio!!

Sozioa: Bai, banoak.

IV Ekitaldia


1. eszena


Sozioa gaztetxerantz doa.



Sozioa: (Eskuak igurtziz )Hementxe gaudek! Ba, klipa hementxe! (Atea irekitzen hasiko da.) Lortu diat!

Jusufek soinuak entzun egingo ditu.

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXX (“Zein dator?” keinu bidez agertua)

Sozioa: Zer izan da hori? Katuren bat, akaso!

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX (“Hobeto isildu eta grabatu gaztetxeko kamerarekin”).

Sozioa: Ba! Poster hauek! Eta begira kuxin horiek. A ze itsusiak! Beno, edarietan gustu ona ditek gutxienez, karkarkarkarkar! A ze kuxidadea! (Kuxinak botatzen ditu.) Hara!! Hanka sartu diat. Kontxo-kontxo! Ea droga non jartzen dudan... Hemen, hor, ez, hemen bai, bai! Ui, ui, ui, ze ongi!

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX (Zein izango da?)

Sozioa: Hemen jarriko diat! Pernando honekin oso pozik geratuko duk!

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX (Dena zintan dago. Pernando kakazturik hago!)

Sozioa: Aio, gaztetxeari! Aio! Karkarkar...

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXX (Hau gazteei erakutsi behar diet!)



V. Ekitaldia


(Miaketa eguna iritsi da, eta denok gaztetxera doaz.)


1. eszena

.

Epailea: Has dadila miaketa!

Fatima: Joango al gara gela nagusira?

Udaltzain 1: Ongi da, bai, goazen.

Fatima kameraren bila hasiko da

Udaltzain 2: Fatima, zer duzu eskuetan?

Fatima: Aurkitu dudan kamera bat.

Udaltzain 1: Ba al du zintarik barnean?

Fatima: Baietz uste dut.

Udaltzain 2: Ea, bada!

Fatimak begiratu egingo du.

Fatima: Bai, zinta bat dago barnean.

Epailea: Ekarri zinta hori! Nik ikusiko dut eta!

Epailea zinta ikusten hasiko da eta kameran sartuko du ikusteko.

Epailea: Hara, hara! Hau zer da?

Fatima: Guk egindako castinga da, baina, jarrai dezagun ikusten.

Epaileak zinta ikusten jarraituko du, eta konturatuko dira zintan zerbait susmagarria dagoela.

Epailea: Hara, hara! Zein da hau?

Ibai: Hau? Gure taldekiderik ez behintzat.

Epailea: Ikus dezagun berriro zinta eta igo bolumena!

Bolumena igoko dute, eta berriro ikusi.

Epailea: Hara! Pernando izena aipatzen da!

Udaltzain 1: Hau preso egon zen, ezagutzen dut, eta badakit non bizi den.

Epailea: Hemen garbi asko ikusten da: berak jarri du droga. Atxilotzeko agindua emango dizuet. Atxilotu ezazue, eta nire bulegora ekarri, ahal bezain azkar. Berehala emango dizuet nire agindua idatziz.

Udaltzain 1 eta 2: Ongi da!

(Atxilotzera joango dira)



VI Ekitaldia


1. eszena

:

Epaitegian fiskala galdeketa egiten



Epailea: Hurrengoa, Patxi Homero. Lehenengo akusatua.

Epailea galderak egiten.

Fiskala: Non zinen Urriaren 2an, goizeko ordu bietan?

Patxi: Nire etxean, telebista ikusten.

Fiskala: Norbait ba al zegoen zurekin, esaten duzuna frogatzeko?

Patxi: Ez, ni bakarrik nengoen (epaileak bere hitzak idatziko ditu).

Fiskala: Noiz egon zinen azkeneko aldiz alkatearekin?

Patxi: Orain dela bi aste.

Udaltzainak eskua altxatuko du eta epaileak hitza emango dio.

Udaltzain 1: Ez, hori gezurra da.

Epaileak moztu egingo dio.

Epailea: Barkatu baina ez da zure txanda, zure txanda iristerakoan esango dituzu esan beharrekoak.

Fiskala: Eta azkeneko galdera, noiztik da zure laguna?

Patxi: Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar.

Fiskala: Eskerrik asko zure erantzunengatik.

2. eszena



Epailea: Hurrengoa, Udaltzain 1, mesedez.

Fiskala: Lehen Patxik esan du orain dela bi astez geroztik ez duela alkatea ikusi eta zuk esan duzu gezurra dela. Zergatik?

Udaltzain 1: Urriaren 1ean etorri zen udaletxera Pernandori bisita egitera.

Fiskala: Zenbat denbora egon ziren biak hizketan?

Udaltzain 1: Bada ... 2 ordu eta erdiz gutxi gorabehera.

Fiskala: Eta badakizu zertaz hitz egin zuten?

Udaltzaina 1: Ez, oso baxu hitz egiten zuten; baina, bai entzun nuen hurrengo egunean biak afaltzera zihoazela.

Patxi: Beno, berehala egia esango dizuet: neu izan nintzen droga utzi zuena, ez atxilotu (belauniko jarriko da lurrean). Lan hori nire familiarentzat izan zen, diru hori nire familia hilabete osoan mantentzeko behar nuen, eta atxilotzen banauzue... kito, gureak egin du.

Epailea: Orain alkateari galdetuko diot, eta ea egia den esaten duzuna. Oraingoz itzalera, ez dago askatasunik zuretzat. Ikerketarekin jarraitu ahala, hartuko dugu behin betiko erabakia. Dei bat egin dezakezu, zure familiari, noski, ezta bururatu ere alkateari egitea!

3.eszena



Alkateari galdeketa.

Epailea: Kaixo, egun on!! Egia hutsa eta egia besterik ez duzula esango zin egiten duzu?

Alkatea: Bai (eskua altxatuz) zin dagit.

Epailea: Beno, bada, besterik gabe, hasiko gara.

Alkatea: Mugitu, azkar, azkar.

Fiskala: Non egon zinen gaztetxean droga jarri zuten gauean?

Alkatea: Nire bulegoan, lan asko nuen eta.

Fiskala: Zer lan zenuen?

Alkatea: Herriaren proposamenak irakurri behar nituen.

Fiskala: Frogatu al dezakezu? Ba al dago lekukorik hori egiazta dezakeenik?

Alkatea: Nire idazkariak.

Fiskala: Ongi. Ezagutzen al duzu Patxi Homero?

Alkatea: Ez, ez dut ezertaz ezagutzen.

Fiskala: Galdeketa bukatu da.

Epailea: Ongi da. Jarraian Patxi Homero eta Fernando Zuriaren erantzunak konparatuko ditugu.

Gezurra dela konturatuko dira.

Epailea: Fernando Zuria, atxilotu egiten zaitugu epailearen aurrean gezurra esateagatik, eta Patxi Homero, zu, berriz, gaztetxean droga jartzeko kontratatzeagatik.

Alkatea: Ez!!! Gazte madarikatuak!!! Aterako naiz hemendik, bai, eta orduan ikusiko duzue!!!

Epailea: Udaltzaina!!! Etorri, eta eraman hemendik!!!

Alkatea: Ez!!! Alde, alde, utzi bakean!!! Esan dizuet!!! Dena kontatuko dut!!!

Epailea: Ongi da!!! Udaltzainak, askatu!!!

Alkatea: Utzi bakean!!!

Epailea: Eseri hemen.

Fiskala: Zer kontatu nahi duzu?

Alkatea: Emmmmmm... nire sozioak jarri zuen droga, Patxi Homerok, nire aginduak betez.

Fiskala: Aja!!! Harrapatu zaitugu!!!

Epailea: Beno, bada...

Fiskala: Barkatu, epaile anderea!!! Nork lortu zuen droga ere esan beharko digu, ezta?

Epailea: Bai.

Fiskala: Erantzun nire galderari!!!

Alkatea: Drogarena beste kontu bat da, neroni konpondu naiz hura lortzen.

Fiskala: Ongi da, badaukagu epaia.

Epailea: Esan.

Fiskala: Fernando Zuria, 6 urtera kondenatzen zaitugu, Guantanamoko kartzelako ziegarik ilunenera.

(Kartzelara eramango dute)



VII. Ekitaldia


1. Eszena


Fatima eta Jusuf gaztetxe biderantz dihoa. Gazteak gaztetxean daude hizketan.



Maialen: Noiz etorriko da Jusuf?

Ibai: Laster espero dinagu, baino, hemendik bi egunera askatu behar diten, ezta? Atea joko dute.

Iker: Zein izango da?

Ibai atea irekitzera doa.

Ibai: Jusuf! Zer moduz, aspaldiko!

Jusuf: Kaixo XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX.

Fatima: Asko pozten dela zuek ikusteaz.

Anek besarkada bat emango dio Jusufi.

Maialen: Ongi tratatu al haute kartzelan?

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Fatima: Jana oso txarra zela esan du.

Ibai: Herria oso eskertua zegok hirekin, alkatea preso baitago hire burutapenagatik!

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Fatima: Herriari eskertu beharko geniokeela esan du.

Maialen: Bazekinat!! Eskerrak emateko kontzertu bat egingo dinagu!!

Ane: Hori dun eta!!

Iker: Guazemank kontzertua prestatzera!!

Maialen: Ni arduratuko nauk baimena lortzeaz.

Iker: Eta ni propagandaz!

Jusuf: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Fatima: Lehenengo entseatu egin beharko duzuela dio.

Ibai: Hori dun prezisuena!, gainera hau xuxton kontzertua izango dun eta.

Ane: Ejem, Ejem…… Bada, bada, ekin!!



VIII Ekitaldia


1.eszena


Taldea jotzen ari da, kanta bukatutakoan epailea eszena

tokira igoko da.

Epailea: Gabon, gabon denoi.... (Isiltasuna eskatzen keinuak) Gabon, berriz ere. Gazte hauek beraien lehenengo kontzertua emango dute, baina ez naiz horretarako etorri. Taldearentzat gauza inportante bat emateko baizik, beno, egia esan, Jusufentzat batez ere.

Fatimak Jusufi epaileak esandakoa itzuli egingo dio.

Epailea: Berarentzat paperak ditut, berari esker alkatea kartzelan sartzea lortu baitugu.

Jusuf: Eskerrik asko, epaile jauna xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx.

Fatima: Nire lagunak zera esaten du: esker hitzak bakarrik dituela zuretzat.

Maialen: Gure alkate nazkagarriak herriko gaztetxea ixteko egin zuena kontatuko dizuet. Lehenengo, musika jotzen ari ginenean, dezibelioak neurtu, eta horregatik itxi zuen gaztetxea, dezibelioak bere mugatik pasa ez arren.

Iker: Gero, alkatearen lagun batek droga sartu zuen eta horretan ari zela alkatearen izena esan zuen; une horretan, hain zuzen ere, Jusuf grabatzen ari zen. Gero Fatimak epaileari bideoa erakutsi zion eta epaileak alkatea kartzelan sartu du, eta orain espero dugu bertan usteltzen egotea.

Epaileak paperak emango dizkio Jusufi, honek muxu emango die, eta emozioagatik negarrez hasiko da.

Epailea: Orain ez dut lata gehiago eman nahi, gazte hauek beraien lehenengo kontzertua eman behar dute eta; zuzenean zuekin “Ba, bai” taldea, beraien aurreneko abestiarekin. Jendea: Aupa gazteak! Eeeeeeeeeeeee! Eeeeeeeeeeee! Aupa gazteak!!

Ba, bai taldea beraien lehenengo kontzertua jotzen hasten da; eta, konplikazio ugari pasatu arren, orain Jusufek behar zituen paperak lortu ditu.
Arantzazuko Ama. BHIko DBH 2. Maila
(Arduraduna: M. Josune Otxotorena)
2006-2007 Ikasturtea