![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
| Esnatzeko Ordua |
| Ametsetan ari nintzen |
|
Ainhoa: Juan, Peru, Unai, Josu, Mariano, Antonio... Musuak eta musuak… Ringggggggggggg, ringgggggggggggggggggggg!!!!! Iratzargailuak joko du. Ainhoa: Zoaz pikutara! Handik 5 minutura ama etorriko da.
Autobusa Protagonista autobusera igoko da, kutxa-txipa dagoen tokira hurbildu, eta bonobusa bilatzen hasiko da bere zorroan, motxilan eta arropako poltsiko guztietan.) Txoferra: Tira, mugi, ez daukadala egun guztia zuri hemen itxoiteko! Protagonistak bonubusa aurkituko du azkenean eta makinan sartuko du bost aldiz, eta bostetan txirrinak egin ondoren…) Txoferra: Joño! Esango du txoferrak, eta, txartela eskutik kenduta, berak sartuko du. Protagonista autobusean jendetzaren artean sartuko da ahal duen moduan eta, autobusa arrankatzean hain zakarki, lurrera eroriko da. Martxan dauden bitartean, protagonista altxatu egingo da eta, berriz frenoa sakatzean duenean, berriro eroriko da lurrera. Azkenean, protagonistak toki batean esertzea lortuko du, baina, handik pixka batera, amona zahar bat etorriko da eta hitz egingo dio. Amona: Maitea, tokia utziko al didazu? (Protagonistak beste alde batera begiratuko du.) Ba al dakizu hitz egiten dizutenean aurpegira begiratu behar dela? Entzuten al didazu? Gaur egungo gazteria… Protagonista: Que sí, vieja!!! (Oihu egingo du protagonistak, tokitik altxatuz.) Momentu horretan autobus guztia protagonistari begira geratuko da eta lotsa-lotsa eginda jarriko da. Bidaiaria: Vergüenza debería darte! Protagonista gorri-gorri jarriko da eta amonari bere ondoan dagoen tokian esertzen utziko dio. Protagonistak ikastolako liburuak aterako ditu eta puff esango du.) Amona: Zer, fisika ikasten? Hori txupao-mamao dago. Berluigiren legeetan oinarrituta, pi ixa ber bi askatzeko Giobaniren formula eginez gero, biren laurenaren bostena eman behar dizu, eta gero seiren laurena biderkatuz pi zenbakiaren 8/9 bat emango dizu bestela bosten… Protagonistak, bitartean, lo hartuko du, eta, hori entzutean, azkar esnatu, eta autobusetik salto egingo du.) -Hurrengo geltokia: Jesuitak. (Ateak irekiko dira eta protagonista, ahal duen bezala, autobusetik aterako da; baina, ateratzean, oin bat harrapatuta geldituko zaio ateetan eta atea jotzen hasiko da.) Protagonista: E, e ,e… Azkenean, autobusa arrankatzera doanean, justu-justu lortuko du ateratzea, baina zapata bat utziko du autobusaren barnean.) Protagonista: Gelditu-gelditu!!!!! (Amona leihotik.) Amona: Zertan ari zara? Gaur ez daukazu gimnasiarik, fisika baizik!! Zoaz ikastolara!! Azkenean, autobusak arrankatuko du eta protagonista berandu iritsiko da ikastolara zapata gabe.) 08:30 Ikastolan. Azterketa Ikastolan, ikasleak ikasgelara sartuko dira hitz eginez eta irakasleak esango du… Irakaslea: IXO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Ikasle guztiak ahal duten azkarren eseriko dira, eta bidean baten bat erori, eta berriro altxatuko da zalaparta batean… Kontrola hamar orritakoa izango da eta hainbat ikasleri erori egingo zaizkio orriak. Kontrola oraintxe hasi da!!!!!!!!!!!!!! (Ikasleak zoroaren pare hasiko dira idazten. Irakasleak buelta eman orduko, ikasleak kopiatzen eta idazten hasiko dira. 10 segundo igaro ondoren, berriro buelta emango du eta ikasleak bere lekuetara bueltatuko dira azkar eta isilik irakaslea konturatu gabe. Berriz burua liburuan zentratuko du, eta ikasleak oraingoan lekuz mugituko dira, batak besteari kontrola kopiatzeko asmotan. Irakasleak buelta emango du berriro 10 segundoz, eta batek esango du: Festa!! Ikasle guztiek konfetiak botako dituzte airera. Irakasleak buelta emango du berriro 10 segundoz, eta ikasleak konga dantzatzen hasiko dira. Ikasle batek lorezko koilare bat jarriko dio irakasleari. Ikaragarrizko iskanbila sortuko da eta irakasleak, zurrumurru bat entzun duelakoan bere lekutik altxatuko da. ikasgelari buelta bat emango dio zerbait susmagarria aurkitu nahian.) Irakaslea: Zerbait entzun dut, egon zaitezte isilik, mesedez, bestela… eta berriz bere liburuan kontzentratuko da. 10:30 Jolas Garaia Neskak, borobil batean bildurik. Ainhoa: Ei, ei, ei… Ze erantzun duzue lehenengo galderan? Ez dakit ondo erantzun dudan. Nik XV. mendea jarri dut. Miren: Ainhoa, bai, hori zen, oso ondo! Retegi: Zer moduz Julenekin? Okendo: Ba, ondo, bai, ondo gaude! Miren: Eta atzo? Zer? Zer gertatu zen? Okendo: Joe, ba, betikoa, hitz egiten hasi… Retegi: Eta? Okendo: Orduan, goxo-goxo besarkatu eta… hori! Miren: Joe, ze guay! Ze inbidia dizudan! Nahiko nuke nik… joe… Ainhoa: Bigarren galderan zer jarri duzue? E, bigarren galderan, e, e...? Retegi: 1492. Ainhoa: Hori ere gaizki jarri dut. Legor: Ei, Ainhoa, penkatu egingo dut, ez dakit ezer, uff!, ixo! Miren: Eta zu, Retegi? Ez zinen ateratzen tipo batekin? Retegi: Utzi egin nuen, oso aspergarria zen! Okendo: Joe, baina oso guapoa zen! Miren: Sekulakoa zegoen! Legorburu paretari begira hitz egiten. Legor: Eta, orduan, Vasco da Gamak India aurkitu zuen. Eñaut: Joderrr, Legorr zu, beti bezala, tope margi! Laguntza beharrrr baduzu, kar-kar, badakizu! Legor: Baina zuk zer dakizu? Eñaut: Asko eta denetik, teorrikoa eta prrraktikoa! Neskak, Irati eta Eñauten arteko elkarrizketa komentatuz. Miren: Joe, Legorburuk ere lortu du nobioa!! Okendo: Beti izan da politena!! Uff! Retegi: Joe, gainera, Aitorrekin, guztietan guapoena!! Okendo: Baina kontuz ibil dadila, Eñaut nirea da eta! Denak: A!! Ze guapoa, Aitor! Ainhoa denen momentu bikaina eteten. Ainhoa: Eta? Bai… hori… bosgarren galderan zer jarri duzue? Egia zela ala gezurra? Buf!, seguru gaizki jarri dudala! Denak: Ainhoa!!! Utzi bakean!! Retegi: Joan zaitez pikutara!! Miren: IXOOOOO! Okendo: Nahikoa da, denak kezkatuta gaude kontrolarekin, baina zuk gure onetik ateratzen gaituzu. Denak: Uff! Ainhoa: Baa… baa… barkatu (Alde batera joangon da, harriturik. Neskek Eñauti beraiengana hurbiltzeko eskatuko diote.) Miren: Eñaut, etorri hona!! Okendo: Bai, wapisimo!! Eñaut: Erran berriz, ez dudala ondo ulerrtu! Okendo: Ba, gugana etortzeko! Eñaut: Ongi da! Eñaut haiengana hurbilduko da. Retegi: Irakurri hau, mesedez, ez baitugu zure idazkera ulertzen ! Eñaut: Ea, errakutsi! Okendo: Tori! Papera erakutsiko diote: Bernardoren txakurrak harrapatu du arratoia eta haren hezurrak bakarrik utzi ditu. Eñaut: Ea, ba: Bernardoren txakurrak… harrapatu du arratoia… eta haren hezurrak lurrperratu ditu. Miren (barrez): Berriz! Berriz! Ez dut entzun! Eñaut: Berriro? Miren: Bai, berriro, berriro! Eñaut: Tira… Bernardoren txakurrak… harrapatu du arratoia… eta haren hezurrak lurrperratu ditu. Neskak: Kar-kar-kar! Ze ona! Kar-kar. Retegik papera lurrera botako du Eñaut: Retegi, zakarrak zakarrontzira! Ez bota lurrerra! Retegi: Nora? Zer? Eñaut: Zakarrak zakarrontzira bota behar dira! 14:00 Jangela Iñigo: Jo, marrubiak ez zaizkit gustatzen! Julen: Niri gutxiago. Eñaut: Ba, nirrri bai. Julen: Joe, honek dena jaten du. Eñaut: Jan egin beharrr da. Aitor: Ba, bota egingo dugu eta kitto! Marrubiak lurrera bota, eta sukaldariak ikusi egingo ditu) Zerbitzaria: Baina ze ari zarete!! ZERBITZARIA!! Hauei ez eman errepikatzeko!!!! Eta besteak tonu ironikoan barrez, Eñaut izan ezik. Eñaut: Eeeee!!! Ni ez dut ezer egin!! Zerbitzaria: Ixo! Ogiaren eta beste gauza batzuen arteko gerrak gertatzen direnean. Zerbitzaria: Hortzetako bat emango dizut! (Gerrak jarraituko du.) Zerbitzaria: Niri ez harrotu gero! (Gerrak jarraituko du.) Zerbitzaria: Zigortuta hirurak arte! (Gerrak jarraituko du.) Zerbitzaria: Mahai guztiak jaso beharko dituzue! (Gerrak jarraituko du.) Zerbitzaria: Eta orain pure guztia jango duzue! Plateren alboetan purea jarri, beste pertsona bati bota, ezpainak busti jangelakoa jan duzula pentsatzeko, jangelakoa desesperatu arte jarraitu… Edalontzi, plater edo beste zerbait puskatzean, jangela guztia mahaia jotzen hasiko da eta beti bezala liskarra.) Zerbitzaria: Kalamidadeak!!!!! Ixoooooo!!!!!!!!!!!!!!!! 17:00 Frontoian Euskitze: Gabon, ikus-entzuleok! Gabon, Joxean! Joxean: Gabon! Euskitze: Esaiguzu, ba, zer edukiko dugun gaur frontoian? Joxean: Gaur Zurriola kantxan Eñaut BETIRI IV.a eta Iñigo TXIKITO II.a dizkiagu jokoan. Ea nork irabaziko duen! Euskitze: Eta esaizkiguzu, ba, pilotarien ezaugarriak. Joxean: Iñigo txikitxoa duk, baita borobila ere, madalenaren antzekoa eta urdinez zihok jantzirik, nahiz eta edozer gauza esan eta gorri-gorria jarriko deken piperren moduan. Gure Iñigo txikia izanik, indar handiko mutikoa duk eta sake ikaragarria dik. Bestetik, Eñaut mutiko ahulagoaa dek eta pilotari ez zioko azkartasunik ematen. Euskitze: Bueno, ba, egin itzazue zuen apustuak! Nik Iñigoren aldeko apustua egingo dut. Eta zuk, Joxean? Joxean: Nik Eñauten alde, BETIRITARRAK beti izan baitira iaioak kirol honetan; eta argi zegok beste almandrongila, ordea, kazuelara. Euskitze: Zuen apustuak idazkaritzan egin ditzakezue. Maite eta Kontxi bertan daude zuen zain.. Egundoko giroa dago hemen, e, Joxean? Joxean: Hala dek, Euskitze! Ikusle asko zegok Zurriolako Iñaki Zelaia pilotalekuan. Horrez gain, animatzaile apartak dizkiagu gaur Iñigoren alde, Abadia and company Euskitze: Ingeles ahoskera bikaina, Joxean! Joxean: Badakik, Periren eskola intentsiboek bere fruitua eman ditek. Euskitze: Ea, ba, esaguzu zer dakarren oraingoan Earki Gatxik S.L. enpresak. Joxean: Ba, gaurkoan Earki Gatxik Zurriolaren kit berria ekarri diat. Bertan, kontroletako txuletak, jangelan ez jateko eta janaria bertan gordetzeko taperra, eta Antoniorenean 3 € gastatzeko ticketa zekarkiagu. Euskitze: Baita AXEL Perirentzat eta ileordea Josianentzat ere. Eta jangelan bazkaltzen dutenentzat, Joxean. Eta, bueno, eman diezaiogun hasiera gaurko partiduari. Joxean: Bai, hasiera eta bukaera, ze ez baitago kristorik partidu hau agoantatuko duenik. 18:00 Abesbatza Denak abesbatza gisa jarriko dira, batzuk goian eta besteak behean eta abesten duten bitartean, partaideak abesbatzatik atera, eta jendeari esango diote... Aitor: Eta ni beti kalera. Ez behin ez bitan eta ez hirutan. Egunero, astero, hilero. Eta nik ez nuen ezer egiten. Eñaut: Ni beti hirugarren ahotsa. Ez nuen hain gaizki abesten. Eta, gainera, saiatzen nintzen. Eta hala ere beti hirugarren ahotsa. Iñigo: Txapelketa guztietan beti azkenak geratzen ginen, beti azkenak. Baina egun batean sari bat eman ziguten, txapelketa guztietara joateagatik. Miren: Zure urtebetetzean ez ekarri tarta gehiago, mesedez. Estimatzen dugu detailea, benetan. Baina tartak erreta zeuden. Goikoa jaten genuen, baina gainerakoa zakarretara. Mireia: Nik kontzertuetan play-back egiten nuen. Klase askotara ez nintzen joaten, eta abestiak ez nekizkien. Horregatik, kontzertuetan: play-back. (Bukaeran denak barrez hasiko dira.) 19:30 Parkean (Parkean mutilak aulki batean daude, dirudienez, parean dituzten bi neskei begira.) Iker: Ze polita! Iñigo: Eta a ze atzealdea! Julen: Eta aurrean dituen “katxarro horiek”? Eñaut: Bai, borobil borobilak! Neskak, beraiez hitz egiten dutela pentsatuz, barrez hasten dira. Mutilek begiratzeari utzi gabe jarraituko dute. Aitor: Izugarria izan behar du gainean jartzea! Eñaut: Bai, moto jartzen nau. Iñigo: Non ikusi zenuen lehenengo aldian? Eñaut: Amaran, plaza batean, Arco ondoan. Ez naiz bere izenaz gogoratzen. Litro batzuk erosi, eta buelta bat ematera joan ginen. Iñigo: Zenbat daramazu berarekin? Eñaut: Hiru hilabete. Julen: Neurriak hartuko dituzu. Eñaut (kaskoa ateratzen): Bai, noski, beti jartzen dut. Aitor: Asko txupatzen du? Denak barrez hasiko dira. Zutik jarri eta abiatu egingo dira. Eñaut: Ikusi bai, baina ikutu ez. Nesken parera iristen direnean, hauek zutitu eta koketa jarriko dira. Mutilek agurtu eta aurrera jarraituko dute. Neskak zer egin jakin gabe geratuko dira. Bat-batean, denen artean motor bat ekartzen dutela sartuko dira. Neskek, haserre, alde egingo dute, oraingoan motorrari begira. |
| Zurriola ikastola |