IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 06-07 »  Grease

Grease
Grease!!!


Txikis: Lehenengo eskola-eguna, badirudi urtebete daramadala bertan.

Litxa: Bai, zer aspergarria, hemen eseriko gara?

Txikis: Sonia badator eta Frentxik neska berria ekarri du.

Litxa: Aizue, nire entsalada nahi al duzue?

Txikis: Ea sartzen zaidan

Litxa: E, Sonia hemen gaude.

Sonia: He, he, he, non daude mutilak?

Txikis: Beraien bazkaria ordainduko dutela uste duzu?

Sonia: A zer aurpegia.

Memo: Aizu Lalo, nahi duzu nire sardina bat zure salami zati bat ordez?

Lalo: Ezta pentsatu ere, denbora asko daramate poltsan.

Memo: Ez, nire amak lata berri bat ireki du gaur goizean.

Lalo: A, zure ama bokadiloa prestatzeko altxatu da?

Memo: Bai, urteko lehen egunean egiten du.

Lalo: Epa! Zertan ari zarete?

Lalo: Epa, Kiko!

Memo: Aizu, Kiko, zer daramazu poltsa horretan, sardina erdi batengatik aldatzen dizut.

Lalo: Erotuta zaude? Kendu txakur janari hori, ez nuke ezta hilda ere jango.

Lalo: E, Kiko, non egon zara udan?

Lalo: Lanean egon naiz.

Lalo: Lanean e… non?

Lalo: Biltegian, kaxak biltzen.

Lalo: Ze lan puska!

Lalo: Ixo! Autoa erosteko aurrezten ari naiz.

Lalo: Benetan.

Memo: Ze marka?

Lalo: Ez dakit, baina badauka izena, tximista deituko da.

Memo: Eta zergatik ez duzu San Bernardo bat erosten eta txakurkote jarri?

Lalo: Joe, gazteleran Dorre andereñoa tokatu zait, baina aurten ez da ausartuko niri berriz hitza zuzentzen, bestela…

Dorre Anedereñoa: Anastasio Godines, zure gaztelerako eskolan egon beharko zenuke edo oker nago? Hor egongo al haiz egun osoan?

Lalo: Bai, andereño; barkatu, ez, andereño.

Dorre Anedereñoa: Bai edo ez?

Lalo: Bai, andereño.

Dorre Anedereñoa: Hala uste nuen.

Memo: Eskerrak ez den ezer esaten ausartu, bestela….

Sonia: Aizue, zein da Frentxirekin datorren neska?

Frentxi: Kaixo neskak, begira hau Txikis da, hau Marti da eta hau Rizzo. Bera Sandy da eta Australiatik dator.

Sonia: Eta zer moduz kanguruak, zure lagunak?

Sandy: Oh! Oso ondo, eskerrik asko.

Frentxi: Aizu, Marti, zer betaurreko politak!

Marti: Bai, udan erosi nituen, nire ustez ederrago eta intelektualago egiten naute.

Sonia: Ez, oraindik aurpegia ikusten zaizu.

Marti: Arroz-esnea nahi al duzue?

Txikis: Nik bai.

Frentxi: Kontuz, arrozarengatik, hozka egin diezazuke eta.

Marti: Barkatu, Sandy, hemengo batzuk eskolara goaz.

Txikis: Aizu, Frentxi, zer egin duzu ilean, oso ondo daukazu.

Frentxi: Ezer ez, pixka bat apaindu dut.

Sonia: Eta zer egiten duzu hemen?

Sandy: Akademia batera joan behar nuen, baina hango zuzendariak eta nire aitak eztabaida bat izan zuten nire txarolezko zapatengatik.

Txikis: Zer ba?

Sandy: Hango zuzendariak esaten zuelako mutilak nire kuleroak ikus zitzaketela.

Marti: Non lortu daitezke horrelako batzuk?

Patty: Kaixo!

Sonia: Ui, hemen dator Patricia Robles, gure Lulu txikia.

Patty: Ez baduzu nahi, ez agurtu.

Sonia: Ongi da.

Patty: Lehen eskola eguna ikaragarri gustatzen zait, zuei ez?

Frentxi: Nire bizitzan gertatzen zaidan gauzarik interesgarriena da.

Patty: Ez duzuela asmatzen oraintxe bertan gertatu zaidana.

Denak: (ironiaz) Zer?

Patty: Ez dakizuela zein den kurtsoko ordezkaria:

Denak: (ironiaz) Zein?

Patty: Ni! Ez al da zoragarria?

Denak: (ironiaz) Zoragarria!

Patty: Barkatu ez aurkezteagatik, ni Patricia Robles naiz, pozten naiz zu ezagutzeaz. Gelditu kirolarien entrenamenduak ikusten, oso ondo pasatuko dugu.

Frentxi: Zer iruditzen zaizue Sandy?

Marti: Ez dauka klaserik. Ai ene, Jainko maitea!

Sonia: Zer geratzen da?

Marti: Betaurrekoko diamante bat zopara erori zait.

Memo: Aizu! Hori ez al da Danny?

Lalo: Zertan ari da nesken aldageletan?

Lalo: Neskaren batekin ibiliko da!

Danny: Zer gertatzen da, mutilak?

Tatxo: Zer, neska berriren bat hortik?

Danny: Ez, orain dela ehun urte ezagutu genituen betiko neskak.

Lalo: Nik jakin nahi dut zer egin duen udan Dannyk.

Danny: Ai! Ez zen ezer izan!

Denak: Gezurretan zabiltza?

Frentxi: Zer egin duzu udan, Sandy?

Sandy: Hondartzara joan naiz.

Txikis: Zertarako? Badago ba, igerileku zoragarri bat hemendik hiru metrora!

Rizzo: Bai, klorotan igeri egitea gustuko duen txolinarentzat.

Sandy: Mutil bat ezagutu nuen, horixe izan zen politena.

Rizzo: Mutil bat ezagutzeko bakarrik joan zinen hondartzara?

Sandy: Oh! Ez, bera beste era batekoa zen, oso jatorra.

Rizzo: Ez da horrelakorik existitzen.

Danny: Ziur jakin nahi duzuela?

Sandy: Ba oso jatorra zen, eta dena oso erromantikoa izan zen.

Denak: KONTAIGUZU!!!!!!

Patty: Mutil zoragarria dirudi Sandyk.

Memo: Ze guai, Danny!

Lalo: Titihandia eeeh!

Frentxi: Ez egin kasurik Rizzori, Sandy. Ez dakizu berari zenbat gustatuko litzaiokeen bera ukitzen ez duen mutil bat ezagutzea.

Lalo: Eee, ea, galdu egin naiz. Nola deitzen zen??

Txikis: (barrez) Imaginatzen al duzue Danny Seco bezalako mutil bat neska bat ukitu gabe?? A zer sufrimendua berarentzat, ezta??

Sandy: Danny Seco esan duzu??

Memo: Enroilatua al zen??

Danny: Nik ez dut hori esan, Memo.

Marty: Zer?? Danny Secorekin enroilatu zinen??

Sandy: Bai, ezagutzen al duzue??

Memo: Gauza hoberenak zuri gertatzen zaizkizu!

Lalo: Hurrengo batean berarekin topo egiten baduzu, aurkeztu mesedez. Berarekin… hitz… egin nahi nuke (barrez).

Marty: A ze barregura! Bagoaz?

Rizzo: Bai, hobe dugu. Egongo gara, Patty, agian zure liburutegi maitean. Beno, Sandy, ez galdu esperantza, edozein egunetan zure mutila berriz ikusiko duzu.

Sandy: Frentxi, zuk uste duzu hori egia dela??

Frentxi: Noski. Edozein egunetan…

Patty: Mutil zoragarria dirudi Sandyk!!

Memo: Ze guay, Danny!

Sonia: Zure mutila eta ez zizun ukitu ere egin! Mutil hori arraro xamarra da.

Lalo: Titihandia, eh!!

Frentxi: Ondo esanda, Sonia.

Lalo: Katolikoa al da?

Txikis: Zer gertatuko litzateke norbait Danny Secori buruz hori esango balu?

Tatxo: Beroa, eh Seco??

Sandy: Danny Seco esan duzu?

Danny: Nik ez nuen hori esan, Tatxo!

Sonia: Enroilatua al zen?

Memo: Gauza onenak zuri gertatzen zaizkizu.

Sonia: Egongo gara, Patty, agian liburutegian. Beno, ilusiorik ez galdu, seguruenik zure mutila itzuliko da.

Sandy: Benetan pentsatzen duzu hori, Frentxi?

Frentxi: Bai.

Sonia: Aizu, Danny, sorpresa bat daukat zuretzat.

Danny: Sandy?????

Sandy: Danny???? Australiara itzuliko zinela pentsatzen nuen.

Sandy: Azken orduan nire aitak iritziz aldatu zuen.

Danny: Benetan? Ba zuretzat hobeto, poxpolin.

Sandy: Zer pasatu da hondartzan ezagutu nuen Danny horrekin?

Danny: Ez dakit panpoxa, ez dakit; agian bi gara edo bestela begiratu orrialde horietan edo galdutako objektuetan galdetu.

Sandy: Baina non dago udan ezagutu nuen neska?

Frentxi: Anima zaitez, gizonek ez dute ezertarako balio, arratoiak bezalakoak dira; ez, okerragoak, arratoien akainak dira; edo okerrago, arratoien Akainen amebak dira, gizon fidagarri bakarra gure aita da.

Sonia: Bai, eta alferrik okerrena Danny da.

Litxa: Goazen, Sandy, behar duzuna gau bat kanpoan neskekin da; eta pijamaza bat egingo dugu nire etxean. Etorri nahi al duzu?

Sandy: Bai.

Txikis: Baina neska puruak e!

Denak: Oooooooo.

Ricki: Hey, hey! hemen dago zuen lokutore gogokoena, Ricki Rockeroa zuen irratigune gogokoenetik XERA etxea 10ak 10 gutxi eta rock berri bat. A!! aknea baduzu erabili celtote barraskilo baba!!

Txikis: Los animales de dos en dos uaa (biss)

Frentxi: Zigarro bat nahi?

Txikis: Erreko al duzue?

Frentxi: Noski, ondo dago.

Txikis: Errez gero, txiki geratuko zera.

Frentxi: Ixo, badakigu ezkutuan erretzen duzula. Sandy, bat nahi duzu?

Sandy: Ez zait gustatzen.

Frentxi: Ikusi, piztean zupatu fuerte. (Sandyk eztula egingo du) Ai, ez irensteko esatea ahaztu zait, hori erretzen duzunean egiten da.

Frentxi: Ikusi, hau frantses estiloa da, oso sentsuala, ezta?

Txikis: Inoiz ikusi dudan gauza nazkagarriena da.

Frentxi: Ai ahaztu egiten zitzaidan! Trago bat nahi?

Txikis: Ala! Inportatua da.

Sonia: Sandy, ez duzu nahi? Ez, horrela ez, azkar edan behar duzu, honela (…). Bestela, burbuilak irentsiko dituzu eta horrek sortzen du botagura.

Sandy: Orain ez dut gogorik.

Sonia: Seguru inoiz ez duzula ezer edan.

Sandy: Noski, nire lehengusinaren ezkontzan rompompe(a) edan nuen.

Sonia: Sinetsi beharko.

Frentxi: Sandy, ez dituzu belarritakoak! Nahi al duzu zuloak egitea?

Litxa: Nik oso politak diren belarritako arrosa batzuk ditut zuretzat.

Sandy: Arriskutsua da?

Frentxi: Ez! Oso ondo egiten dakit. Litxa, ba al duzu orratzik?

Litxa: Bai, baina zergatik ez duzu bainugelan egiten, Frentxi? Ez dut nahi nire gela odolez betetzea; bestela, nire ama haserretu egingo da.

Sandy: Zer??? Odola???

Frentxi: Odola momentu batez soilik isuriko zaizu.

Sandy: Ez nago gustura, nire etxera deituko dut.

Sonia: Ai, umemoko hau jada gaizki erortzen hasi zait.

ABESTIA



Txikis: Joder, Sonia, emaiozu aukeraren bat.

Litxa: Egia da, oraintxe ezagutu dugu eta! Kotxe baten soinua.

Sonia: Eh, mutilak. Ni beraiekin noa!!

Txikis: Eta zer esaten zaio mutil bati maitasunezko gutun batean?



Mutilak korrika aterako dira, ia arnasa ezin harturik tapoiak ekarriko dituzte eta Dannyk tuerka giltza ekarriko du.

Danny: Ez dakit zertarako ekarri dudan tuerka giltza, eskuekin kendu nezakeen.

Tatxo: Bai, saiatu, baina oraintxe bertan puskatu ditut nik hiru azkazal (guztiek barre egiten dute).

Lalo: Aizue, erretrobisore hauek railatuta daude!

Memo: Zenbat uste duzu emango didatela dado hauengatik?

Lalo: Zeinek jarriko dizkio erretrobisore zahar batzuk auto zahar bati?

Danny: Tonto batek, segur aski

Tatxo: Zer deritzozu saltzen baditugu?

Danny: Bai, gaueko hamaiketan, poliziari saltzen ez badizkiogu…

Memo: Ze grazia! Gainera poliziak ez ditu erretrobisore horiek erabiltzen (klasona entzungo da)

Tatxo: Hor dago desmantelatu dugun autoa. Azkar gorde lapurtutakoak.

Danny: Baina Kiko data!

Lalo: Jarri gauza horiek guztiak zeuden tokian, lapurrak.

Memo: Ei, lasai, gauzak zaintzen ari ginen, inork lapurtu ez zitzan.

Danny: Zer ari zara txatarra auto horrekin?

Lalo: Zer, Tximista?

Guztiak: Zer?

Tatxo: Benetan uste duzu sardina lata honekin, neska batekin ligatuko duzula?

Lalo: Beno, gauza batzuk falta zaizkio, baina tira, bukatzerakoan ikusiko duzue. bakarra, ikusgarriena: super tximista.

Sonia: Zer da hori?

Lalo: Zergatik hain berandu?

Sonia: Zer inporta du hain berandu; hau da zure deskapotable berria?

Lalo: Bai, ez dago ondo?

Sonia: Bai, gorpu-gurdi bat bezain ondo. Zer uste duzu dela auto bat? Eh, Danny, zure neskalaguna Litxaren etxean utzi berri dut kuxkuxeatzen.

Danny: Zer diozu?

Sonia: Sandra tuntuna, badakizu, Sandra Dee, zein gehiago?

Lalo: Eh, ondo portatu.

Danny: Esaiozu Soniari (polizien alarmak joko du).

Lalo: Libratu zaitezte rinetatik

Danny: Zer diozu, zureak dira eta.

Lalo: Ez, lapurtutakoak dira (korrika doaz). Sanddy animatzaile bezala entrenatzen eta Danny sartuko da

Danny: Epa, Sandy

Sandy: A, izutu egin nauzu.

Danny: Zer gertatu zaizu belarrian?

Sandy: Zer? (belarria eskuaz estaliko du). A, istripu bat izan zen.

Danny: Begira, espero dut ez segitzea haserre lehengo egunekoagatik.

Sandy: Atseginagoa izan zintezkeen zure lagunen aurrean.

Danny: Erotuta zaude? Zuk ez dituzu baldar horiek ezagutzen, neska batekin hizketan ikustean…

Sandy: Ematen zuen neskalagun berri bat zenuela edo horrelako zerbait.

Danny: Zoratuta al zaude? Niregatik izango balitz zu izango zinen nik begiratuko nukeen neska bakarra. Badakizu zer? Festa bat egingo diogu Frentxiri edertasun eskola batera joango delako. Nahi duzu nirekin etorri?

Sandy: Oso ondo, Danny zurekin egotearekin… ez diogu utzi behar inori berriz gu separatzea!

Patty: Kaixo, Danny!! (bastoi bat ematen dio Sandyri) Tira, Sandy eman honi buelta batzuk. Aizu Danny, konkistatzaile galanta egina zaude. Tira ba, Sandy, hasi praktikatzen!

Sandy.: Bai, gogo ikaragarria dut atleta horiek inpresionatzeko.

Danny: A, ulertzen dut, zuk nahi duzun bakarra atleta horiek inpresionatzea da, ezta?

Sandy: Ez esan jeloskor zaudela.

Danny: Mutil haietaz!

Sandy: Zuk egin ezin duzun gauza bat egiten dakitela bakarrik esan dut.

Danny: Begira, zuk ikusten nauzunean futbolean, orduan jakingo duzu nor naizen. Agur.

Danny: Aizu Frentxi, noiz hasiko zara edertasun eskolan?

Frentxi: Hasi nintzen eta orain peluka batzuk orrazten ari naiz.

Memo: Aizu Lalo, oraindik ezin duzu hori jan, ostirala da!

Lalo: Eta zertarako gogorazten didazu? Orain aitorpena egitera joan behar dut.

Txikis: Hori da luteranoa izatearen alde ona.

Lalo: Porkyren emaztea izatearen hoberena.

Txikis: Buf, begira nork dioen, Dumbo!

Frentxi: Aizu Memo, ez puskatu aldizkaria, Elvisen argazki bat dago eta gorde egin nahi dut!

Memo: Ei, lasai ni Marilyn Monroeren titiak ikusten ari nintzen.

Frentxi: Ba badakizu? Bere antza daukadala esan didate.

Memo: Zuk? Ez dituzu hain titi handiak.

Frentxi: Ba esan didate klinesak sartzen dituela sostenean.

Memo: Ba niri esan didate zuk ere sartzen dituzula!

Txikis: Lalo, hanburgesa bat nahi duzu?

Lalo: Ez, nahiago dut kokakola bat.

Txikis: Horrek hortzak txikitzen ditu.

Lalo: Eskerrik asko informazioagatik, kastor.

Txikis: Egia da. Zientifiko batek hortz bat utzi zuen kokakola baso batean eta aste betera hortza desagertu egin zen.

Lalo: Eta zuri zer inporta zaizu zer egiten dudan nire hortzekin?

Txikis: Egia esan, berdin zait.

Danny: Ei, badakizue futboleko taldean sartu nautela?

Lalo: Zu?

Danny: Bai, ni.

Lalo: Hanka horiekin?

Danny: Bai eta hanka hauekin zuk egin dezakezunaren bikoitza egin dezaket, 05.

Txikis: Zergatik ez diozu aurpegia txikitzen?

Lalo: Zergatik?

Txikis: 05 deitu dizulako.

Lalo: Betidanik deitzen didate horrela.

Txikis. Eta zer esan nahi du?

Lalo: 05 kexak esateko gela da.

Txikis: Eta zertaz kexatzen zara?

Lalo: Edozer gauzataz.

Memo: Begira, Danny dator, zure txikitako laguna.

Tatxo: Freskagarri bat nahi duzu, neskatxa?

Sandy: Ez ni biologiako orriak hartzera bakarrik etorri naiz.

Frentxi: Tori, hemen dituzu.

Memo: Ez dituzu espiatuko?

Danny: Zer? Ez noski.

Sonia: Aizu, Danny, biharko dantzaldira joango zara?

Danny: Ez daukat beste kompromisorik.

Sonia: Gertatzen zaizuna da, zure Lulu txikiak kalabazak eman dizkizula.

Danny: Nork?

Sonia: Sandra, tontolio, nor izango da ba? Aizu Danny, eraman nazazu ni, baietz mutilak?

Mutilak: Bai.

Sandy: Nitaz ari zinen barrez? Zein uste duzu zarela nitaz barre egiteko? Aska nazazu, gezurti halakoa.

Danny: Aizu, Sonia, zer ordutan joango naiz zure bila?

Sonia: Nahi duzun orduan, Danny.

Lalo: Aizu, Txikis bihar gauerako baduzu zerbait?

Txikis: Ez, zergatik?

Lalo: Dantzaldira joan nahi duzu?

Txikis: Bai.

Memo: Aizu, Frentxi zuk uste duzu utziko dizutela dantzaldian sartzen?

Frentxi: Nik uste dut baietz, zer ba?

Memo: Ez ezergatik ez, han elkartuko gara.

Litxa: Aizu, Kiko.

Lalo: Niri ez esan, neska batzuekin gelditu naiz ligatzeko.

Litxa: Ba ni ez dakit joango naizen!

Lalo eta Danny: Zergatik ez?

Litxa: Bikoterik ez daukadalako.

Danny: Eskerrak azkenean etorri zarela.

Sandy: Bai, dantzatzeko gogoa neukan.

Ricki: He, he, hey, gabon neska-mutilak! Oso pozik nago zuekin guztiekin egoteagatik, oso ondo pasatzen ari baikara. Orain bakoitzak bere bikotea aukera dezala, dantzaldia hastera doa eta.

Patty: Bat, bi, txatxatxa; bat, bi, txatxatxa. Gehiago hurbildu zaitezke, ez dut hozka egiten, graaar, bihurri hori!

Ricki: Ea ba, bikote maltzurtxoagoak bere tokietan, lehiaketa hastera doa, baina horren aurretik Litxa andereñoa igoko da lehiaketako arauak esatera.

Litxa: Ezer baino lehen, Patricia Roblesi eskerrak eman nahi nizkioke festa honetako dekorazioaz arduratu delako. Txalo bero bat! Ni ez naiz izango lehiaketa epaituko duena, Ricki Rockeroa baizik, bere emisora gogokoenetik…Ricki jauna.

Ricki: Airean, he, he, hey.

Litxa: Beno, lehiaketako arauak hauek dira: -Bikote guztiek neska-mutilez osaturikoak izan behar dute. -Edozein gustu txarreko mugimendu ikusita, lehiaketatik kanpo egongo zarete. -Rickik sorbaldan kolpetxo bat ematen badizue, dantzalekutik atera lehenbailehen.

Ricki: Nik zorte ona opa dizuet, eta ez dio axola irabazi ala galtzen baduzue, kontua rock n rollatzea da. Goooooazen!!!

Danny: Aizu, Sandy, zergatik ez zara gehiago gerturatzen?

Sandy: Ez, lasai, hemen ondo nago, eskerrik asko.

Danny: Nirekin haserre jarraitzen duzu parkekoarengatik?

Sandy: Ez, gauzak aldatu egin dira, dena beste era batera zen han, hondartzan geundenean zu eta ni bakarrik.

Danny: Ez zara egongo beste batez maiteminduta, ezta?

Sandy: Ez, zergatik pentsatzen duzu hori?

Danny: Ez, ezergatik ez. (Bere eraztuna kenduko du eta nahigabe ukalondokada bat joko dio Sandyri bularrean)

Sandy: Aaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!

Danny: Barkatu Sandy. Eeeee... esan nahi nizun ea nire graduazioko eraztuna nahi duzun.

Sandy: Ez dakit zer esan…

Danny: Esan baietz. (muxu bat emango dio Sandyk) Duela asko eman behar izan nizun; asko maite zaitut. (Muxukatzen saiatuko da)

Sandy: Danny, ez zaitut inoiz horrela ikusi

Danny: Lasai, ez dago inor begira.

Sandy: Dannyyyyyyyy... askatu, mina ematen ari zara.

Danny: Uste nuen zerbait nintzela zuretzat, maite ninduzula.

Sandy: Bai, baina zure eraztuna erabili nahi izateak ez du esan nahi nitaz aprobetxatu behar duzunik. (autotik atera eta atea ixtean barrabilak harrapatuko dizkio.) Barkatu! (Badoa)

Danny: Lasai, ez da ezer.

Litxa (Soniari): Zer gertatzen zaizu? Oso umore txarrez zaude. Arazoren bat duzu?

Sonia: Zer?

Litxa: Ea arazoren bat duzun...

Sonia: Ez nago ziur.

Litxa: Aizu, ez esan hanka sartu duzula?

Sonia: Ez dakit. Gauza polita, ezta?

Litxa: Baino nola utzi zenuen gertatzen? Orduan, haurdun zaude?

Sonia: Ez zen nire errua izan.

Litxa: Ba, oraingoa arazo larria duzu benetan. (Kiko beraien ondotik pasatuko da) Ez da Kiko izango? Bai?

Sonia: Ez. Nolatan pentsatzen duzu hori? Ezagutzen ez duzun bat da.

Litxa: Ai!!! Gizon guztiak berdinak dira.

Sonia: Zin egin ez diozula inori esango.

Litxa: Zin egiten dizut. (Litxak guztiei kontatuko die)

Lalo: Egia al da kontatu didatena?

Sonia: Azkar jakiten dira hemen notizia onak.

Lalo: Zergatik ez didazu ezer esan?

Sonia: Ez zaitez larritu. Lasai egon zaitezke, zu ez zara honen errudun.

Lalo: Beno, hobeto niretzat. (joan egingo da)

Lalo: Zorte txarra, Sonia.

Sonia: Isildu zaitez, Lalo.

Sandy: Sentitzen dut, Sonia. Zerbait egin dezaket laguntzeko?

Sonia: Neskatila onak sermoia bota behar dit, besterik ez nuen behar.

Sandy: Ez dizut sermoirik botako. Lagundu egin nahi nizun.

Sonia: Lasai, nire arazoak neuk konponduko ditut.

Sandy: Kiko izan da, ezta? Zorte on, Sonia.

Sonia: Momentu bat. Zein uste duzu zarela? Noiztik lagundu nahi didazu? Dena baldin badakizu, zergatik ez da etorri Danny festara? AMAIERA

Litxa: Sonia!! Ezazu saltorik egin!! Ez da batere ona haurdun dagoen emakume batentzat!

Sonia: Bai, zera!! Alarma faltsua izan da. Ez nago haurdun!!

Txikis: Joooo!! Nik pelutxezko artza erosita neukan haurrarentzat!

Patty: Orduan niretzat. Pelutxea nire pijamarekin primeran gelditzen da eta!!

Lalo: Sonia, ezkondu nirekin.

Sonia: Ez!! Ez nago haurdun. Alarma faltsua izan da.

Lalo: Banekien!!!

Lalo: Zer, Danny? Ikasturtea bukatu da.

Memo: Zer egingo duzu udan?

Danny. Ez dakit!!

Frentxi: Danny, sorpresa bat daukat zuretzat!!

Danny: Sandy!!!

Sandy: Bai, ni naiz. Ez gastatu izena.

Danny: Sandy!! Zu zara?

Sandy: Bai, edo bestela begiratu “orrialde horietan”. UME!

ABESTIA!

BUKAERA

Zurriola Antzerki Eskola 2007