IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Eskola antzerkia »  Antzezlanak »  Antzezlanak 06-07 »  Ramon

Ramon
R a m o n


Sergi Belbel

Itzultzailea: Saroi Jauregi

Lau emakume daude lauki baten lau angeluetan itzalargitan. Erdian, aulki batean eserita, egunkaria eskuetan, Ramon -5 emakume-, gizon heldua.

1. emakumea: Kaixo.

2. emakumea: Kaixo.

3. emakumea: Kaixo.

4. emakumea: Kaixo, Ramon.

Ramon: Kaixo.

1. emakumea: Zer egiten ari zara?

Ramon: Ezer ez.

2. emakumea: Zer ikusten?

Ramon: Ezer ez.

3. emakumea: Zer pentsatzen?

Ramon: Ezer ez.

4. emakumea: Zer moduz zaude?

Ramon: Ezer ez, zera…ondo.

4. emakumea: A.

Ramon: E?

Denak: Ezer ez, ezer ez.

Ramon: A.

1. emakumea: Egunak daramat pentsatzen...

2. emakumea: …asteak, hobeto esan…

3. emakumea: Hilabeteak…

4. emakumea: Urteak… urteak daramat pentsatzen…

Ramon: Zer pentsatzen, zer?

Denak: Ezer ez, ezer ez.

Ramon: A.

2. emakumea: Ramon.

Ramon: Bai.

1 . emakumea eta 2 . emakumea: Ramon.

Ramon: Zer?

1. emakumea, 2. emakumea eta 3. emakumea: Ramon.

Ramon: Zer nahi duzu?

Denak: Ramon!

Ramon: Baina, zer duzu? Zer nahi duzu?

1. emakumea Begiraidazu, Ramon.

2. emakumea: Begiraidazu aurpegira, Ramon.

3. emakumea: Begiraidazu aurpegira eta entzuidazu, Ramon.

4. emakumea: Begiraidazu aurpegira eta entzuidazu arretaz, Ramon.

Ramon: Baina zer arraio duzu? Ondo al zaude?

Denak: Ramon!.

Ramon: Lasaitu,maitea, lasaitu. Artega samar zaude, urduri samar, larri samar, histeriko samar, ez da hala? Tira, laztana, lasaitu, isildu eta hartzazu ezki-ura edo kamamila, bai, maitea?

2. emakumea: Ez zaitez ironiko jarri. Ezin dut jasan ironiko jartzea.

4. emakumea: Eta ez idazu esan laztana. Ezin dut jasan laztana esatea.

1. emakumea: Eta ez daukat gogorik lasaitzeko, ez isiltzeko. Ezin dut jasan lasaitu eta isildu behar izatea.

3. emakumea: Eta niri ez hitz egin irri doinu horrekin. Ezin dut jasan irri doinua.

Ramon: Irri doinua, irri doinua nik? Baina zer diozu? Zer asmakeria da hori? Begira, egia esatea nahi baduzu, esango dizut: nire ustez ez zara normala. Egia da, barkatu esatea, baina zertara dator hau dena? Burutazio xelebreren bat izan duzu, ezta? Baina zergatik gaur? Zergatik orain, jakin badaiteke? Krisialdia da, maitea? Lasai, emakumea, lasai, pasatuko da. Tira, neska, lasaitu eta begiratu niri: ondo nago hemen, zoriontsua naiz zurekin, zure ondoan, zure albo-alboan, gure etxean... gure harmonia, gure bakea, gure heldutasuna, bizitzako udazken argitsua...

3. emakumea: Nahikoa da, isil zaitez behingoz, Ramon!

2. emakumea: Tira, niri ipuinik ez. Isil zaitez behingoz, Ramon!

1. emakumea: Isil zatez behingoz eta ez ekarri kontu lerdorik!

4. emakumea: Kosk zeure mihiari, irentsi ezazu eta isil zaitez behingoz!

Ramon: Baina…

Denak: Ixo!

Ramon: Bai, seguru nago, krisialdia da. Bueno, maitea, ez ezazu hain estu hartu. Urte batzuetatik aurrera maiz gertatzen dela diote.

Denak: O!

Ramon: Ez, ez benetan ari naiz. Ez da txantxa. Medikuarenera joan al zara?

Denak: Ramon!

3. emakumea: Niri burla egiten!

2. emakumea: Iseka egiten!

1. emakumea: Gutxietsi egin nauzu!

4. emakumea: Min egin didazu!

Ramon: Mina? Baina, nola ausartzen zara hori esaten? Ez dakit zertara datorren hau guztia, egia esan, elkarrekin bizi izandako guztia eta gero, zurekin lasai hainbeste une igaro eta gero, zurekin harmonian, zurekin goxotasunean, zurekin, zurekin, zurekin leialtasunean...

1. emakumea: Leialtasunean?

2. emakumea: Leialtasunean?

3. emakumea: Leialtasunean?

4. emakumea: Leialtasunean, Ramon?

Ramon: Bai horixe, laztana, kuttuna, maitea, bihotza, polita, ederra... Urduri zaude, jeloskor?

Denak: Ez.

Ramon: Ez duzu oso ziur esan.

Denak: A, ez?

Ramon: Ez.

1. emakumea: Ba ez nago jeloskor.

2. emakumea: Ezta urduri ere.

3. emakumea: Nazkatuta nago, Ramon.

4. emakumea: Besterik ez.

1. emakumea: Leporaino nago.

2. emakumea: Honaino nago.

3. emakumea: Badakizu ondo noraino.

4. emakumea: Kokoteraino, Ramon.

Ramon: Tira, tira, tira, tira…Entzuidazu, entzuidazu ondo. Zu... zu nirea zara, eta ni zurea naiz, zu niretzat betidanik, betiko, beti...

4. emakumea: O, oso poetikoa...

1. emakumea: Oso dotorea, bai jauna...

2. emakumea: Hori da hori gozotasuna...

3. emakumea: Eta abilezia...

4. emakumea: Sinetsi egin al diozu, Ramon?

1. emakumea: Nondik atera duzu esaldi hori?

2. emakumea: Zein liburutatik?

3. emakumea: Ez zaitez barregarria izan!

Ramon: Gauza ez naizelakoan?

Denak: Bai.

Ramon: O, nola azalduko dizut bizitza osoan maite izan dudan emakume bakarra zarela, eta ezagutu ditudan gainerako guztiak larru zati bana baino ez direla izan, behin erabili eta galdu ostean berriro bilatuko ez ditudanak, zorionez…

4. emakumea: Hasi gara berriro bost euroko hitzekin!

1. emakumea: Pedantea!

2. emakumea: Iruzurtia!

3. emakumea: Ikusezina!

4. emakumea: Gezurtia!

Ramon: Gezurtia? Ez dakit zer nahi duzun. Bueno, zer nahi duzu? Zer egin behar dut oraingoan?

2. emakumea: Zer esan nahi duzu?

Ramon: Zer egin dezaket?

1. emakumea: Zertarako?

Ramon: Zu konbentzitzeko.

4. emakumea: Zertaz?

Ramon: Nola zertako zertaz?

3. emakumea: Nola zertako zertaz, zer?

Ramon: Baina zer nahi duzu?

2. emakumea: Nola zer nahi dudan?

Ramon: Zer nahi duzu nigandik?

1. emakumea: A, ez al dakizu?

Ramon: Baina, zer jakin behar nuke?

4. emakumea: Nola zer?

Ramon: Nola zer, zer?

2. emakumea: Nola zereko zer, zer?

Denak: Ramon!

Ramon: Nazkatu naiz, ezin dut gehiago… Ez da ba txantxetan izango, ala? Txantxetan al da? Ez dakit zer nahi duzun.

1. emakumea: Gaizki.

2. emakumea: Gaizki.

3. emakumea: Gaizki.

4. emakumea: Gaizki. Ez al dakizu zer nahi dudan?

Ramon: Ez.

Denak: Ba gaizki Ramon.

Ramon: Baina zergatik?

1. emakumea: Esadazu ni besterik ez duzula maite.

Ramon: Zu besterik ez dut maite.

1. emakumea: Barkatu baina ez dut sinesten.

4. emakumea: Esan ezazu berriz.

Ramon: Zu besterik ez dut maite.

4. emakumea: Gezurra dirudi, Ramon, gezurra dirudi.

3. emakumea: Berriro.

Ramon: Zu besterik ez, zu besterik ez...

3. emakumea: Ezetz, Ramon,ezetz.

Ramon: Ezetz, zer?

3. emakumea: Ez dudala sinesten.

Ramon: Ez?

2. emakumea: Ez, Ramon, ez.

1. emakumea eta 2. emakumea: Ez

1. emakumea, 2. emakumea eta 3. emakumea: ez

Denak: eta ez!

Ramon: Eta zuk? Ni maite nauzu? Ni besterik ez? Maite nauzu?

2. emakumea: Kontua ez da nitaz hitz egitea orain, Ramon. Ez ibili inguru-minguru, Ramon. Gizonak, komeni zaizuenean, inguru-minguru ibiltzen zarete beti. Nirekin alferrik zabiltza, Ramon. Ez naiz atzo goizekoa, Ramon. Ez nauzu engainatuko, Ramon. Ez horixe, Ramon!

Ramon: Baina maite nauzu, bai ala ez?

3. emakumea: Isilduko al zara behingoz? Zer dela eta galdera txepel hori? Nirea da zalantza. Nola egingo didazu ba, galdera, zuk niri? Ez ezazu ezjakinarena egin, Ramon. Urte asko dira ezagutzen zaitudala, Ramon.

Ramon: Zuk ez nauzu maite.

1. emakumea: Begira, Ramon, ez nazazu neure onetik atera, bestela… Nik bat eta bestea paretak emango dizu.

Ramon: Maite baninduzu…

4. emakumea: Baina nor ari da orain maitasunaz? Gai sakonagoez ari gara, Ramon, eta mesedez, ez jarri asto izu aurpegi hori, Ramon.

Ramon: Baina... zertaz ari gara?

Denak: Ramon!

Ramon: Ezin dut gehiago... sasoia joanda gero, ezin.. ez gara umemokoak... esan dizut dena eta ez nabil gezurretan... Zergatik ez didazu sinesten? Zu gabe ni ez naiz ezer... Zer gehiago esango dizut?

4. emakumea: Esan?

1. emakumea: Esan?

3. emakumea: Ez daukazu ezer esan beharrik,

2. emakumea: ez daukazu zertan ezer esan behar,

1. emakumea: nik nahi dudana

4. emakumea: ez da zerbait esatea,

3. emakumea: nik nahi dudana

1. emakumea: egitea da, Ramon,

4. emakumea: egitea,

3. emakumea: zerbait egitea,

2. emakumea: erakustea,

4. emakumea: erakustea urteak ez direla alferrik pasatu,

2. emakumea: oraindik arduratzen zarela nitaz,

1. emakumea: nire gorputza,

3. emakumea: nire bularrak,

2. emakumea: nire gerria,

4. emakumea: nire aldakak,

1. emakumea: nire izterrak,

3. emakumea: nire sabela,

4. emakumea: badirela zerbait zuretatz,

1. emakumea: nik nahi dudana

3. emakumea: da

4. emakumea: sentitzea

Denak: maitatua, zuretzat hartua;

1. emakumea: Ba al dakizu horrek zer esan nahi duen,

Denak: Ramon?

2. emakumea: Zuretzat

1. emakumea: har

3. emakumea: tu

4. emakumea: a!

1. emakumea: espiritua, Ramon, nire espiritua,

2. emakumea: eta, batez ere,

Denak;- gorputz osoa!

1. emakumea: orduak

4. emakumea: badoaz,

2. emakumea: egunak

4. emakumea: badoaz,

3. emakumea: asteak

4. emakumea: badoaz,

1. emakumea: hilabeteak

4. emakumea: badoaz,

2. emakumea: eta ezer ez!

1. emakumea eta 2. emakumea: ezer ez,

1. emakumea, 2. emakumea eta 3. emakumea: ezer ez,

Denak: eta ezer ez, Ramon!

1. emakumea: nire gorputza,

3. emakumea: nire bularrak,

2. emakumea: nire gerria,

4. emakumea: nire aldakak,

1. emakumea: nire izterrak

3. emakumea: eta nire sabela...

2. emakumea: lehortzen ari dira,

1. emakumea: ihartzen,

3. emakumea: erortzen

4. emakumea: eta usteltzen,

Denak: usteltzen, Ramon!

4. emakumea: eta zahar sentitzen naiz,

2. emakumea: itsusi,

1. emakumea: zikin,

3. emakumea: zital

2. emakumea: eta maite zaitudan arren, gorroto zaitut,

1. emakumea eta 2. emakumea: gorroto zaitut,

1. emakumea, 2. emakumea eta 3. emakumea: gorroto zaitut,

Denak: gorroto zaitut,Ramon!

4. emakumea: Ez didazulako begiratzen,

1. emakumea: ez ukitzen,

2. emakumea: ez besarkatzen,

3. emakumea: beraz, ez nauzu maite,

4. emakumea: eta nik behar dudana

1. emakumea: da

2. emakumea: gizon bat

4. emakumea: maiteko nauena,

3. emakumea: desioko nauena,

1. emakumea: astinduko nauena,

2. emakumea: berotuko nauena,

4. emakumea: beretzat hartuko nauena,

1. emakumea: eramango nauena,

2. emakumea: hezatuko nauena,

3. emakumea: txikituko nauena,

Denak: txikituko nauena, Ramon!

2. emakumea: ni,

1. emakumea eta 2. emakumea: ni,

1. emakumea, 2. emakumea eta 3. emakumea: ni,

Denak: ni eta ni besterik ez, Ramon!

1. emakumea: eta zalantza dut,

2. emakumea: zalantza handia dut,

3. emakumea: handia dut zalantza,

4. emakumea: zalantza handiegia dut,

1. emakumea: ez ote naizen zuretzat

Denak: emakume bakarra,

1. emakumea: izan ere zuk,

4. emakumea: Ramon,

2. emakumea: aspaldian

3. emakumea: ez nauzu desio,

1. emakumea: ez nauzu astintzen,

2. emakumea: ez nauzu berotzen,

4. emakumea: ez nauzu zeuretzat hartzen,

1. emakumea: ez nauzu eramaten,

4. emakumea: ez nauzu hezatzen,

3. emakumea: ez nauzu txikitzen,

Denak: ez nauzu txikitzen, Ramon!

Etena

4. emakumea: Horregatik,

Denak: Ramon,

4. emakumea: nire bizitzako gizona

1. emakumea: izan zaren arren,

3. emakumea: zaren arren,

1. emakumea: eta izango zaren arren,

3. emakumea: gaur

Denak: erabaki dut,

1. emakumea: erakusten asmatu ez duzunez,

2. emakumea: benetan

3. emakumea: maite nauzula,

1. emakumea: erakusten asmatu ez duzunez,

2. emakumea: benetan

3. emakumea: bakarra naizela,

4. emakumea: erabaki dut

Denak: ZU UZTEA!

4. emakumea: Beraz...

1. emakumea: agur,

3. emakumea: agur,

2. emakumea: agur,

4. emakumea: agur, Ramon.

Isiltasuna

Ramon: Neure burua hilko dut.

1. emakumea: Egingo al zenuke nigatik?

3. emakumea: erakusteko

2. emakumea: ni besterik

4. emakumea: ez duzula maite?

Ramon: Bai.

Denak: Orduan egizu, Ramon.
Usandizaga-Peñaflorida-Amara ikastetxea.