ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Eskola antzerkia

Eskola antzerkirako laguntza
Euskararen Udal Patronatuak ikasleekin antzerkia lantzeko dirulaguntza ematen die ikastetxeei. Laguntza honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, ikasturtean zehar antzerki lanak prestatu eta antzeztuz euskarazko antzerkia eta ahozkotasuna txikitatik lantzea bultzatzea eta bestetik, euskarazko antzerki gidoien sormena, itzulpena eta egokitzapena bultzatzea.
Egitasmo hau 1995-96 ikasturtean jarri zen martxan. Gazteria Sailak Kultur Udal Patronatuaren laguntzarekin apirila eta maiatza artean antolatzen dituen ikastetxeen arteko Antzerki Topaketetan euskararen presentzia areagotu nahi da baita ere laguntza hauekin. Izan ere, topaketa hauetan euskaraz antzezten diren lanek, Euskararen Udal Patronatuaren dirulaguntza jasotzen baitute.

Horrela, monitoreak kontratatzeko, aipatutako Antzerki Topaketetan parte hartzeko eta sor daitezkeen beste zenbait gasturi aurre egiteko dirulaguntza ematen die ikastetxeei Euskararen Udal Patronatuak. 2001-2002 ikasturtetik aurrera gainera, sail berri bat egokitu da dirulaguntza hauetan ikastetxeek antzerki gidoiak idatzi, egokitu edota itzultzeko erraztasun handiagoa izan dezaten.

Bide batez, ikastetxeek antzerki lanak taularatzeko prestatzen dituzten gidoiak gero beste ikastetxeentzat baliagarri izan daitezke. Gidoi bat prestatzea lan handia da. Behin erabili eta ahaztea baino askoz interesgarriagoa ikusten dugu lan horiek guztien eskura uztea.


Laguntza jasotzeko inprimakiak eta oinarriak

Eskola Antzerkirako laguntza jasotzeko inprimakia

PDF bertsioa |||| Word bertsioa
Eskola Antzerkirako laguntzen oinarriak

PDF bertsioa |||| Word bertsioa
Eskola Antzerkirako ebaluazio fitxa

PDF bertsioa |||| Word bertsioa


Antzezlanak irakurgai