Familia da hizkuntza ikasteko modurik naturalena eta eraginkorrena, baina ez da bide bakarra. Horretaz jabeturik, Euskararen Udal Patronatuak haurra izan berri duten gurasoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza du abian 2001. urteaz geroztik, haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten.
Urtero Donostiako 1.700 bat haurren gurasoei zuzendutako kanpaina da eta bertan gurasoek zorion-gutunarekin batera urteekin aldatzen joan diren opari bana jasotzen dute; azkena, haurrarentzako ipuin-liburuxka da, haurra jaiotzen denetik urtea bete arte izan dituen bizipen eta gertakari nagusiak jasotzeko aukera ematen duena. Ipuin-liburuaren kaxaren barruan gurasoei zuzendutako hiru orriko bat eransten da, euskara ikasteko eta hizkuntza transmititzeko hainbat gomendio emanez; funtsean, euskaraz dakitenei, familian ohiko komunikazio hizkuntza euskara izatea garrantzitsua dela azpimarratzen zaie eta ez dakitenei haurrek euskara ikas dezaten motibatzea eta bideak jartzea gomendatzen zaie, euskarazko ipuin eta jolasen bitartez edota euskarazko hezkuntza hautatuz. Era berean, gurasoak euskara ikastera edota beren hizkuntza gaitasuna hobetzera animatzen dira.
|
|
|
| |
 |
 |
|