Familiak hizkuntzaren transmisioan duen garrantziaz oharturik, Euskararen Udal Patronatuak haurra izan berri duten gurasoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza du abian 2001. urteaz geroztik, haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten.
Donostiako 1.700 bat haurren gurasoei zuzendutako kanpaina da eta bertan gurasoek zorion-gutunarekin batera honako oparitxo hauek jasotzen dituzte beren etxeetan:
Haur kanten CDa: urtez urte aldatzen joan dira. Azkena Txikia izanik… izenekoa da, hainbat euskal abeslari eta talderen kantu ezagunak biltzen dituena.
“Emaiozu euskara, beti eskertuko dizu” gurasoentzako aholku liburuxka: familien hizkuntza tipologia (elebidunak, mistoak eta elebakarrak) kontuan harturik, gurasoek seme-alabei euskara transmititzen laguntzeko eta beren hizkuntza gaitasuna hobetzeko hainbat gomendio jasotzen dira.
|
|
|
| |
 |
 |
|