ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Haur kantak

Euskararen Donostia Udal Patronatuak zenbait urte darama haur jaioberrien gurasoei gutunak bidaltzen, haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten.

Gutun horietan euskarak haurraren heziketan duen garrantziaz ohartarazten ditugu gurasoak.

Azken urteetan, gutun horiekin batera, CD bana opari egin diegu Donostiako haur jaio berrien gurasoei:






2005ean Oskorriren
Doktor DoReMi eta benedizebra CDa.




2002, 2003 eta 2004an Olatz Zugastiren
bulun bulunka CDa.

Entzun hemen Olatz Zugastik bulun bulunka diskoan eskaintzen duen sehaska kanta eder bat:

Haurrak, logale dalako





2001ean Txirula Mirularen
Kun-kun lolo CDa bidali genuen.