|
Etorkizunari begira oso garrantzitsua da haurra eskolan lehen aldiz matrikulatzeko erabakia, eta Euskararen Udal Patronatua gurasoek hartu behar duten erabaki honetan euskara ikasteak duen garrantzia aintzat hartzera animatu nahi ditu.
Eskolan hiru hizkuntz ereduren artean aukeratu beharko dute:
A eredua:Heziketa gaztelaniaz eskaintzen da eta euskara ikasgai soila da.
B eredua:Heziketa bi hizkuntzetan eskaintzen da; zenbait ikasgai euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz.
D eredua:Heziketa euskaraz eskaintzen da eta gaztelania ikasgai soila da.
Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak emandako datuen arabera, azken urteetan gure hiriko ikastetxeetan Haur Hezkuntzaren hasieran (3 urte) haurren matrikulazioak taulan islatzen den bilakaera izan du:
|
Ikasturtea
|
96/97
|
01/02
|
06/07
|
09/10
|
|
A eredua
|
%13
|
%9,6
|
%7,9
|
%8,9
|
|
B eredua
|
%49
|
%38,2
|
%27,43
|
%19,1
|
|
D eredua
|
%38
|
%52,3
|
%64,67
|
%71
|
Gero eta guraso gehiagok egiten dute D ereduaren alde. Gure hiriaren egoera soziolinguistikoa kontuan harturik, egin diren ikerketek eta orain arteko esperientziek erakutsi digute D ereduak bermatzen duela elebitasunik orekatuena.
Haurraren lehen urteak oso garrantzitsuak dira hizkuntza ikasteko, zenbat eta hizkuntza gehiago ikasi, orduan eta hobeto garatuko ditu beste zenbait gaitasun, kultur aniztasun handiagoaz gozatzeko aukera izango du eta bere lan etorkizuna zabalagoa izango da.
|
|
| |
 |
 |
|