IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria

Koldo Mitxelena Literatur Saria
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako Koldo Mitxelena saria XXIV. ediziora iritsi da aurten. 32 ikastetxek parte hartu dute eta bertako 1.744 ikaslek 1824 lan aurkeztu dituzte.

Euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzeko lehiaketa honetan lanak lau ataletan banatu dira: komikia, olerkia, ipuina eta bertsoa. Adinari dagokionez, 6 urtetik 18 urtera dituzten haur eta gazteek parte hartu dute, 6 kategoriatan bereiztuta.

Aurten ere komikia izan da atal arrakastatsuena, guztira 725 lan aurkeztu baitira. Ondoren bertsoak (587) eta ipuinak (449). Eta adin tarte parte hartzaileena berriz 10-12 urte bitartekoa (966) izan da.

Epaimahai lanetan zazpi aditu aritu dira: Antton Olariaga, komikigilea; Arantxa Urretabizkaia, Inazio Mujika eta Yolanda Arrieta idazleak, Joxerra Gartzia, idazle, irakasle eta bertso aditua, Marijose Olaziregi, idazlea eta literatur kritikoa eta Pello Añorga, ipuin egilea eta ipuin kontalaria.

2013an saritutakoak

Saritutako lanak, Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen Margolanen IX. ekitaldiko lanekin batera argitaratu dira Bazen behin izeneko liburuan.





2013ko lehiaketaren oinarriak