|

|
Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Donostiako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da. 1990an egin zen lehen edizioa, beraz, 2003. urtean deitu dena eskolarteko literatur lehiaketa honen XIV. edizioa da.
|
Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu, A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean.
|
XIII. edizioan saritutako lanak
Oinarriak Word dokumentu batean
Oinarriak PDF dokumentu batean
LEHIAKETAREN ATALAK
Lehiaketa bost ataletan banatuta dago:
Olerkia
Ipuina
Bertsoa
Komikia
Gutuna
|
Eta, adinaren arabera, sei kategoriatan sailkatzen da:
Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-8 urte)
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
LOGSE Batxilergoa eta erdi mailako Lanbide Heziketa (16-18 urte)
|
Adinari dagokionez, oso zabala da lehiaketa. 6 urtetik 18 urtera bitarteko haur eta gazteek har baitezakete parte.
PARTE HARTZEA
Orain arte deitu diren 13 edizioetan hauetan ia 10.000 haurrek eta gaztek hartu dute parte lehiaketaren modalitateren batean.

PROZEDURA
Lehiaketaren deialdiaren berri komunikabide guztietan ematen da; horrez gain, Donostiako 70 ikastetxetan 30.000 liburuxka banatzen dira lehiaketaren oinarriekin eta gainerako informazioarekin.
Martxoaren bukaeran amaitzen da lanak entregatzeko epea. Epaia Aste Santua ondoren ematen da ezagutzera ikastetxe guztietan eta irabazle bakoitzari.
Sari banaketa ekainaren lehen asteburuan egiten da. Parte hartzaile guztiak gonbidatzen dira ekitaldira eta denei ematen zaie oroigarriren bat.
SARIAK
|
Sariak honela sailkatzen dira:
Adin-kategoria bakoitzeko eta lehiaketa atal bakoitzeko saridun bana.
Saridun horien artean, adin-kategoria bakoitzean (lehiaketa atal guztien artean) bi irabazle nagusi.
Adin-kategoria bakoitzeko eta lehiaketa atal bakoitzeko, epaimahaiak azpimarragarri kontsideratutako hiruzpalau aipamen.
Sariak, besteak beste, honakoak izaten dira:
Irabazleei (sari motaren arabera, hau da sari nagusia, saria edo aipamen berezia): ordenadoreak eta musika kateak, CDak, hiztegiak, ordulariak, motxilak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren hainbat oroigarri...
Parte hartzen duten ikastetxeen artean ere sari baten zozketa egiten da.
|
EPAIMAHAKIDEAK
Aurkeztutako lanak epaimahaiaren esku jarri baino lehen, hainbat ikastetxeetako irakaslez osatutako aurre-epaimahai batek, lehen aurre- aukeraketa egiten du.
Donostiako Eskolarteko Lehiaketa. Koldo Mitxelena Sarian aurkezten diren lanen epaimahaia honako lagunek osatzen dute:
ANTTON OLARIAGA, Komikigilea
JOXERRA GARZIA, Idazlea eta bertso aditua
PELLO AÑORGA, Ipuin egile eta kontalaria
MARI ASUN LANDA, Idazlea
INAZIO MUJIKA, Idazlea
MARI JOSE OLAZIREGI, Idazlea
|
ARGITALPENAK
X. ediziora arte, saritutako lanak liburu formatuan argitaratu ditu Euskararen Udal Patronatuak.
XI. ediziotik aurrera, beste argitaratze modu bati ekin zaio:
Saritutako lan guztiak Zabalik aldizkarian argitaratzen dira.
Horrez gain euskaraz.net-en , Donostiako Euskararen Udal Patronatuko webean argitaratzen dira. (13. edizioa )
|