![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
![]() |
Beņat Gaztelumendi Arandia
E kategoria (14-16 urte)
Doinua: Zuek horrela ikusi eta
|
-1-
Iparraldeko gizarteak du akats kopuru anitza nahiago nuke gizarte hau lehen zena izango balitza. Hainbeste diru, erosotasun,... zerrenda ez da murritza, bizi onaren ehiza, lortu gabeko peskiza, mundu hau hain denez hitsa. Gu ondo bizi omen garela esanaz zertan gabiltza, dastatu gabe zakarrontzira bota badugu bizitza? (Bis) |
-2-
Gaur egun ia denak dabiltza diru nahiaren esklabo, diruak gure nortasunari jo diolako hordago. Aberastu nahiz ibiltzen gara baina beharrik ez dago, nahiz ongi geunden lehenago erotu gara zeharo hala segi ta akabo. Bizi goseaz urri gaude ta diru goseaz oparo, diruagatik bizi baikara diruaz baino gehiago. (Bis) |
|
-3-
Hiri handiren bati begira jarri ezkero ostera, zahar eta gazte, andre ta gizon nahiz jendea den sobera, pertsona askok soinean dute bakardadezko bandera. Gauza normala ote da jende horren egoera tristea eta minbera? Hiri handien basamortuan lagunik gabe kalera aldamenean ezer ez duen oasi baten antzera. (Bis) |
-4-
Telenobelen geriza eta Gran Hermanoren itzala, txoropitoen ezkontzak eta oskar ta gramien gala. Zoritxarrean bizitza ez da denentzat izaten hala, munduan misil ta bala, odol erreka zabala, ta gu baboak bezala. Telebistari so zoriontsu baina hau da martingala: sarritan ahaztu egiten zaigu lurrean bizi gerala. (Bis) |
|
-5-
Non geratu da iraganeko betebeharren gomuta, gazteek dena egina dute hori ezin da ezkuta, diru mordoa, arropa asko,... ezin zaie ezer uka. Baina daude alfertuta, errazkerian zurrupa, hau ezin da ongi buka. Haize gehiegiz ezin liteke inoiz ibili puztuta, globo bat ere aire gehiegik lehertu egiten du ta. (Bis) |
-6-
Garai batean taxuz jan gabe pasatzen zen astebete, nahitaezkoa eskuratzeko izaten zen nahiko neke. Baina gaur dena lor dezakegu ia ezer egiteke. Dolar, euro eta txeke txanpon edota billete hauek gabe non geundeke? Orainarekin ase gabeei zera esan nahi nieke: iraganera begira ere gerora joan liteke. (Bis) |