IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2002 - 13. edizioa: saritutako lanak »  Bertsoa »  Etxe Zuri Zuritua

Etxe Zuri Zuritua



Agin Rezola Laburu
F kategoria (16-18 urte)

Doinua: Naufragoarena



1.
Gure asmoak ez ziren hitsak,
amerikarren botere printzak
amildu ditu ez dakit zenbat
milioi pertsonen bizitzak (bis)
Askatasunaren giltzak
eraman haize bortitzak
negozio zein baldintzak,
Atlantikoko ur sakonetan
ito dira gure hitzak
ahotik indar ugari baina
non galdu dira ekintzak (bis)

2.
Lau katurentzat zenbat onura
biziko dira gure kontura,
baina aurrera segi behar da
jaso dezagun aingura (bis)
Kartzeletako tortura,
telebistako zentsura,
iritziek bost ardura.
Zer diren esan beharra daukat
eta garaia heldu da:
Demokraziaz mozorrotzen den
dirudunen diktadura (bis)


3.
Dirua goian, gosea behean
erori gara euren sarean,
nahiz ongi bizi, bizi nahi dugu
ahal bada modu hobean (bis)
Lurraren beste aldean
ez daude gure alde han,
tristura dute aldean
sartu garenez ohartu barik
amerikarren taldean
diruak indar gehiegi baitu
kontzientziaren aldean (bis)
4.
Multinazional asko begiko
zenbatzen ez naiz orain hasiko.
Enpresa txiki asko ohi dira
beraien uretan ito (bis)
Arrain handiak betiko
lege zaharra du segiko
txikia jan eta kito.
Alfer-alferrik dabiltza zutik
eutsiko diogu tinko
mundu osoa globalizatzen
ez baitiegu utziko (bis)




5.
Etxe zuria lurraren ardatz,
amerikarrak pobreen belatz.
Lehen kritikoak izanagatik
orain aldatu gara latz. (bis)
Gran Hermanok zehatz-mehatz
sortu ditu hainbat sahats,
baina zabor horren erratz
izan liteke, onartuz gero,
objetibotasun garratz.
Telebistaren eskutik goaz
denok inozentziarantz.(bis)
6.
Hainbeste lizun zein goroldio
zurikeria dela medio
etxe zuria ta prentsa dira
biak elkarren nobio (bis)
Horrenbeste laudorio,
gezur eta istorio
baina zer erremedio,
zurikeriaz gogaiturikan
esan nahi nuke serio:
zuria izan daiteke baina
ustel kiratsa dario (bis)




7.
Zenbat hildako ta zenbat luto
odola dute oso gustuko
gerrak pizteko guk jakin barik
bazituzten zenbait truko (bis)
Elkarrizketari uko
nola ez duten galduko,
zenbat Hitlerren moduko!
Pobreen malkoz bizi direla
guztiok gara lekuko,
gerra nahi duen herriak ez du
nehoiz bakerik lortuko (bis)
8.
Irribar eta pozen hilotza
izanagatik ez dira lotsa.
Nahiz ta sakela betea izan
hutsik daukate bihotza. (bis)
Malko zapore mingotsa,
bakardade eta hotza,
bizitza txar bezain motza.
Guztiz loturik gaude gaur egun,
lotura da hagitz zorrotza:
Heriotzaren bizitza eta
bizitzaren heriotza (bis)