![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
![]() |
Agin Rezola Laburu
F kategoria (16-18 urte)
Doinua: Naufragoarena
|
1.
Gure asmoak ez ziren hitsak, amerikarren botere printzak amildu ditu ez dakit zenbat milioi pertsonen bizitzak (bis) Askatasunaren giltzak eraman haize bortitzak negozio zein baldintzak, Atlantikoko ur sakonetan ito dira gure hitzak ahotik indar ugari baina non galdu dira ekintzak (bis) |
2.
Lau katurentzat zenbat onura biziko dira gure kontura, baina aurrera segi behar da jaso dezagun aingura (bis) Kartzeletako tortura, telebistako zentsura, iritziek bost ardura. Zer diren esan beharra daukat eta garaia heldu da: Demokraziaz mozorrotzen den dirudunen diktadura (bis) |
|
3.
Dirua goian, gosea behean erori gara euren sarean, nahiz ongi bizi, bizi nahi dugu ahal bada modu hobean (bis) Lurraren beste aldean ez daude gure alde han, tristura dute aldean sartu garenez ohartu barik amerikarren taldean diruak indar gehiegi baitu kontzientziaren aldean (bis) |
4.
Multinazional asko begiko zenbatzen ez naiz orain hasiko. Enpresa txiki asko ohi dira beraien uretan ito (bis) Arrain handiak betiko lege zaharra du segiko txikia jan eta kito. Alfer-alferrik dabiltza zutik eutsiko diogu tinko mundu osoa globalizatzen ez baitiegu utziko (bis) |
|
5.
Etxe zuria lurraren ardatz, amerikarrak pobreen belatz. Lehen kritikoak izanagatik orain aldatu gara latz. (bis) Gran Hermanok zehatz-mehatz sortu ditu hainbat sahats, baina zabor horren erratz izan liteke, onartuz gero, objetibotasun garratz. Telebistaren eskutik goaz denok inozentziarantz.(bis) |
6.
Hainbeste lizun zein goroldio zurikeria dela medio etxe zuria ta prentsa dira biak elkarren nobio (bis) Horrenbeste laudorio, gezur eta istorio baina zer erremedio, zurikeriaz gogaiturikan esan nahi nuke serio: zuria izan daiteke baina ustel kiratsa dario (bis) |
|
7.
Zenbat hildako ta zenbat luto odola dute oso gustuko gerrak pizteko guk jakin barik bazituzten zenbait truko (bis) Elkarrizketari uko nola ez duten galduko, zenbat Hitlerren moduko! Pobreen malkoz bizi direla guztiok gara lekuko, gerra nahi duen herriak ez du nehoiz bakerik lortuko (bis) |
8.
Irribar eta pozen hilotza izanagatik ez dira lotsa. Nahiz ta sakela betea izan hutsik daukate bihotza. (bis) Malko zapore mingotsa, bakardade eta hotza, bizitza txar bezain motza. Guztiz loturik gaude gaur egun, lotura da hagitz zorrotza: Heriotzaren bizitza eta bizitzaren heriotza (bis) |