![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
![]() |
Unai Gaztelumendi Arandia
D kategoria (12-14 urte)
Doinua: Itsaso hori dago zatarra
|
-1-
Gaurko mundu beltz honen islada jo nahiko nuke nik Afrikara bertan dagoen mixeri beltza ezin da horrela laga. (Bis). Iparraldean patxada, hegoaldean ikara ezin liteke konpara nahiz telebistan askotan bota Afrikara begirada begiratzea ez da nahikoa ikusi egin behar da. (Bis). |
-2-
Burua janda ez al gabiltz gu? Kontsumismoan gaude gatibu xahutzen dugu alfer-alferrik nik ez dakit zenbat diru. (Bis) Guk hemen dirua dugu non gastatu ez dakigu ez du ez hanka ez buru. Afrikan, berriz, ogia dute eguneroko helburu, hemen balio ez duen gauzak han urrea balio du. (Bis) |
|
-3-
Gu munduaren jabe garela haiek hutsaren hurren direla buruan hori sartua dugu ateratzerik ez dela. (Bis). Ezin da segi horrela, dirua hain da ustela, edo jabeak bestela. Haiei dirua kentzen diegu lapur batzuek bezala eta gero guk esango dugu pena ematen digutela. (Bis) |
-4-
Nahiz ta bidali hainbat mediku hamaika maisu ta apezpiku hasierako gogo ta indarra berehalaxe ahitu. (Bis). Aritu eta aritu gure hausnarketen fruitu gauza bat dugu argitu: hego ta iparra egun kolore ilun batek batzen ditu, haiek azalak belzten ditu ta gu diruak belzten gaitu. (Bis). |
|
-5-
Nazkatu dira somaliarrak bai gazte eta berdin zaharrak, nazkatu dira Ruandakoak eta etiopiarrak. (Bis). Bukatu dira mar-marrak, ahitu dira indarrak, ta hasi dira negarrak. Nahiz ta gora so jarri dituen euri tantoen beharrak misilak dira haiei zerutik jausten zaizkien bakarrak. (Bis). |
-6-
Agintariek duten legea Europa dela denen jabea ta elkar zuritu nahi dutenean nolako zuri jendea. (Bis). "Hau da mundu dotorea, a zer nolako aldea" dena gezurra ordea. Justiziari itsua dela bota ohi zaio lorea, ederki asko ikusten du ba azalaren kolorea. (Bis). |