ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Lau urtaroak



NATURA: LAU URTAROAK


Josu Fernandez Urtxegi
C kategoria (10-12 urte)



UDABERRIA:

Udaberriak/ dakarzkigu bai
aldaketa nabariak,
begien bistan/ dakusagu ta
ardi eta axuriak
aldamenean/ goitikan behera
ur jauzien isuriak
zuhaitz batean/ urtxintxa dabil
ezkutuan azeriak…
udaberrian jaiotzen dira
loreak eta txoriak.

UDA:

Ekainak hogei/ irailak hogei
bitartean dugu uda
lagun denekin/ hondartzan egon
hori aspaldi dut gura
neska politak/ irudikatu
begiratuaz zerura
izozkiak jan/ beltzaran jarri
hondartzak duen lilura,
paseatzean/ beroa dugu
uretan berriz freskura.


UDAZKENA:

Uda pasa ta/ ezinbestean
udazkenerako beta
garai honetan/ izaten dugu
uda-negu lehiaketa
hego haizea/ sarritan dugu
ta lurra hostoz beteta
euria sarri/ giro hezea
ta zirimolak tarteka
alaitasuna/ ta tristuraren
etengabeko nahasketa.

NEGUA:

Garai honetan/ negua dator
begirazazu mendira
elurra dago/ tontorrean ta
ispilatzean distira
kaleak hutsak/ dirade eta
malutak jira ta bira
dirudienez/ hotza ari du
bero dutenak badira
gu goxo-goxo/ egoten gara
sutondoari begira.