|

Oihane Agirre Iturrioz
C kategoria (10-12 urte)
Ama maitea:
Non zaude?
Badakit, badakizula nor naizen. 6 urterekin jabetu nintzen guraso gabe nintzela eta zu ezagutzeko eguna laster iritsiko den pozarekin bizi naiz.
Egia esan, ez naiz hain gaizki bizi, baina badakit zurekin egongo banintz dena askoz errazagoa izango zela niretzat.
Familia jator batek hartu ninduen eta nahiko onak dira nirekin. Haur abandonatuak dauden eskola batetara joaten naiz egunero, eta asko ikasteaz gain lagun onak egin ditut. Nire ama ordeak Nekane du izena eta aita ordeak berriz, Martin. Bi anaia-arreba ditut eta nahiko ondo moldatzen naiz beraiekin.
Herri txiki batean bizi naiz eta bizilagunek ere asko maite naute.
Gauak nahiko luzeak dira, niretzat, lo hartu bitartean. Galdera asko egiten dizkiot nire buruari:
Adibidez:
Maite al nauzu?
Jakin ezazu, nik asko maite zaitudala eta zuk ni horrela uzteko arrazoia jakiten dudanean, ulertzen saiatuko naizela. Zuretzat ere, ez zen batere erraza izango egoera hura.
Bart gauean, zurekin egin nuen amets, eta lehenengo aldiz ikusi zintudan. Oso emakume ederra zinen eta zure antza nuen. Sutondoan geunden eta zure magalean eserita nengoen ipuin bat irakurtzen ari zinen bitartean. Esnatu nintzenean ezin nuen sinetsi. Benetan amestutakoa nire bizitzan pasa nuen unerik goxoena izan zen. Orduantxe konturatu nintzen zer zen benetako ama baten babesean egotea.
Esaten dutenez, garai haietan herriko ijitoa zinen. Egia al da hori?
Jakin ezazu, niri berdin zaidala, izan ere, nire ama zara betiko.
Eta non dago nire aita? Berari buruz ezer ez dakit eta berarekin ere harremanetan jarri nahi nuke. Non bizi da? Zerbait kontatzea nahi nuke berari buruz.
Oso gogorra egiten zait kalean nire lagunek egiten dizkidaten burlak jasatea.
Beraiek diotenez, zuk ez zeneukan dirurik eta hori zela eta kanpora joatea erabaki zenuen lan bila, ni hemen utzita. Ez dakit eskutitz hau noizbait zure eskuetara iritsiko den, baina, nik badaezpada ere, nire helbidea emango dizut:
GARAZI URKIOLA
URKI etxea
20.256 BALIARRAIN
Erantzuna laster jasoko dudalakoan muxu bero batekin agurtzen zaitut.
EZ AHAZTU ASKO MAITE ZAITUDALA
Agur
GARAZI
|