IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2002 - 13. edizioa: saritutako lanak »  Ipuina »  Aliziaren gelan dago ordenagailua

Aliziaren gelan dago ordenagailua




Aliziaren gelan dago ordenagailua

Maialen Suarez Errekalde. KIMUBERRI
Ipuina. C kategoria. (10-12 urte)

Gaur ekarri dute etxera ordenagailutzar itsusi hori, eta ezetz asmatu non jarri duten? Nire logelan! Non eta hor jarri dute! Entzun duzuena bai, nire logelan, gorrotagarria benetan. Aitarekin haserre-haserre eginda nago, berari bururatu baitzaio toki horretan jartzea, hauexek izan dira bere hitzak:

-Onena Aliziaren gelan jartzea izango da, bestela ez dago lekurik...

Eta noski, ni izan ezik etxeko guztiak ados, ziurrenik ni izorratzeko... Nik protesta egin dut baina alferrik, ordenagailua logelako mahai gainean dago, lehen oso polita zegoen dena eta orain berriz traste horrekin!

Lagunei ere kontatu diet, baina ez dute nik bezala pentsatzen eta oso suerte ona dudala esan didate.

Ordenagailuak ez du gela itsustu baino egiten, orain mundu guztia sartzen da bertara ordenagailuan ibiltzera, amona ere, ni bakean utzi beharrean! Eta beti esaten dute berdina:

-Alizia, joan zaitez kanpora, ordenagailuan lan bat egin behar dudala.

Sinesgaitza! Nire logelatik bota egiten naute! Hori gehiegi da, ni bota beharrean ordenagailua bota dezatela behingoz!

-Ez zaitez nirekin haserretu -esan dit aitak afaria prestatzen duen bitartean-. Oso ideia ona dela deritzot ordenagailua zure logelan egotea, zuk ere aprobetxa dezakezu -amak buruarekin baieztatu du egia dela esaten bezala-. Gainera zertxobait handiagoa egiten zarenean eta eskolan etxeko lanak emango dizkizutenean, ordenagailuan ahalko dituzu egin -jarraitu du aitak berearekin nahiz eta nik jaramon handirik ez egin. Berdin zait modara ez nagoela esaten badidate, gezurra da eta, nik beti atzazal bakoitza kolore batez margotua eramaten dut, minifalda modernoak eta plataformadun bota altuak janzten ditut eta Pipi Lamstrunenak bezalako marradun galtzerdi luzeak. Amona Martari ez zaizkio galtzerdi horiek gustatzen, baina niri ere ez berak eramaten dituen galtzak!

Afaltzen hasi gara, guztiok isilik egon gara izeba Lara hitz egiten hasi den arte:

-Gero ordenagailua behar dut lan bat egiteko, beraz utz nazazue bakarrik gelan, kontzentratu beharra daukat...

-Ze lan? Marzianitoak hil lehengoan amonak egin zuen bezala? -bota dut nik amorru osoz. Nire logela da eta ez duzue ni bertatik botatzeko eskubiderik!!!

-Alizia! -esan du amak-. Lasaitu zaitez mesedez eta hitz egin dezagun lasai.

-Ni aspertuta nago jende guztia nire logelan sartu eta ni handik botatzeaz!

-Zure gela izateak -jarraitu du amak- ez du esan nahi zu bakarrik sar zaitezkeela.

-Baina ni bertatik botatzen nauzue ama! -protestatu dut nik.

-Lan garrantzitsu bat egin behar badu norbaitek isiltasuna behar du.

Nik onartu beharra izan dut, baina ez nago ados, lehengoan amona marzianoak akabatzen harrapatu nuen. Egia zen oraingoan izebak lan bat egin behar zuela, ate ostean begira egon nintzen eta afaldu ondoren.

16:10 dira eta aita ordenagailu aurrean dago, ni “Mortadelo eta Filemon”-en komiki bat ari naiz irakurtzen ohe gainean, oraingoan ez nau logelatik bota, zorionez!

-Alizia orain nator, ez ukitu ezer ordenagailuan...

Aita atetik desagertu da. Nik ordenagailuaren pantailari begiratzeko ausardia izan dut...Testu bat! Testu bat dago idatzita, niri izugarri gustatzen zait irakurtzea eta ezin izan diot testu hori irakurtzeko tentazioari eutsi.

Bah! Aitaren kontuak dira, ez zaizkit interesatzen!

Botoiak sakatzen hasi naiz, lauki zuzen batzuk, “archivo” jartzen duen bat... Oh, ez! Aitak idatzitako guztia ezabatu egin da! Korritze-barra bakarrik mugitzen hasi da gora eta behera! Korrika irten naiz gelatik aitak nahaste-borraste horren aurrean harrapatu baino lehen eta bainugelan sartu naiz. Denbora gutxi barru...

-Aliziaaa!!!
Pentsatzen nuena, aitaren oihua.

-Alizia! Non sartu zara? Zer egin duzu?

Aitaren deiadarrak etxe guztian entzuten dira. Txingeta ireki, atea zabaldu eta nire ezkutalekutik irten naiz. Aita sukaldean dago amari eroa bezala hitz egiten:

-Ez dakit oraingoan zer egin duen ume honek! Ordenagailua erotu egin dela dirudi! Txarrena da, nire txosten guztia ezabatu egin dela! Alizia! Zer egin duzu ordenagailuan? –oihukatu du aitak ni ate ostean ikustean.

Ni hurbildu egin naiz, esan diot oso urduri aitari, botoi batzuk sakatu eta guztia ezabatu egin da, barkatu..aita purrustadaka hasi zait:

-Esan dizut nik ez ukitzeko, baina kasurik ere ez! Orain konpontzera eraman beharko dut...-eta isilago gehitu du- eskerrak garantian dagoela...

Aita nire logelarantz abiatu da pausu azkarrez amari galdetuz:

-Asun, non utzi genuen ordenagailua zetorren kaxa?

-Despentsan uste dut...

-Ah bai! Orain gogoratzen naiz!-jarraitu du aitak-. Alizia, joan zaitez kaxaren bila.

Nik, aspaldiko partez lehenengora egin dut kasu.

-Kendu, Kleo -esan dut katua kaxatik atera nahian. Berak “Miau” egin dit erantzun gisa eta ulertu banindu bezala kaxatik atera eta eroso egoteko beste zoko baten bila joan da.

-Aita, hemen daukazu kaxa...

-Eskerrik asko -erantzun dit zakar nirekin haserre baitago. Oso kontuz amaren laguntzaz, aitak ordenagailua kaxa barruan sartu du.

-Orain goazen kotxera.





Korrika bizian joan naiz garajera eta aita eta ama denbora gutxi barru iritsi dira. Kaxa maleteroan jarri dute eta gero guztiak kotxera sartu gara. Beste herri batera joan behar dugu ordenagailua eramatera, hemen, Altzon, ez baitago horrelako dendarik. Bidaia oso luzea eta aspergarria egin zait, aitak ez du “DOVER” jarri izan nahi, nire musika talde gogokoena da.

-Beno, iritsi gara, azkenik!

Dendara sartu eta aita dendariarekin hasi da hitz egiten. Oh, ez! Guztia katxarro nazkante horiez beteta dago! Zein itsusia!

-Orduan, ez da ezer eta egun pare batean utzi beharko dugu hemen...-zioen aitak.

-Bai jauna, ez kezkatu, amen batean konponduko dugu eta. Orduan, agur eta laster arte! –agurtu gaitu dendariak.

-Bai, agur!

Dendatik irten eta kotxerantz abiatu gara etxera bueltatzeko, aita zertxobait lasaiago dago eta “DOVER” ipini du.

-Orain -esan du lasaitasun osoz- zure zigorraz hitz egin behar dugu Alizia.

-Zigortuuu!!!!!!

-Bai, Alizia, zigortu egingo zaitugu. Bi aste egongo zara lagunekin gelditu gabe.

-Jope! -kexatu naiz.

-Eta -hasi da ama- pagarik gabe.

-Ideia ona Asun, ume honek kasu egiten ikasi behar du, ez diot esan ba nik ez ukitzeko ezer!

Etxera iritsi gara. Ni oso goibel nator, burumakur.

-Alaitu zaitez ume, hileta batetik zatozela dirudi! –esan dit amona Martak.

“Mortadelo eta Filemon”–en komikia jarraitu dut irakurtzen... Oraingoan, Mortadelo erle bat bihurtu da! Ea zer gertatzen den lapur maltzur horiekin...

Amak eta aitak ordenagailua bueltan ekarri dute gaur goizean. Aitaren umorea hobetu egin da, guztiz konpondu baitute, nirea ordea, txartu egin da:

-Traste hori nire logelatik kendu behar duzue! Zergatik ez duzue zuen logelan jartzen?

-Gure gelan? –esan du amak ideiaren aipamen hutsagatik izututa.

-Erotuta ere ez!

-Bada, nik ere ez dut nahi nirean egotea!

-Ez dago beste erremediorik! Etxe handiago bat bagenu akaso...-hasi da ama ingurura eta aitari zeharka begiratuz-, pertsona asko gara eta etxe txikia daukagu.

-Zergatik ez ditugu eztabaidak gerorako uzten? –esan du aitak-. Kokoteraino nago!

Ama eta ni isildu egin gara gure portaeragatik lotsatuta, etxeko guztiak guri begira gelditu dira harrituta.

-Nahikoa da ordenagailuaren kontu horrekin! -bota du aitak haserre. Hori esan eta etxeko guztiak gure zereginetara bueltatu gara:

Amonak puntua egiten jarraitu du, izeba zimurrei buruzko aldizkari bat irakurtzen hasi da, azala zimurtzen ari zaio eta kezkatuta dago, ama bere ikasleen txostenak betetzen hasi da, aitak “internet”–en txateatzeari ekin dio eta nik “Mortadelo eta Filemon”–en komikia hartu dut.

-Lehen hasi garen eztabaidara bueltatuz -esan du amak afaltzen hasiaz bat-. Zure logelan egongo da!

-Zergatik, zuk esaten duzulako? –jarraitu dut mokoka.

-Bai, toki hori da egokiena.

-Amonaren gelan hobeto dago, marzianoekin nahi duenean ahalko da jolastu!

Amonak hori entzutean pozezko irribarre bat egin dit baina berehala gehitu du:

-Ez horixe! Sorginkeria horiek ez dira nire logelara sartuko!

-Gustura egoten zara marzianitoak hiltzen! –esan dut barrez. Amona izugarri gorritu da.

-E, ez dakit nondik atera duen hori... -jarraitu du amonak aitari zuzenduz, konturatzean, “hala bada, hor jarriko dugu”, esan behar duela.

Zein ondo! Pasa dira bi aste eta zigorrak joan dira! Gainera, laster zazpi urte beteko ditut! Eztabaida guztiek ez dute ezertarako balio izan, katxarroak nire gelan jarraitzen du.

Nire urtebetetzea gero eta hurbilago dago! Etzi da! Merienda bat egingo dut lagunekin eta gonbidapenak prestatzen ari naiz.

Egun zoriontsu bat pasa dezazula!!! dio lehenengo postalak, bai, azkenik iritsi da eguna! Zazpi urte bete ditut! Orain postalak irekitzen ari naiz. 16:55, laster iritsiko dira lagunak, bostetan.

-Eh! Hau Maiderrena da!

-DIN – DON!!!

-Iritsi dira!

-DIN – DON!!!

Berriz txirrin hotsa.

-Banoa, banoa, -esan dut pasillotik korrika.

-Kaixo, lagunduko erosketekin? -galdetu dit amak atea ireki dudanean. Poltsaz beteta dator eta bi hartu dizkiot.

-Lagunak zirela uste nuen...

-Ba, ez. Berandu datoz, baina lasai, agertuko dira eta.

-DIN – DON!!!

Hori esan eta txirrin hotsa entzun da berriro.

Oso ondo pasa dut, txerriari isatsa ipintzera eta oinean lotutako puxikak lehertzera jolastu gara, bokata eta gominolak jan ditugu eta orain pastelaren aurrean nago.

-Eskatu nahi bat kandelei putz egin baino lehen! –esan dit aitak argazki makina begira gerturatuz.

-FFFFFFFF!!!

-KLIK!

-Oi! Bi gelditzen dira!

-FFFFFFFFFFF!!!

-KLIK!

Argazki makinaren hotsa berriz...

Afaltzen hasiak gaude.

-E... Ejem, ejem, -egin du amonak atentzio pixka bat eskatzen bezala-. Uste dut ordenagailua nire logelara eramatea ideia ona dela... Egia da marzianitoak akabatzen ibiltzen naizela.

-Zergatik ez duzu lehenago esan?

-Ez nuen lotsagarri gelditu nahi, Asun.

-Hobe izango da, Aliziak ez du lata gehiago emango -ihardetsi du amak. Exajeratu egiten du, nik ez dut latarik ematen!

-Lortu dugu honaino hormen kontra jo gabe ekartzea! –bota du aitak ordenagailua amonaren mahai gainean jarriz-. Zer, pozik Alizia?

-Bai! Nire nahia bete egin da! Lehen eskatu dudana!