IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2003 - 14. edizioa: saritutako lanak »  Bertsoa »  Mobila

Mobila





Mobila


Doinua: Betroiarenak



  1.
Mobilek sortzen dute
kalean nahaspila
baina asko atzetik
dabiltza bila:
sukaldaria edo
guardia zibila,
aiton kaxkazuria
ta gazte abila.
Baina ehun mila
dago gosez hila,
alferrik dei pila…
bukatu dadila!
gehiegi erabiltzen
dugu mobila.
  2.
Umeak ere dabiltz
segapotoekin
dexente nazkatu naiz
gelakoekin
asko ibiltzen dira
traste zahar horrekin
mensajeak bidaltzen
ta musikarekin
ari naiz denekin
batik bat neskekin
denak mobilekin,
ekin eta ekin!.
Asko beldurtzen dira
fakturarekin.

  3.
Nahiz gehiegi ibiltzen
dugun kaleetan
ez al da erabilgarri
istripuetan?.
Mobilaren beharra
dugu batzuetan
mendian galduz gero,
larrialdietan…
suteren batetan
ta arriskuetan
horrelakoetan
behar da benetan
alferrikakoa da
gainerakoetan.
  4.
Ez naiz inoiz joaten
ni Anoetara
eta zuzentzen naiz maiz
telebistara
atsedenaldietan
Zelako ikara!
iragarkiek ezin

gu bakean laga
Vodafone-z jada
nazkatuko gara
telebistan traba
bezalaxe hara!
bizitzaren babesle
ofiziala da.



Kepa Matxain Iztueta

C kategoria

10 - 12 urte