![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |

ISRAEL vs. PALESTINA
Doinua: Munduan libre bizi izatea
|
1. Gerra batean bi alderdiek nahiz egiten duten galdu, Palestinako gerra urtero egiten zaigu azaldu. Basamortuko lur idorretan odol errekak zabaldu. Gerran inor ez da salbu jende aberatsa salbu. Arrazoiaren printzipioak egin dituzte zapaldu: gerrarik inork ez du nahi baina bakerik inork nahi al du? (bis) |
2. Harri berean bi aldiz jausi nahiz ta egon mila harri, Naziek ere egin zituzten hainbat gauza izugarri, bizitza baino zerbait gehiago kenduz hainbat judutarri. Giza aberea sarri denez mendeku egarri, berriro ere faxismoaren askatasuna ezarri, holokaustoko errautsak dira Israeldarren ongarri. (bis) |
|
3. Urte luzeak pasa dituzte tunel beltzean barrena eta argirik piztu nahi eza erabakirik txarrena. Pertsona denok hanka beretik egiten dugu herrena, beti berdina da dena aurrez aurre dator trena, nora begira ote zegoen, guda hain da nabarmena, ekaitza joanda barealdia datorrela zioena. (bis) |
4. Trena aurretik datorrenaren itxura du trenbideak, bertan loturik ikus ditzaket gaur giza eskubideak. Gerrak baditu bi aliatu ehiztari paregabeak, arma saltzaile trebeak, isil jokatzen hobeak. Elkarlan honek ireki ditu giza ehizaren bideak: Amerikarren diruak eta gure pasibidadeak. (bis) |
|
5. Basamortuko tren galdu horri begira egin dut negar, dirudun batzuk soilik dabiltza lasai desertuan zehar. Arrazoiaren balore oro dago egarriz hiltzear, nahiz ta bera zen lege zahar dolarra gainetik ezar. Bi alderdiek ezin hobeto ezagutzen dute elkar eta dirua duenak ez du elkarrizketarik behar. (bis) |
6. Zenbat pertsona ikusten diren odolezko malkotan blai, bihurtu dira heriotzaren itsasontzi beltzaren kai. Mundua dugu ardi galdu bat eta Amerika artzai. Lehen izanagatik anai gaur egun elkarren etsai. Alfer-alferrik ez ote gaude erantzun mutu baten zai, inork ez daki pentsatzen edo inork ez du pentsatu nahi. (bis) |
|
7. Ongi dakigu ez dugula nahi guk besteren arazorik, antza munduan jazotzen denak ez du garrantzi handirik eta inporta digunoi berriz indarrak ihes ahotik. Urruti egonagatik... ez da laguntzen, zergatik? Beste aldera begiratzea erraza dela badakit, baina ez esan tiro soinurik entzuten ez duzuenik. (bis) |
8. Ezin da ahaztu basamortuan gabiltzala egunero, nahiago nuke guztiontzako oasirikan balego, baina aurkitzen diren guztiak espejismo dira edo. Heriotzaren bezero garela ez ahaztu gero! Etorkizunak ez ehorztea inork ez beza espero oraina dena iraganean ehorzten hasi ezkero. (bis) |
|
Agin Rezola Laburu F kategoria 16 - 18 urte |