IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2003 - 14. edizioa: saritutako lanak »  Ipuina »  Adarra jotzeko makina

Adarra jotzeko makina





ADARRA JOTZEKO MAKINA




Orain dela urte batzuk, gertatu zen, nire amonak kontatzen duen bezala, istorio hau. Auto-karabana batean gertatu zen eta Martinak (horrela deitzen da neska), gauza bat eskatu nahi zion Olentzerori, baina gauza berezi bat.

Iritsi zen abenduaren 24a, eta Martinak gutuna idatzi gabe zeukan. Gurasoek zera esan zioten:


Mugi, Martina, gaur gauean Olentzero etorriko da!
Badakit, baina gauza bat bururatu zait. Olentzerori ez diot gutunik idatziko, berak jakingo du zer ekarri –esan zion.

Hurrengo goizean Martina goizeko seietan esnatu zen, eta korrika batean joan zen egongelara opariak irekitzera. Gauza asko zeuden han: bizikleta, kaskoa, panpina, arbel txiki bat eta kaxa erraldoi bat. Gurasoak ere harrituta zeuden, ez baitzuten kaxa horren berririk. Kaxaren azalerak erakarrita, irekitzera joan zen; bertan jaso zuen lehen ezustekoa: barruan beste bat zegoen!. Eta gauza bera gertatu zitzaion bost aldiz. Azkenik makina arraro bat aurkitu zuten. Arakatzen hasi ziren, ez baitzekarren inongo argibiderik. Gurasoak elkarri begira zeuden harrituta, ez baitzioten ez hanka eta ez bururik aurkitzen, eta jostailu zaharrekin utzi zuten baztertua auto-karabanan.

Uda iritsi zen, beraien bigarren etxea zen auto-karabana trastez bete eta oporretara abiatu ziren. Oraingoan ibilbide luzea aukeratu zuten gurasoek eta gure Martina aspertzen hasia zen. Halako batean, Martinak gabonetan jasotako opari hura aurkitu zuen eta, berarekin jolasten hasi zen.




Gauza xelebreak gertatzen hasi ziren. Orain aipatuko dizkizuet:

Ama bazkaria prestatzen ari zen, Martina mapei begira, aita komunean eta makina xelebrea mahai gainean eserita. Amak mahaia prestatuta zeukan, aitari ardoa edalontzira aterata eta ozpina entsaladarentzat utzia zuen. Bazkaltzen hasi aurretik aitak ardoa dastatu nahi zuen:


Zer da hau? Aaaaggghh!!!. Zu izan al zara Martina? Betidanik esan dizut ez ibiltzeko gure gauzekin!
Aita, nik ez dut ezer ukitu, ni mapei begira nengoen –erantzun zion Martinak apal-apal.

Beste batean, Martinak eta bere aitak tximeleta, pinpilinpauxa, mitxeleta edo pinpirina zoragarria aurkitu zuten mendian. Auto-karabanara iritsi eta ontzi egoki bat prestatu zioten, zulo eta guzti, arnasa har zezan. Pozak denbora gutxi iraun zuen. Gauean norbaitek tximeletari hegoak kendu baitzizkion. Esnatzerakoan, Martina tximeletarengana joan zen. Harri eta zur geratu zen gaixoa, eta korrika batean joan zen gurasoen ohera. Aitak ez zion sinistu hasiera batean:


Kendu al dituzu makarrak?
Zer, aita, ez al didazu sinisten?
Ezinekoa da hori. Zeinek egingo zuen ankerkeria hori!

Aitak bere begiz ikustea erabaki zuen eta biak joan ziren tximeleta zegoen lekura. Ikusi zuenean tximeletaren egoera, txundituta eta kezkatuta geratu zen, ez zion zentzurik aurkitzen barrabaskeriari. Izan ere, ez baitzeukaten animaliarik auto-karabanan.



Handik egun batzuetara gertatutakoa ere ez zen txantxetakoa. Hiriburu batera joan ziren bisita turistiko bat egitera. Lorategi batean atseden hartzen zeudela, mantzanila sail handia ikusi zuten, eta biltzea erabaki zuten, kanpotar batzuen harridurarako. Bildu ondoren auto-karabanaren aurreko aldean zabaldu zuten, lehor zedin. Goizean jaiki ondoren mantzanilaren arrastorik ez zegoen, eta aitak amak jasoko zuela pentsatu zuen. Gurasoek beste leku batera joatea erabaki zuten, baina kristalak lurrunduta zeudenez, beti bezala haizegailua martxan jarri zuen; bat-batean mantzanila guztia zuloetatik ateratzen hasi zen. Orduan aitak alabari purrustada ederra bota zion. Alaba negar batean hasi zen, makina xelebrea hartu, bere ohean sartu eta berarekin hizketan jardun zuen egun osoan.




Haserrerik handiena sortu zuena orain kontatuko dizuet:

Aita auto-karabanari olioa begiratzen ari zitzaion bitartean, amak ontziak jaso zituen eta bazkaria prestatzera zihoan. Lehenengo eskuak garbitu behar zituen, baina xaboiaren dosifikagailua zapaldu zuenean, xaboia atera beharrean, motorrerako erabiltzen den olioa atera zen. Ama ziztu bizian aitarengana joan zen:


Konturatu al zara zer egin duzun?
Zertaz ari zara?
Xaboiaren ontzitik zuk erabiltzen duzun olioa atera zait!
Gertatzen ari zaizkigun gauza guztien atzean, zerbait egon behar du -esan zuen aitak.




Aita eta ama eztabaidan ari zirela Martina hurbildu zitzaien oihuka:


Aita, ama, makina xelebrea olio beltzez zikinduta dago!
Ezinezkoa da; ekarri hona!

Orduan konturatu ziren zer edo zer arraroa gertatzen ari zela makinarekin.



Azkenik makina xelebrea hitz egiten hasi zen, denen harridurarako. Aitortu zuen bera adarra jotzeko makina zela eta bera izan zela pasarte hauen egilea. Baita ere aditzera eman zuen horren arrazoia.

Olentzerotan Martinak jaso zuenean baztertuta utzi zutela eta ez ziotenez jaramonik egin, mendeku txiki bat hartzea erabaki zuela. Barkamena eskatu zuen eta harrezkero bidai guztietan beraiekin eramaten zuten.



Ireber Etxarri Karrera

B kategoria

8 - 10 urte