|
Donostiako XVII. Eskolarteko Literatur Lehiaketa
|
|
|
|
Sariak ekainaren 3an banatu dira Kursaalean
|
|
Parte hartu duten 1.215 ikaslek 1.449 lan aurkeztu dituzte
|
“Donostiako XVII. Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria”ren sari-emate ekitaldia, ekainaren 3an, egin zen Kursaal Elkarguneko Auditorioan eguerdiko 12.00etan.
Ekitaldira parte hartzaile guztiak gonbidatu ziren. Aurten, 28 ikastetxetako 1.285 ikaslek hartu dute parte eta 1.449 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Parte hartzea oso garrantzitsua izan da, eta horrez gain, lanen kalitate maila oro har ona izan dela adierazi dute epaimahaikideek.
Guztira, sei kategorien artean 25 sari banatu ziren. Horien artetik, 12 irabazle nagusi hautatu dira, bi kategoria bakoitzeko. Bestalde, 76 gaztetxoren lanek epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute. Azkenik, literatur lehiaketa honetan lan multzo garrantzitsua aurkeztu duten eskolen artean opari baten zozketa egin da irakasleek eta eskolak egindako lana saritzeko.
“Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketa-Koldo Mitxelena Saria” Euskararen Udal Patronatuak Donostiako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da. Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu, A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean.
|
|
Sariak
|
Parte hartzaile guztientzat :
"Bilintx, 175 urte direla eta" liburua eta CDrom euskarrian egin den Danbor Ezkutua Donostian jokoa.
Aipatuentzat : Aurrekoa eta Ibon Sarasolaren "Zehazki" hiztegia.
Sarituentzat :
Aurreko guztia gehi mp3 bat (A, B eta C kategorientzat)
DVD eramangarria (D, E eta F kategorientzat).
Irabazle nagusientzat :
Argazki kamera digitala (A eta B kategorientzat),
Bideo kamera digitala (C eta D kategorientzat)
Ordenagailu eramangarria (E eta F kategorientzat)
Eskolarentzat : Ordenagailu eramangarria
|
|
28 ikastetxek parte hartu dute
|
Aitor ikastola
Altza Herri ikastetxea
Amara Berri ikastetxea
Amassorrain ikastola
Antigua-Luberri BHI
Arantzazuko Ama ikastola
Axular Lizeoa
Belen ikastetxea
Easo Institutu Politeknikoa
Ekintza ikastola
Eskibel ikastetxea
Herri-Ametsa ikastola
Intxaurrondo Hegoa ikastetxea
Intxaurrondo ikastola
|
Ikasbide ikastola
Jakintza ikastola
La Salle ikastetxea
Lauaizeta ikastola
Mariaren Lagundia ikastetxea
Nuestra Sra. de Aranzazu ikastetxea
Orixe ikastola
San Luis-La Salle ikastetxea
Santa Maria Marianistas ikastetxea
Santo Tomas lizeoa
Usandizaga-Peñaflorida institutua
Xabier Zubiri-Manteo BHI
Zuhaizti ikastetxea
Zurriola ikastola
|
Lehiaketa moten arabera, parte-hartze handiena, nabarmen, komikiak (617 lan) eta ipuinak (443 lan) izan dute.
Adin taldeei dagokionez, B eta C kategorietan izan da parte-hartzaile kopuru handiena, 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak, alegia.
Esku-hartze datuei dagokienez, 17 ediziotan 12.500 parte-hartzailetik gora eta 13.000 lan baino gehiago aurkeztu dira.
|
Sari emate ekitaldiari buruzko beste datu batzuk:
Lan saritu guztiak jasotzen dituen 32 orriko argitalpen bat banatu da sari banaketa egunean eta Donostiako eskola guztietan ondoren, 10.000 ale guztira.
Aurkezle lanak Estitxu Fernandezek egin ditu
Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Banda izan da bertan.
|
Saritutako lanen edizio digitala
|