|
Iñigo Calafel Arrizabalaga
Zurriola ikastola
B kategoria
Sari nagusia
Duela hamar urte urrutiko lurralde bateko itsaso lasai eta urdin batean hasten da gure istorioa.
Karramarro txiki bat jaio zen han eta bere ama eta aitarekin oso gustura bizi zen itsaso zoragarri hartan. Urte bat pasa zen eta amak esan zion itsasoan eskola bat zegoela eta ea joan nahi zuen. Galdera hau egin zion zeren itsasoko animaliak ez dute derrigorrez eskolara joan behar.
- Amatxo, eskolara zertara joaten da?
-
- Han dagoen maisuak gauza asko erakutsiko dizkizu eta gauzak ikastea baliagarria izaten da.
-
- Ongi da ama, baina zein da maisua?
-
- Olagarro jauna da eskolako maisua.
-
Karramarroa eskolara joan zen. Eskola, arroken artean sortzen zen kobazulo batean zegoen, oso polita zen eta han gauza asko ikasten zituen eta itsasoko animalia asko ezagutu zituen.
Egun batean olagarroak irakurtzen erakutsiko ziela esan zien eta horrela gure karramarroak irakurtzen ikasi zuen.
Udako goiz eguzkitsu batean gure karramarroa arroketan jolasten ari zen, eta hondartzan Jon izeneko mutil bat zegoen. Jonek gure karramarroa hartu zuen eta kubo batean sartu zuen etxera eramateko asmoz.
Eguna hondartzan pasa ondoren, Jon bere gurasoekin etxera bueltatu zen karramarroa kuboan eraman zuen. Etxean zeukan arrain-ontzi batean sartu zuen Jonek gure karramarroa.
Karramarroa triste zegoen eta Jonek ez zuen ulertzen karramarroaren tristura. Egun pare bat pasa ondoren, Jon ohartu zen karramarroa beti leku berdinera begira zegoela. Karramarroak begiratzen zuen paretan, abezedarioa zegoen orri batean.
Jonek abezedarioa hartu eta karramarroaren ondora eraman zuen. Orduan Jon konturatu zen karramarroak pintza beti letra berdinetara eramaten zuela.
Jonek orduan paper bat hartu zuen eta letrak idazten hasi zen. Lehenengoa “N” bat zen, gero “I” ondoren “R”, “E”, “A”, “M”, eta azkenik “A”.
Jonek letra guztiak jarraian idatzi zituen “NIRE AMA” eta horrela konturatu zen karramarroa zergatik zegoen triste, eta hurrengo egunean hondartzara joan zen eta karramarroa arroketan utzi zuen.
Jon handik aurrera hondartzara joaten zenean arroketara hurbiltzen zen eta han zegoen gure karramarroa Jon agurtzen.
Eskolan ikasitakoa baliagarria izan zen gure karramarroarentzat.
|