IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2007 - 18. edizioa: saritutako lanak »  Ipuina »  Luisa Ruiz de Mendoza

Luisa Ruiz de Mendoza
BERTSO LIBURU BAT IZAN NAHI DUT


Luisa Ruiz de Mendoza Araia
Zuhaizti ikastetxea
C kategoria



Ni olerki liburu bat naiz. Oso pozik bizi nintzen nire lagun ipuin, kanta, bertso eta txiste liburuekin, baina gure jabeak ez zeukan zaletasunik eta hautsez beteak egoten ginen etxeko apal batean.

Behin, bere amarekin eztabaida luze bat izan eta gero, kaxa batean sartu eta liburutegira eraman ginduen han oparitzeko. Nekatuta nengoen eta lo gelditu nintzen kaxa barruan.

Esnatutakoan apal batean nengoen, beste liburu batzuekin. Beraiek uste zuten lotan nengoela eta nitaz hitzegiten zeuden. Hauxe esaten zuten:

-Juanito, berri bat etorri da!

-Badakit Tomas, eta ez dut batere atsegin.

-Oso gaztea da, ba al dakizu nola deitzen den?

-Ez, eta ez dut jakin nahi, horri hobeto ez hitz egitea, oso potoloa da eta apal guztia berarentzat dauka etorri denetik.

-Ixildu aho zahar hori, esnatu delakoan nago.

Orduan esan zidan Tomasek:

-Nola duzu izena?

-Mm... Olerki liburu bat naiz- esan nion.

-Bai, olerki liburuak denak gara hemen. Nola deitzen zaren galdetu dizut- esan zidan Tomasek

-Ez dut izenik; beharrezkoa al da?

-Izenik gabe ez duzu gurekin hitz egingo!- esan zuten ia olerki guztiek.

Olerki gehienak hain ziren harroputzak...

Ni olerki liburuen apalaren ertzean nengoen bertso liburuen ondoan.

Bapatean bertso liburu batek esan zidan:

-Berria al zara?

-Bai eta zu?

-Ni pixka bat. Zergatik ez duzu zure ondoko lagunekin hitz egiten?

-Ez didate beraiekin hitz egiten uzten izena eduki arte.

-Nik izen polita dakit, Gilen gustatzen al zaizu?- Galdetu zidan

-Bai, asko gustatzen zait, mila esker.

-Ah, ni Eneritz deitzen naiz- esan zidan.

Asteak joan asteak etorri eta ni Eneritzen lagun-laguna nintzen eta oso triste ibiltzen nintzen irakurtzeko hartzen zutenean. Azkenean maitemindu egin nintzen, hain zen atsegina eta ederra...

Egun batean berarekin hitz egin behar nuenean, beste bertso liburu batekin hizketan ari zela konturatu nintzen eta pixka bat itxaron nuen. Nahi gabe esaten zuten guztia entzun nuen. Aitziber (beste neska) hasi zen:

-Aizu Eneritz, entzun dut Gilen eta zu maiteminduta zaudetela bata besteaz.

-Ez da egia- esan zuen lotsatuta erdi barrez.

-Seguru...?- galdetu zuen Aitziberrek

-Ez, arrazoia duzu, oso jatorra da eta...

-Zuen artean zerbait gertatuko al da?

-Ez dut uste, eta oso triste nago, izan ere bera olerki liburua da eta ni bertso liburua. Nire familian ohitura zahar bat dago. Ni bertsoa banaiz ezin dut olerki batekin ibili.

-Zer ohitura eta zer ohitura ondo! Maite baduzu, esaiozu! Begira bestela Fermin Ipuina eta gure lagun Maite, gu bezalako bertso liburua.

-Ezetz Aitziber! Ezin dudala. Gure maitasuna ezinezkoa da bertsoa den bitartean.

Oso triste jarri nintzen eta egunak eta egunak aritu nintzen pentsatzen nola bihurtu bertso liburu.

Azkenean ideia bat bururatu zitzaidan. Apalaren izkinean jarri eta lurrera erori nintzen. Bost minutu geroago liburutegiko arduradun tontolapiko bat pasa zen. Izenburua irakurri gabe orriak zeloz batu zituen eta azalan inprobisatu zidan “Bertso majikoak” izenekoa.

Eneritzen apalean utzi ninduen, izan ere bertsoak eta olerki liburuak antzekoak dira.

Hasieran noizbehinka Eneritzek non nengoen galdetzen zien olerki liburuei baina inorrek ez zekien egia. Orain pentsatzen ari naiz nola jakinarazi nor naizen. Batzuetan ez dakit hoberena egin nuen, zuk zer uste duzu?