![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Donostiako Eskolarteko Hamazortzigarren Literatur Lehiaketa
Koldo Mitxelena Saria
|
OINARRIAK |
Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ari diren Donostiako ikastetxeetako ikasleek hartu ahal izango dute parte.
Ikastetxe horien artean kategoria hauek bereiziko dira:
| A | Lehen Hezkuntzako lehen zikloa |
| B | Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa |
| C | Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa |
| D | Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa |
| E | Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa |
| F | LOGSE Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide-heziketa |
Bost lehiaketa mota izango dira: Komikia / Olerkia / Ipuina / Bertso papera / Gutun idazketa
Lehiaketako lanek, originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Lanak bakarkakoak izango dira sail guztietan. Epaimahaiak lanen edukia hartuko du batez ere aintzat, baina euskarri berrien erabilera kreatibo egokia ere baloratuko du.
Kategoria bakoitzeko lehiaketa mota bakoitzaren lanen luze-laburrak hauek izango dira:
| KAT | KOMIKIA | OLERKIA | IPUINA | BERTSOA | GUTUNA |
|
|
Gutxienez | Gutxienez - Gehienez |
|
Gutxienez - Gehienez |
|
| A |
DIN A4:
4 lauki |
|
|
|
|
| B |
DIN A4:
4 lauki |
|
15 orri gehienez
(30.000 karaktere) |
3 bertso - 12 bertso |
|
| C |
DIN A4:
6 lauki |
32 lerro - 100 lerro |
15 orri gehienez
(30.000 karaktere) |
4 bertso - 12 bertso |
3 orri gehienez (6.000 karaktere) |
| D |
DIN A4:
6 lauki |
40 lerro - 100 lerro |
15 orri gehienez
(30.000 karaktere) |
6 bertso - 12 bertso |
3 orri gehienez (6.000 karaktere) |
| E |
DIN A4:
6 lauki |
45 lerro - 100 lerro |
15 orri gehienez
(30.000 karaktere) |
6 bertso - 12 bertso |
3 orri gehienez (6.000 karaktere) |
| F |
DIN A4:
6 lauki |
50 lerro - 100 lerro |
15 orri gehienez
(30.000 karaktere) |
8 bertso - 12 bertso |
3 orri gehienez (6.000 karaktere) |
Lanak ikastetxeetan edo Euskararen Udal Patronatuan aurkeztu behar dira, eta lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.
Kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da. A kategorian, salbuespen gisa, bi sari emango dira dagoen lehiaketa mota bakarrean. Bestalde, egile batek ezingo du bi modalitate desberdinean irabazi. Kategoria bakoitzean bi irabazle nagusi hautatuko dira. Hauek, aurretik lortutako sariez gain, beste sari bat jasoko dute.
Parte-hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten denetik. Epe hori gaindituta, egileek ezingo dute lana berreskuratu.
Euskararen Udal Patronatuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.
Epaimahaia osatuko dutenak Ixiar Rozas, Arantxa Urretabizkaia, Pello Añorga, Joxerra Garzia, Inazio Mujika Iraola, Antton Olariaga eta Mari Jose Olaziregi izango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sarien behin betiko esleipena, lanak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean ebatziko da.
Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke. Kategoria bateko lehiaketa mota batean saria eman gabe utziz gero, kategoria bereko beste modalitate batean bi sari eman daitezke epaimahaiak hala erabakita.
Ikastetxeek aurkeztutako lanek, 2007ko otsailaren 16rako Euskararen Udal Patronatuaren eskuetan egon beharko dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 – behea – 20003 Donostia.
Ipuina, olerkia, bertso papera eta gutun idazketa lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lanarekin batera, honen kopia bat aurkeztu behar da, ipuin kategorian izan ezik, horretan bi kopia aurkeztu behar baitira.
| Lanaren izenburua: |
| Egilearen izengoitia: |
| Bi deiturak eta izena: |
| Kalea: |
| Zenbakia: |
| Solairua: |
| Hiria: |
| Telefonoa: |
| Posta kodea: |
| Jaiotze data: |
| Ikasmaila: |
| Kategoria (A, B. C, D, E edo F): |
| Lehiaketa mota (komikia, olerkia, ipuina, bertsoa edo gutuna): |
| Ikastetxearen izena: |
| Kalea: |
| Telefonoa: |