![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
ORHIKO XORIA OTE IZANA?
|
|
Etxahun Aurkenerena Arbelaitz
Gauaren Udazkena Sasiz inguratutako larrosa ez da bakarra, arrosa kolorekoak gutxi, zuriak, ordea, gehienak. Eguzki zaio lagun lehenari, Gau, berriz, Gauekori. Iluntasun aldi honetan, itxaropen galdu ugari. Gure larrosak, pentsalari, ahantzi omen du bere arantza gerlari. Gauekoren hatzaparra aurkari, piztutako sua, berriz, ez du inork itzali. Ilargi, Eguzki bihurtu bitarte kemena dugu gidari. Negu Gorri Gogoa ahanzten, noraezean, dabilkigu gorputza. Arima goibeltzen hasia, haritzek, baina, badute segida, ezkurrak diren heinean. Basoetako erein berriak, ez hartu gauzak lasai, arbasoen Hitza eror ez dakigun. Oihanean, ordea, badira zuhaitz erori asko, kontu dezagun bada, gurea eror ez dakigun; lore aldiak iritsi arte eutsiko ote diogu? Lore aldiak iritsi arte Hitza gorde dezagun! Udaberri, Zerumuga Ortzi artetik lehen izpiak zaizkigu ageri. Gaueko, berriz, ez dakusagu; ez da haren berri, Xoriaren baitan Hitza nagusi, lau haizeetan ibiliz. Xirula entzun, oihartzuna lagun, arranoak dira haritzen ezagun; entzun beza beren ahotsa, Hitza baitute gorputz. Orhipean ez da beldurrik Sasirengan salbu. Uda; Argiaren Dantza Izana gaur izan bekio askatasunari. Oihartzunak, lagun, kanta biezaio, bakardadeari. Lau haizeek oroit bezate aintza zahar hori, ur-jauzia aurrean eta gaua gainean jar ez dakizkigun. Ahantzi itxaropen galdua, atxiki itxaropen ahaztua. Dagigun. Berriro izan gaitezen Orhiko Xoria. Kantauri orpoan, argitzean, azalduko den lauburua, isil beza gaueko haizea! geldi beza ur-jauzia! erakuts biezaie Ortziren izatea! bizirik dirauen Eguzkia. Indar beza gure elea! gogoa, bide batez, euts dezagun! Orhipeko mundua. Ortzian Eguzki eta Ilargi, argiz dantzan, mendipea argitzeko asmotan, egia bidean. Lainok egiak ditu estali Gaua ekarriz, tontorra da argitan soilik, Xoriak dakusa, beraz, bakarrik. Honek, galde, eska… ez da inor ageri! Bere xirulak balioko al du galestar dragoia edo hiriburu bretoia, bakardade itsura erakartzeko? egia, berriro ere, kantatzeko? |