![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| TIK-TAK |
|
Mara Sanchez Aginaga
Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Orratzak, orratz mingarriak, Behin haien ziztada zuen ongarria Behin haiek ematen zioten plazerra Hotzikara zabalduz zainetan behera. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Hankak ia ez diote sostenitzen Baina ohetik altxatzen saiatzen da Esku, behatz, oin dardartiak Zutik ia ez da mantenitzen. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Bere logelaren lau hormen artean Ilunpetan lotuta bere kartzelean Eguzkiaren argia min ematen dio Leiho itxien itzaletan zehar Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Gorputz ustela du bere kartzela Ihes egin ahalko balu… Odolaren pozoia utzi atzera Ezerezaren lasaitasunaren bila. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Bera bakarrik gelditzen da 8 laguneko koadrilatik azkena Besteak jada erori dira Bakarrik gelditzen da bera. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Heroina hiltzaile gozoa da Maitale exigentea Bere beso hotzetan hartzen zaitu Bere musu desiragarrian itotzen zara. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz “ez naiz damu” Esaten dio ispilutik begiratzen dion mamuari “ez dut promesarik nahi” Gehitzen dio bere begietan bizirik dagoela dioen distirari. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Oherako bidean hankak ezin dute Penarik gabe, damurik gabe, erortzen utzi da Gau mahiaren izkina zorroztua topatu du Heroina hiltzaile gozoa da. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Heroina maitale exigentea da Maitatu gorrotatua Odol gorriaren zipriztinak ilunpetan Isiltasuna hautsiz amaren oihua. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz Aita atean geratu da isilik (beti bezala) Amak besoetan hartu du semearen gorpu hotza Arrebak malkoetan ito ditu oroitzapenak Anaia ez da kanposantura ere agertuko. Tik-tak Erlojuaren orratzak aurrera doaz “Beste jonkey bat aurkitu du heriotza” Dio bi lerrotako albiste hutsak Heroinaren besarkada hotzean Galtzen da bizi nahia zizpurutan |