![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Lapurra
|
|
|
1.
Etxe barruan lapurra Bere zelatan zakurra Hotsak entzunda berehala du Luzatu muturra Ikusi dio bizkarra Ez zen lapurra baldarra Muttur ausartak ordea azkar Kendu dio parra 2. Bien arteko borroka Hasi da elkar bultzaka Erori egin da lapurra ta Hasi da aieneka Puskatu zaio aldaka Ezin du mugitu hanka Etxeko denak esnatu eta Badatoz korrika |
3.
Etxekoak ikusita Lapurra mina hartuta Poliziari deitu diote Guztiz izututa Iritsi da furgoneta Eraman dute lotuta Kartzelan sartu ta bertan utzi Dute giltzatuta 4. Ohe, komun eta aulki Ziega da benetan txiki Bakar bakarrik ta ilunpean Dago oso gaizki Ez da sentitzen gizaki Damutu zaio ederki Muttur zakurra gogoan dauka Gau ta egun beti. |
Doinua: Aitontxua exkaxturik