ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Maddi Labaka

Agur bero bat



1.
Txupetetxoa ahoan
ta erroskilak zangoan
negar egiten ez jarraitzeko
panpina ondoan,
lehengo garaiak gogoan
oraindik ditut gaurkoan
beti elkarrekin egon garenez
orain ez zaitez joan. (bis)

2.
Eman ondoren pausoak
ez izan arren osoak
korrika joaten ginen gu biok
uxatuz usoak
beti luzatuz besoak
animalia gaixoak!
ezin ahaztu pasa genitun
momentu goxoak. (bis)

3.
Eskola aurrean hasita
beti zenbiltzan nahasita
ia egunero egiten zendun
liburuen zita,
jendeak hau ikusita
egiten zizun zirika
ikasi eta ikasi beti
jolasak utzita. (bis)

4.
Kirolean marabila
atzetikan mutil pila
mutil guztiak maitemintzeko
zuk dohainak mila,
beti atzetik koadrila
zer nolako neskatila
mutil kontutan onena eta
ligatzen abila. (bis)
5.
Matematikan pereza
Gizarte ez da erreza
Euskararekin ibiltzen zinen
oso aldrebesa,
Musikan ere traketsa
kate kontutan printzesa
ezin ulertu Euskadin zertan
behar den ingelesa. (bis)

6.
Beste eskola batetan
hor hari zera planetan
ez duzulako kurtsoa pasa
zuk urte honetan,
triste zaude aldaketan
eta gu ere benetan
zu gabe denok gelditu gera
bihotzez penetan. (bis)

7.
Nahiz eta geratu grabe
gure bihotzetan zaude
lehen adiskide gintuzun denok
baita orain ere,
nahiz eta zuk egin alde
zuretzat bada mesede
izan zaitea zoriontsua
gutaz ahaztu gabe. (bis)

8.
Bizitzea da aurrena
osasun ona hurrena
familiari eman behar zaio
daukazun onena
bizitza ez da poema
bizitza dugu problema
mundu honetan nahiko eta bikain
ez baitugu dena. (bis)


Doinua: Aizak hi mutil mainontzi