![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Haizea orraztu nahian
|
|
|
1.
Igeldo azpian dotoretzen dut Donostia hiriburua hemendik ondo bereiz daitezke Itsasoa ta zerua kresal usaina duen haizea orraztea helburua Ondarreta ingurua Peña Gancheguik landua. Pertsona oro mundu bat dela Hori gauza segurua: Ni naiz Chillidak eraikitako Itsas ertzeko mundua 2. Arrantzaleen bizitzak badu une gozoen kabida baina sarritan une horiek gazi bilakatzen dira. Marinel xaharrak beti egiten du kostalderainoko bira begiratuz urrutira ilusio ta desira brisa artean noraezean dauden kaioei begira azken hatsa ere olatu artean eman nahiean ari da. 3. Buru gabeko neskato hori hondartza dator atzera eguneroko arazo oro ur ertzean itotzera bi marra, hiru ta laugarrena … eramanaz sudurrera konturatuko ote da dela beretzat kaltera? Plazer gozoan lainotan hegan Kalatxorien antzera baina bultzatu egin nahi nuke hankak lurrean jartzera. 4. Barealdia dakarrelako enbataren erasoak haur txiki baten itzal etzana marraztu dit itsasoak bera ikusiz gustura nago kenduz begiko lausoak zutik jartzeko gaixoak zer nolako arazoak. Ume gozoak une gaziak nahiz ta lagundu altzoak Itsas kirriak lagunduta egin baititu lehen pausoak. 5. Itsasoaren edertasunaz entzun zuen mila aldiz gaur Castillatik etorri eta ikusi du bere begiz. Munduko gauza ederrena da hor dago ezin sinetsiz bi begiak ditu diz-diz ta pozak aidean dabiltz olatupera jauzi egingo luke pozik behin ta berriz bere herrira eramango zun horren gazia ez balitz. |
6.
Bikote batek nire oinetan berriz hartu du ostatu ezkontza egunez maiteminduek leku hau dute hautatu kamera baten botoitxoari sakatu eta sakatu. Indar handiko olatu parea dute osatu. Nire burdinez egin kate bat ta gorputzak inguratu zuen bizitzak eta bihotzak ezingo dira banatu. 7. Bakardadea jende askoren lagun bakarra delako horren kontura isuri ditu gizon honek mila malko. Bizitza honetan neskek ez dute sekula hartu aintzako. Zorionak zuretzako bakarra ez zarelako! Azkenerako guztiz etsita Itsasora egin du salto lamia bati eskaini zaio bizi berri baterako. 8. Bikote gazte hasi berria ez dira hizketarako gai dardarka dute ezker hanka ta eskubikoa ere bai. Egunsentia ferekatuaz Une egokiaren zai Eseri gaitezen lasai Badatorrela ai, ai, ai! Lehen muxua estrenatzera doazela poza itzai olatu batek harrapatuta biak gelditu dira blai. 9. Jende uholde bat gerturatu zait… zer gertatuko ote da? eskuan dute euskal mapa ta Gezi gorridun bandera preso hilaren errauts zuriak botaz olatu artera negarrez dago arreba bi gurasoak antzera. Hainbat intziri, hainbeste malko denak itoko al gera? itxaropena, bizi gogoa ta herriarekin batera? 10. Arrantzale bat, drogazale bat lehen egon dira hemen Castillakoa ta bikoteak ere hara so pozarren euskal presoen sendia orok zer gaizki pasatzen duen umeek zenbat gozamen suizidioa ondoren. Niregan daude arrazoi denak itsasoa bezain garden baina ez dakit bihar zein, noiz ta zertara etorriko den. |
Doinua: Txikitatikan edukia dut