![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Leihotik begira
|
|
|
1.
Hirurogeita hamalau urte kontatzeko asko dira, garai zaharrek neure buruan egiten dute distira ezin hobeto ditut gogoan atzo gertatu balira nolabaiteko lausotasun bat datorkit begi-ninira gurpildun aulkian eserita eta leihotik begira. 2. Hogei bat urte nitula nintzen tetraplegiko gelditu autoarekin kamioia jo ta bizkarra erdibitu. Hasieran horrela gelditzea ezin nuen entenditu, denbora igaro ahala egin nuen guztia gainditu. Azken finean, nire bizitzak hogei urte izan ditu. 3. Baina orduan Miren topatu nuen ta aldatu nintzen anitz, elkarri egiten genizkion hainbeste xirri eta hitz… gero ezkondu eta etorri ziren Oihane ta Aritz haiek etxetik joanak dira orain gu bakarrik gabiltz, ez nintzateke bizituko gaur Mirenengatik ez balitz 4. Miren ta biok ume txiki bat gura genuen benetan ta konfidantza jarri genuen teknologi berrietan. Bi neska-mutil izan ditugu eta ez gaude penetan orain tarteka etortzen dira ibiltzeko berriketan, haiek ikusiz nire bizia ikusten dut koloretan. 5. Gure neskatxa txit txintxoa zen ta bihurria mutila denborarekin aurkitu zuen bakoitzak bere koadrila. Nahiz eta gure haurrak hezteko eduki oztopo pila, gauza batetaz gustura nago ta argi gera dadila: maitasunean hamar eman dut ta trukean jaso mila. |
6.
Gazte nintzela heldu nahi nuen dantzaria izatera, izugarrizko ilusioa neraman dantza klasera barruan nuen ikasi nahia dantzatzeko mila era. Baina ezbeharra gertatu ta ezin etxetik atera, nire ametsak mugatu dira gurpildun aulki batera. 7. Gogoratu naiz gazte garaiko lagunen oroitzapenez gehienek mendizaletasuna odolean zuten berez, nire gurpildun aulkiarekin jarraituko nien nekez… Hori oroituz nire begiak hasi ohi dira negarrez, mundu guztia aldatu baita baina nire gorputza ez. 8. Leiho hontatik ikusi ditut lehen natura, orain kea: lehen zuhaitzak zeuden tokia dago fabrikaz betea, eta gainera etxe ondoan eraiki dute IKEA. Mundu osoa aldatu nahi dut eta ez al da tristea: dena egin nahi izatea ta ezin ezer egitea. 9. Egunak arras gogaikarriak dira lau hormen artean, zigarrotxo bat erre ohi dut maiz noski, neronen kaltean baina denbora igarotzen da erlojuan tik-tak-ean bitartean ni, leihotikan so etengabeko katean, bizia aurrera doa ni hemen geldi nagoen bitartean. 10. Ilea urri, ta aurpegia ximurtua daukat jada urteak dira galdu nuela gazte garaiko patxada, baina urteen zamak arrasto txiki bat egin dit laga heriotzari beldurrik gabe begiratzen diot, hara: gorputz erdia hil zait jadanik burua soilik falta da. |
Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke