|
Amona maitea
|
Donostia, urtarrilak 1
Kaixo amona maitea:
Zer moduz? Ni oso ondo nago. Hurrengo oporretan etortzen ez bazara aspertuko naiz. Hori gertatu zait, aspertu naizela! Olentzerok opari asko ekarri zidan eta, nire ustez, erregeak onak izan dira. Bestetik, zer moduz daude denak? Hemen oso ondo gaude. Mariaje izebarekin topatu ginen ama eta ni, eta erostera joan ginen. Mariajek botak eta galtzak erosi zituen. Guk, beti bezala, janaria.
Egunero eguraldi txarra izaten dugu: euria eta hotza. Uste dut hor ere hotza egiten duela. Zuk berogailua piztu eta berokia eta lepokoa jarri amonatxo maitia.
Urtarrilaren 20an Donostiako festa izango da eta jango dugu etxetik kanpo. Urtero danborra jotzen dut. Beno, aurten upela jo beharko dut, ia ia konpainiako handiena naizelako.
Aurreko egunean Amarara joan nintzen saskibaloi partida batzuk jolastera. Amaia eta Marta ere joan ziren. Galdu genituen hiru partidak, baina oso ondo pasatu genuen eta laranja zuku bat eta palmera bat eman zigun gure entrenatzaileak. Bi futbol partida oraindik gelditzen zaizkigu. Gero saskibaloia egingo dugu. Uste dut hobeto egingo dugula, gehiago gustatzen zaigulako. Gure entrenatzaileak oso onak dira bai futbolekoa, baita saskibaloikoa ere. Zerbait ulertzen ez badugu azaltzen dute behin eta berriro.
Badakizu zer gertatu zaion aitari? Bada, mina dauka beso batean eta medikuarengana joan behar du. Amak ere lunbagoa hartu du eta Amaiaren amak utzi dio manta elektriko bat. Orain hobeto dago berari esker.
Amak esan du festak pasata erosi behar dituela lekak eta zerbak dieta egiteko, baina ikusi du “SUPER AMARAN” oso garestiak daudela, pentsatu du ideia txarra dela eta erosi ditu bost kalabazin: kalabazin bana bakoitzarentzat eta bestea pistoa egiteko, aitak oso gozoak egiten dituelako. Etzirako egin behar du, asteartean familia elkartuko garelako Pepe osabaren urtebetetzea ospatzeko. Nik, txandal bat erosi diot. Pena asko ematen digu zure semearen urtebetetzean zu ez egotea. Peperi ere gustatuko litzaioke, baina posible ez bada ea beste urtean etortzen zaren.
Musu handi bat eta ongi izan
Laster arte
Zure biloba Nerea
|
|
| |
 |
 |
|