![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Donostiako XVII. Eskolarteko Literatur Lehiaketa |
| Sariak ekainaren 3an banatu dira Kursaalean |
| Parte hartu duten 1.215 ikaslek 1.449 lan aurkeztu dituzte |
|
“Donostiako XVII. Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria”ren sari-emate ekitaldia, ekainaren 3an, egin zen Kursaal Elkarguneko Auditorioan eguerdiko 12.00etan.
Ekitaldira parte hartzaile guztiak gonbidatu ziren. Aurten, 28 ikastetxetako 1.285 ikaslek hartu dute parte eta 1.449 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Parte hartzea oso garrantzitsua izan da, eta horrez gain, lanen kalitate maila oro har ona izan dela adierazi dute epaimahaikideek. Guztira, sei kategorien artean 25 sari banatu ziren. Horien artetik, 12 irabazle nagusi hautatu dira, bi kategoria bakoitzeko. Bestalde, 76 gaztetxoren lanek epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute. Azkenik, literatur lehiaketa honetan lan multzo garrantzitsua aurkeztu duten eskolen artean opari baten zozketa egin da irakasleek eta eskolak egindako lana saritzeko. “Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketa-Koldo Mitxelena Saria” Euskararen Udal Patronatuak Donostiako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da. Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu, A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean. |
|
Lehiaketa bost ataletan banatuta dago: |
Olerkia
Ipuina
Bertsoa
Komikia
Gutuna
|
Adinaren arabera, sei kategoriatan sailkatzen da:
Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-8 urte)
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
LOGSE Batxilergoa eta erdi mailako Lanbide Heziketa (16-18 urte)
|
Epaimahaia honako hauek osatu dute:
Antton Olariaga komikigilea
Joxerra Garzia idazle eta bertso aditua
Pello Añorga ipuin egile eta kontalaria
Arantxa Urretabizkaia idazlea
Ixiar Rozas idazlea
Inazio Mujika idazlea
Mari Jose Olaziregi literatur kritikaria.
Epaimahaiak maiatzaren 15ean eman zuen epaia. |
|
Sariak |
|
Parte hartzaile guztientzat :
"Bilintx, 175 urte direla eta" liburua eta CDrom euskarrian egin den Danbor Ezkutua Donostian jokoa. Aipatuentzat : Aurrekoa eta Ibon Sarasolaren "Zehazki" hiztegia. Sarituentzat : Aurreko guztia gehi mp3 bat (A, B eta C kategorientzat) DVD eramangarria (D, E eta F kategorientzat). Irabazle nagusientzat : Argazki kamera digitala (A eta B kategorientzat), Bideo kamera digitala (C eta D kategorientzat) Ordenagailu eramangarria (E eta F kategorientzat) Eskolarentzat : Ordenagailu eramangarria |
|
28 ikastetxek parte hartu dute |
|
|
Aitor ikastola
Altza Herri ikastetxea Amara Berri ikastetxea Amassorrain ikastola Antigua-Luberri BHI Arantzazuko Ama ikastola Axular Lizeoa Belen ikastetxea Easo Institutu Politeknikoa Ekintza ikastola Eskibel ikastetxea Herri-Ametsa ikastola Intxaurrondo Hegoa ikastetxea Intxaurrondo ikastola |
Ikasbide ikastola
Jakintza ikastola La Salle ikastetxea Lauaizeta ikastola Mariaren Lagundia ikastetxea Nuestra Sra. de Aranzazu ikastetxea Orixe ikastola San Luis-La Salle ikastetxea Santa Maria Marianistas ikastetxea Santo Tomas lizeoa Usandizaga-Peñaflorida institutua Xabier Zubiri-Manteo BHI Zuhaizti ikastetxea Zurriola ikastola |
|
Lehiaketa moten arabera, parte-hartze handiena, nabarmen, komikiak (617 lan) eta ipuinak (443 lan) izan dute.
Adin taldeei dagokionez, B eta C kategorietan izan da parte-hartzaile kopuru handiena, 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak, alegia. Esku-hartze datuei dagokienez, 17 ediziotan 12.500 parte-hartzailetik gora eta 13.000 lan baino gehiago aurkeztu dira. |
Sari emate ekitaldiari buruzko beste datu batzuk:
Lan saritu guztiak jasotzen dituen 32 orriko argitalpen bat banatu da sari banaketa egunean eta Donostiako eskola guztietan ondoren, 10.000 ale guztira.
Aurkezle lanak Estitxu Fernandezek egin ditu
Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Banda izan da bertan.
|
Saritutako lanen edizio digitala