IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2006 - 17. edizioa: saritutako lanak »  Ipuina »  Aia Kruse

Aia Kruse
Zer den lagun on bat edukitzea

Behin batean; beno ez istorio guztiak horrela hasten dira, eta nik hasiera behintzat aldatu egin nahiko nuke pixka bat, inporta ez bazaizue.

Imajinatu neska bat zarela, eta 13 urte dituzula. Mutila bazara… jar zaitez neska honen larruan.

Orain imajinatu neska hori IRAKeko herri eder batean bizi dela, hain zuzen ere Basoran. Neska honek Liza izena du. Eta hauxe da Lizaren istorioa:

Basora herri ertaina da. Nire eskolak ZALUA izena du. Ez du ezer esan nahi baina polita da izena.

Nire aita eta ama oso erlijiotsuak dira; beno orain ia mundu guztia. Baina batzuetan pentsatzen dut nire aita eta ama direla erlijioarekiko hain sutsuak bakarrak. Etxe osoa Jainkoaren esaeraz beteta daukagu. Amak Benazir izena du eta aitak berriz Mohamed. Aitaren izena oihukatzen baduzu Basorako kaleetan, ia gizon guztiek burua jiratuko dute.

Nik ahizpa bat dut baina orain dela 3 urte aitarekin haserretu eta alde egin zuen. Nire ahizpak orain dela 3 edo 4 hilabete eskutitz bat bidali zidan.

Gogoratzen dut, orain dela 10 urte nire familia guztia elkarrekin Zakhurara joan ginela egun batzuk pasatzera. Nire egunik gogokoena izan zen. Begira, nik ez nekien lagun on on bat zer zen ere; lagunak egon bazeudela bai, nik ere lagunak banituen, baina ez halakoak.

Beno, Zakhurara iritsi ginenean parke bat ikusi eta hara joan ginen jolastera, ni eta nire ahizpa jolasean hasi ginen. Bira eta saltoka ginen, hango kolunpio, txirrista eta baita iturrian ere. Eta ni halako batean, ekilibristarena egiten ari nintzela, iturri batera erori nintzen, zapla! Arropak blai neuzkan eta nire zapata finak zer esanik ez. Negar batean hasi nintzen nire burua horrela ikusirik. Halako batean, ordea, neska bat etorri, nireganatu eta uretatik atera ninduen; nik malkoak nituelarik masailetan eta muki hotz bat jaisten ari zitzaidala sentitzen hasi nintzen. Momentu hori izugarria iruditu zitzaidan. Pelikuletan ateratzen dira erdialdean ba tentsioko momentuak… Horixe tentsioa zen aurkitzen ez nuen hitza: TENTSIOA!!

Horren ondoren, berak galdetu zidan:

– Nola duzu izena ?
– Liza. Esan nion ahots finez mukia ezpainean nuelarik.

Gero mukizapi bat eman zidan; ikusten nuen nire mukiak nazka pixka bat ematen ziola eta ez nuen gutxiago espero.

Bat batean nire izena entzun, atzera begiratu eta espero nuena ikusi zuen: nire aita eta ama korrika. Ahizpa ere korrika zetorren baina bera oraindik lasaiago.

Amak eta aitak harriturik begiratu ninduten. Bat batean neskak esan zidan:

– Nire izena Moona da. Nahi baduzue etor zaitezkete nire etxera. Gertu bizi naiz.

Nire aitak eta amak ezin zioten horrelako gonbite bati uko egin eta baietz esan zioten zuzenean.

Beraien etxea ez zela gurea bezalakoa pentsatu nuen nik. Egia da, etxe guztiak desberdinak dira, baina ez zuten batere Jainkorik edo zortezko gauzarik. Berak eskua eman eta korrika bizian eraman ninduen bere logelara. Bere logela printzesen logela bat bezalakoa zen, dena arrosa kolorez apaindua. Izugarria iruditu zitzaidan. Nire logelaren kolorea horia da zorte ona ematen duelako; hala esaten du nire amak behintzat. Jostailu piloa zeuzkan eta denak desberdinak. Nireak ia guztiak berdinak dira: Gure Jainkoarenak.

Goazen orain ikustera zer gertatu den nire aita eta amarekin: Moonak eskua eman ondoren, nire gurasoak bakarrik gelditu ziren saloi izugarri hartan. Baina bat batean, ahots batzuk entzun zituzten sukaldetik. Moonaren gurasoak zirela ohartu ziren:

– Ui, kaixo. Zerbait nahi duzue edateko? Tea ekarriko dizuet. Esan zuen Moonaren amak, eta ondoren sukaldera joan zen korrika txikian.
– Nola izena duzue?
– Nik Benazir eta nire senarrak Mohamed.

Nahiko ondo eramaten hasi ziren. Beraiek beraien gauzetaz hitz egiten hasi ziren. Gu bitartean, jolasean ari ginen Moonaren “Barbie “ izugarri polit batzuekin.

Bat batean, izugarrizko kolpea entzun genuen Moonaren atean, atzera begiratu eta nire gurasoak ziren. Haserre bizian zetozela ematen zuen. Eta hala zen, hain haserre zentozen, arrastaka eraman nindutela eskutik. Moonaren “Barbie”a eskuetan nuen oraindik hain azkar izan zen dena, ez nuen ikusi ere egin zer gertatu zen.

Hitz egiten ari nintzela nire gurasoak eta Moonaren gurasoek, nire aitari beti gustatzen zaio Jainkoen gauzetaz hitz egitea, eta esan zuen bat batean:

– Non duzue “Ala” gure laguntasun berria eskertu nahi nioke.
– Guk ez dugu “Ala”rengan sinesten. Uste dut alboko etxekoek sinesten dutela “Ala”rengan. Esan zuen alai Moonaren aitak.

Bai, uste dut hori gertatu zela. Esan dizut lehen ere erlijiozkoak zirela nire gurasoak. Hurrengo egunean, hegazkinean joan ginen korrika etxera. A ez dizuet nire ahizpari gertatu zaiona esan. Ba bera parkean gelditu zen beste lagun batekin jolasean. Nire ahizpak oso azkar aurkitzen ditu lagunak. Hain zuzen ere mutilak, kasu honetan bezala.

Etxera iritsi bezain pronto, aitak esan zidan ezin nuela Moona gehiago ikusi nire bizitzan. Bere familia oso arraroa zela. Nire momenturik zoriontsuena pasa eta jarraian momenturik txarrena. Oso triste jarri nintzen hau entzutean, eta korrika joan nintzen nire gelara negarrez.

Imajinatu zure lagunak utzi egin behar dizula edo okerrago oraindik, zure aitak eta amak esaten dizutelako utzi behar duzula.

Beno aste bat edo bi igaro zirenean, ni telefonoetan begiratzen hasi nintzen eta egun batean aurkitu nuen Moonaren aitaren izena eta abizena. Deitzen hasi nintzen ezkutuan, baina pentsatzen hasita, ezin nion esan etortzeko, orduan moztu egin nuen eta idazten hasi nintzen. Horrela bada, orain arte eskutitzak idazten pasatu dut nire bizitzaren zati handi bat.

Aitak harrapatu ninduen arte, nire gelan sartu zen eta Moonaren eskutitz guztiak ikusi zituen. Izugarria ezta? Niretzat bai. Etxera iristerakoan aita ikusi nuen nire eskutitz guztiak erretzen.

(Handik 34 urtera)



Nire aita hil egin zen, 87 urterekin. Eta bere hiletan ez zegoen nire ahizparen arrastorik.

Baina nik kosta hala kosta bere bila joatea erabaki nuen. Berdin zitzaidan mundu guztia gurutzatu behar banuen ere, bere bila joango nintzen. Ama bakarrik ez nuen utzi ez, gure bizilagunekin utzi nuen. Esku onetan behintzat.

Ni hurrengo egunean: Indiara joan, ezta arrastorik ere, Hego Koreara, Kolonbiara, Txilera… Arrastorik ere ez. Etsita etxera bueltatzeko garaia zela erabaki nuen.

Etxera iritsitakoan, ez dakit zergatik, baina bere egunerokoa non gordetzen zuen gogoratu nintzen: Etxe azpiko bere etxetxokoan. Korrika joan nintzen eta han aurkitu nuen, bai. Ireki nuenean, orri guztiak begiratu eta, errebista bateko bi orri aurkitu nituen, LONDRES izeneko hiri bat azaltzen zen bertan eta gogoratzen hasita, bai aipatzen zituen gauza asko LONDRES horri buruz.

Geroago, deitzen hasi nintzen hegazkin konpainiari, LONDRESera joateko. Hurrengo egunean, hegazkinean nengoen. Eta geroxeago LONDRES ikusten nuen nire oinen azpian. Ziur nintzen nire ahizpa hementxe egongo zela.

Iristerakoan, ez nekien nondik hasi, baina lehenengo gauza bati eta besteari galdezka hastea izan zen. Nola edo hala ahizpa bilatu behar nuen. Egunkari bat hartu nuen eta lehen orria irakurtzen hasi nintzenean:

Tazneem Deijan garai bateko modelo ospetsua hil da
bolada oso txarra pasatzen ari zen ez
zuelako nahikoa jaten baina medikuak
ahal zuten guztia saiatu ziren egiten baina
ez zen nahikoa izan


Banekien nire ahizpa zela eta hortxe bertan hasi nintzen negarrez. Hurrengo egunean, hegazkina hartu nuen berriro Basorara joateko. Eta amari zer esan behar nion orain nik?

Etxera iristerakoan, egia osoa kontatu nion amari. Nire ondoko guztiak hiltzen ari zirela zirudien. Nire ohe gainean etzan nintzen eta bizitzari bira bat eman nion. Ama gaixorik, aita hilda eta oraintxe bertan konturatu nire ahizpa hilda dagoela.

Kalera irten nintzen gauean gauza batzuk erostera, eta Ameriketako neskato bat bere amarekin hitz egiten ari zela entzun nuen:

– “Look at that moon”

Moon? Izen horrek gogora ekarri zidan zerbait, baina ez nekien zer. Denbora guztian izen horrekin ari nintzen buruari birak ematen, eta azkenean, Moona!!!!! Oihukatu nuen dendan eta korrika irten nintzen. Tomateak eta limoiak erori zitzaizkidan eta zer, momentu hori izugarria izan zen, negarrez eta saltoka nindoan kaletik.

Egun hartan berriro utzi nuen ama ondokoekin eta kotxea harturik joan nintzen Zakhurara. Eta han nengoenean, iturriaren bila joan nintzen. Kotxetik atera eta iturria ikusi nuen nire begien aurrean. Korrika joan nintzen iturria besarkatzera. Korrika nindoala erori egin nintzen. Blai nengoen. Imajinatu: zu txikitako iturri batean gauzak gogoratzen eta malkoak masailetan. Hau pentsatzen ari nintzela, esku bat sentitu nuen nire bizkarrean eta atzera begiratu nuenean, esku bat nuen nire begien aurrean.

Altxa nintzenean begi distiratsu batzuk ikusi nituen eta lehen gauza esan zidana zen:

– Nire “BARBIE”a ondo zainduko zenuen ezta?
– Moona!!!!! (Garrasi egin nuen)
– Zergatik ez zenidan gehiago idatzi?
– Aitak harrapatu zidan.
– Eta orain non dago zure aita?

Lurrera begiratu nuen ezer esan gabe. Eta berak esan zidan:

– A.. Barkatu
– Nahi duzu Basorara etorri?
– Ezin ditut aita eta ama bakarrik utzi.
– Ba gurekin etorriko dira.
– Eta ez dira haserretuko?
– Ez amarekin ez.

Moonaren gurasoak eta nire ama ez ziren haserretu. Kontrakoa. Izugarrizko lagunak izan ziren. Moona eta ni ere izugarrizko lagunak izan ginen. Beno gutxi gora behera kontatu dut nire istorioa. Eta zurea?