|
Marta Traba Zubiaurre
|
Mendira joan nintzen
nire lagunekin.
Tontorreraino igotzean
eta zu ikustean
nire bihotza
taupa, taupa
taup, taup !
hasi zen mugitzen
maitemindu egin nintzenean.
Orduan, hau gertatu zitzaidan:
ohean ageri nintzen
zu burutik
kendu ezinik,
nire mahai gaineko
botil gorri batetik
ura edatean
dena desagertu zitzaidan.
Balkoira atera
eta haizean pinpilinpausak
hegan,
kukua,
hor goian,
nik begira gelditzen,
amak deitu zidan.
Hortzak garbitu,
logelara joan,
telebista itzali,
ta sartu ohean.
Amak deitu,
eta ni ohean,
kasu egin barik
berriro ametsetan
Bitartean zu,
Nire bihotzean
Nik amets egiten
Eta zu nire buruan.
|
|
|