|
Bizitzaren zentzua
|
Hotza, mina,
inguruan begira,
eguzkia distiratsua,
jendea alde guztietatik.
Ez da hori sofriarazten nauena
nire bihotzean hotz,
beste guztiengatik urrun,
ez dago argirik.
Nire barnean murgiltzen naiz
ingurura begira,
jendea bai, baina
nongoa? Nondik etorria?
Denak ezagunak
ez barkatu, ez kaixo,
ezta eskerrik asko ere,
korri eta korri besterik ez.
bizitzaren zentzua delako hori,
zer? Txorakeriak.
inguruko jendearentzat,
lana, dirua eta itxurak.
Jendearen off botoia
aspaldi izorratu zen;
eta burmuinak lasai
automatikoa jarri zuen.
Pertsonak korrika,
zuhaitzak lasai,
haizez gozatzen,
eta ni, bitartean, begira.
Txakurrak, kate luzeekin
lotuta, isilik.
eta ni bezalaxe,
begira, bakarrik begira.
Munduaren araua hau da:
edo diruz beteta korri,
edo isildu, gelditu
eta begiratu.
Horrelakoa da dena?
Horrela da?
Zuk pentsatu, baina niri
Utzi begira
|
|
|