![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Bizitzaren zentzua |
|
Hotza, mina,
inguruan begira, eguzkia distiratsua, jendea alde guztietatik. Ez da hori sofriarazten nauena nire bihotzean hotz, beste guztiengatik urrun, ez dago argirik. Nire barnean murgiltzen naiz ingurura begira, jendea bai, baina … nongoa? Nondik etorria? Denak ezagunak ez barkatu, ez kaixo, ezta eskerrik asko ere, korri eta korri besterik ez. bizitzaren zentzua delako hori, zer? Txorakeriak. inguruko jendearentzat, lana, dirua eta itxurak. Jendearen “off” botoia aspaldi izorratu zen; eta burmuinak lasai automatikoa jarri zuen. Pertsonak korrika, zuhaitzak lasai, haizez gozatzen, eta ni, bitartean, begira. Txakurrak, kate luzeekin lotuta, isilik. eta ni bezalaxe, begira, bakarrik begira. Munduaren araua hau da: edo diruz beteta korri, edo isildu, gelditu eta begiratu. Horrelakoa da dena? Horrela da? Zuk pentsatu, baina niri Utzi begira … |