![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Berunezko Soldadutxoak |
|
Amesgaiztoa
Amatxo amatxo entzun dut ninietan zimurrak dituela eta iltzeak buruan eta arrautzaren moduan puskatzen diela haurrei barrena jan aurretik eta limusina beltz batean bahitzen dituela Amatxo Anttonek kontatu dit eta hain ditu handiak begiak eta hain ahulak taupadak Amatxo amatxo esan dizut ezetz bakarrik parkera joan nahi dut eta belazetan korri egin amatxo besarkada bat besterik ez emadazu musu heze bat Jirafekin amestea debekatua dago. Amestea debekatua dago. Esan nion hainbesteez luzatzeko a me tsak itsuak itxiak eta arriskutsuak direla erakutsi zigutelako ikastolan Baita malguki bihurtu nahi duten jirafa korrikalarientzat ere ELEFANTANGO Poema bat idatzi nahi dut elefante baten barruan poema gris bat, lodia eta baldarra buztan txikik eta tronpa luzekoa, ipuin batean bezala Poema bat idatzi nahi dut elefante baten barruan ume dantzatuz malkoen erritmora gar ek ne egin ten de za |
|
ANAHIA
Anaiaren nahia nahia anaiaren nahai nahasiaren ñabardurak nahastera naramana nabarmendu nadin anaiaren nahi nahia ez baita nagia nardagarri horiek nire ezina nazkatu naiz baina ezinaren azken bi hizkiak dira na nahia anai nahi nahia banu nahi adina naizena emango dudana da eta emango dudana dena da eta anahianahidudanahiaiaiaiahain nago nire nabarmen beharrean nazkatzerainoko demanda amaigabean nahi eta ezinaren mina anahi, anaia, nahia aska nadin nahia anaia anaia anai nahia anhia nahia NADIM! Handiek ez dakite berunezko soldadutxoekin jolasten. Me hatzetako kea Hiz di mu per kun o le fek tza gun ta tuan herrenka, herrenkaka Herrenka tupustean sentimenduekin topo egin arte Jakintzaren muleta perfektuan hiz kun tzan gara sos ten ga tzen Gure mihiak betiere meatzeko tximinia luze bihurtzen dira Barkatu Sentitzen dudana da maite zaitut Besarka nazazu esatean Hatz mamiekin ukitzen zaitudanean bezala uneoro zait pentsamendua itsutzen eta makulu perfektua den hizkuntza totelka totelka dabil zaitudanean ukitzen me atzeko tximinia luzetik isuritako kiribil beltzetan. Pentsamenduak dira hitzetan giltzapetuak daudenak sentimenduek tximinia luzeko adreiluei barrendik so hizkuntzan txertatzen dute bere izatearen arrazoia sentimenduak l angile dabiltza moldeatuz geure barne meatzeen tristura era batera edo bestera islatuko duen lohia |