|
KIROLAK
|
|
-1-
Nire bizitzan dena
ez da ikastola,
mendia eta pilota
niri zait axola
larunbatetan, berriz,
partidu futbola,
nik oso dut gustuko
benetan kirola.
|
-2-
Nihat eta Alkiza
Rekarte bezala
ziur esango nuke
kaxkar dabiltzala,
aurten ez dabil ongi
gure erreala,
baina aterako da
nola edo hala.
|
|
|
-3-
Mendira joan gabeko
iganderik ez da,
eskolako lagunak
mutil eta neska,
Murumendi, Txindoki,
Onddi, Pagoeta
martxa honetan aurki
goaz Everesta.
|
-4-
Pilotarako gara
oso lagun gutxi
gehienek probatu ta
berehala utzi
haiek etsiagatik
nik nahi diot eutsi
jarraituko dut gogoz
bihar eta etzi.
|
-5-
Osasuna izateko
zuk ez al dakizu,
Kirola egitea
ona dela, aizu!
Agurtu baino lehen
Dator nire abisu:
gustura bizitzeko
kirola egizu.
|
Imanol Artolain Agote. 9 urte. Herri Ametsa ikastola
|